![]() | Nagore Irazustabarrena2000-03-05 |
Sarritan, gure eguneroko bizitzan euskara erabilita ere, berotu, haserretu edo, besterik gabe, norbait zirikatu nahi dugunean, erdarazko irainak datozkigu ahora. Gazteenengan gertatzen da hori bereziki. Gainera, askok betiko aitzakia aipatzen du horretarako: gure hizkuntzak ez du irainerako balio. Baina irain mordoa dago euskaraz eta erabili ere erabiltzen dira hainbat tokitan.
Ederki erakutsi digute berriki hori horrela dela Joseba Aurkenerena, Covadonga Garcia eta Jon Zelaiak. Hiruak irakasleak dira eta euskara aberasteko ikastaro batean egin zuten topo. Ińaki Mozos Mujika irakasleak lan bat agindu eta euskarazko argota gaitzat hartzea erabaki zuten. Bakoitzak bere aldetik bazuen materiala bildua eta hura atondu eta osatuz burutu zuten «Argitaren bideetan» izeneko lana.
Gero argitaletxeko Mari Eli Ituarteri aurkeztu eta honek lana bi zatitan banatzea proposatu zien. Euren bildumak irainak eta haur hizkera jasotzen zituen bereziki eta gai bakoitza liburu banatan jorratzea omen zen aproposena.
«Irainka. Euskal Irainen Bilduma» honetan 3.000 irain inguru bildu dituzte. Horretarako bibliografiara jo dute batetik. Hiztegi orokorrez gain, aurretik eginak zeuden hainbat bilketa lan ere izan dute oinarri eta baita gaiaren inguruko artikulu batzuk ere. A. Perez Bilbaoren «Bermeoko herri hizkera», Bernardo Estornes Lasaren «Erronkariko uskararen hiztegia», Edurne eta Amaia Alustizaren «Zegamako despektiboak» artikulua, «Aizu!»n Karlox Barrentsorok idatzitako «Euskaraz ere baditugu irainak», Ińaki Martiarturen «Zubererazko irain-bilduma» argitaragabea edo Covadonga Garciak berak osatutako eta oraindik kaleratu ez den «Bizkaierazko irain-bilduma» dira erabilitako iturri batzuk.
IRAIN ESKE
ikasleei notak eman eta nota txarra jaso dutenak ez dira gai irainak botatzeko. `Gaizto'tik ez dira pasatzen eta gero erdarara jotzen duten `ze kabroia zaren' esanez