EMAKUME LANGILEAREN EGUNA
Orain dela aste batzuk aurtengo martxoaren 8an antolatuko den emakumezkoen mundu mailako grebarako deialdia egin zuten Interneten, Emakumezko Langilearen Nazioarteko Eguna beste modu batez aldarrikatze aldera. Honako hauek dira deialdi horren leloak: «
Neska eta emakumeek munduko lanaren 2/3 egiten dute diru-sarreraren % 5aren truke. Ondorioz emakumeak, geldituz gero, den-dena geldiaraziko du. Geldiaraz dezagun mundua, berau aldatu ahal izateko. Egin ezazu bat emakumezkoen mundu mailako grebarekin, 2000.eko martxoaren 8a. Emakume ororen bizitza eta lana baloratuko dituen milurteko baten alde
Denok merezi dugu sukalde, hozkailu eta garbigailuak izatea... Txiro izateagatik ez baitugu beharrizan gutxiagorik
Manifestuaren sinatzaileen ustez, badaude esker on hori ekonomikoki adierazteko beste era batzuk ere: etxebizitza eta garraioa merke eta eskura, bortizkeriaren kontrako babesa, etxean, lantegian, bulegoan, soroan, kalean; mundu mailako soldata berdintasuna denontzat lan berdina egiteagatik, ordaina besteez arduratzeagatik, senideak izan ala ez izan; amatasun-baja, bularra emateko atsedenaldiak eta emakumeen berezko eginkizun biologikoak kontuan hartzen dituzten beste hainbat neurri, emakumeak emakume izateagatik zigortu beharrean
Berriro ere Martxoak 8ko eguna datorkigula jakinik, eta bereziki hainbat alderdi politikok egun honekiko izango duen jarrera erabiltzailea aurreikusirik, zenbait burutapen plazaratzea guztiz beharrezkoa iruditu zait. Lehenik eta behin, egun bizi dugun errealitate birtuala salatzea izango litzateke nire helburua, hots, gizartean dagoen «berdintasun» sentsazioa eta instituzioetatik bideratzen dituzten mezu eta politikak nahikoak direlaren ikuspegia hain zuzen ere.
Egia da, emakumeon errealitatea aldatuz joan dela, bilakaera honetan instituzioek mugimendu feministaren eskaerak bereganatu dituztelarik eta zentzu honetan ere gure zapalkuntza desitxuratu dutelarik. Egia da beraz, emakumeon egoera batzuk hobetu egin direla, baina beste batzuk, aldiz, ezkutatu egiten dira. Horien ondorioz, gizartearen sektore askotatik borroka feministaren beharraren kuestionamendua egiten da eta zentzu honetan mugimendu feministarekiko identifikazio mailak beraz, behera egiten dute.
Ondorioz, geroz eta gehiago gure zapalkuntza egituratua ezkutatu eta desitxuratu egiten dute instituzio eta alderdi politiko ezberdinek. Honen adibide gisa hainbat politika instituzional ditugu, zeintzuk eraginkortasun eskasa izaten bukatzen duten, emakumeon arazoa kulturala balitz bezala tratatzen duten, arazoa sektorializatzen duten eta honela sistemaren mantenimendurako izaten bukatzen duten eta ez emakumeok behar dugun iraulipenerako. Bestetik, azken egunotan alderdiek sortu duten kuoten inguruko eztabaida genuke, zeintzuk emakumeon presentzia kontuari lehentasun gehiago eman dioten, bizi dugun zapalkuntza gainditzeko bidean eman beharko liratekeen pauso eta lan ildo politikoei baino. Nahiz eta egia izan ere, emakumeok oso presentzia txikia dugula zuzendaritza postuetan, eta horren aurrean partaidetza politikak eraman beharko diren, baina guztiz garrantzitsua iruditzen zait emakumeon presentzia hutsak emakumeen aldeko borroka bermatzen ez duela azpimarratzea.
Eta zurrunbilo honen erdian aldiz, gu, emakumeok, pobrezia eta mixeri gorrian (3 pertsona langabetuetatik 2 emakumeak dira), lan merkatuaren aukerak zabaldu direlaren inguruko hausnarketak geroz eta gehiagotan entzun behar ditugularik, eta horietan bizi ditugun oztopoak, diskriminazioak, sesgoak, mailaketak... alde batera utziz eta horiek gainditzeko bidean baleude bezala tratatuz, geroz eta gehiago emakumeon pobrezia hazkorra ahantzaraziz eta merkatu beltza emakume eta gazteengan sostengatzen dela ezkutatuz (lan murgilduaren % 70 ia emakumeek egina)
![]() |
|
||||
1752 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa