Hedabideak aiduru
Zortzi aste iragan behar izan ziren Frantziako Estatuko hedabideak Dergiren gose grebaz interesa zitezen. Izen handiko «Le Monde» egunkaria izan zen lehena; Canal + telebista ondoren. 60. gose greba egunaren bezperan, frantses telebista publikoek —F2 eta F3 kateak bereziki— bere informazio saio nagusietan eman zuten ezagutzera presoen egoera larriaren berri. Xantal Aranbel neskalagunaren lekukotasunak jaso zituzten, Danielen egoeraren xehetasunak —20 kilo galdurik eta deshidratazio prozesuan— baita euskal presoen eskakizunen berri eman ere.
ETA erakundeak Frantzian duen buruzagi garrantzitsu gisara aurkeztu zuten Daniel Dergi hiriburutarra, baita bere heriotzak ETAren nola-halako erantzun gogorra ekar lezakeela adierazi ere. Mediku baten iritzia eman zuten aldi berean: «
Persona bat ahul eta defentsarik gabe gelditzen bada, inolako erreakziorik ez duela, egin behar dena, sinpleki, bere nahiaren aurka bada ere, artifizialki elikatzea da. Horretarako moduak eta bitartekoak ditugu eta».
Fresnesko Ospitalearen Joackim Pueyo zuzendariak honela hitz egin zuen: «
Frantziar Errepublikan preso sozialak edo komunak besterik ez daude. Guk bere erabakia duintasunez errespetatzen dugu, beste atxilotuen erabakiak errespetatzen ditugun bezalaxe»
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.