John Grierson dokumentalaren bultzatzaileak zioenaren arabera, «dokumentala errealitatearen sormenezko tratamendua da». Egiaren bilaketa orekatuan, errealitatearen zatiak atzeman eta molde esanguratsu batean uztartzea dute helburu. Dokumental egileei hala ere, beti leporatu izan zaie ez direla objektiboak, hau da, etengabe aukeratzen ari direla, hala nola, gaia bera, jendea, angelua, soinuak, hitza, eta abar. Hautu bakoitza ikuspuntu baten adierazle bilakatzen dela. Beste askoren ustez berriz, horretan datza hain zuzen bere xarma, kontraesan eta erantzun gabeko galderez oratutako mundu honetan, zentzuzko ikuspuntua ematen dutelako.
Edozein telebistarentzat ideiak alda ditzaketen frogak aurkeztea egundoko lorpena den arren, gaurkotasun eta ikerketa erreportajeak ez dira lehentasun bat. Kazetari ikerketak telebistan dirua eta denbora eskatzen ditu gainera eta arrakasta, oso gutxitan jo daiteke ziurtzat. Alabaina, sona handiena duten telebistetan jakin badakite kate baten heldutasuna fikziozko telesailekin ez ezik, erreportaje eta dokumentalen bidez ere lortzen dela. Ikerketa erreportaje batek esaterako, batez beste 15 milioi pezetako (600.000 bat libera) aurrekontua behar du, ikuskizun saio baten erdia, alegia. Xedea, berezko ekoizpena egitea baldin bada, kanpoko kateei erosi gabe (%80 Britainia Handiko BBC kateari), erreportajea egiteko epea bi hilabete ingurukoa izaten da. Burutu ondotik ordea, aukera urria dago «prime time»an eman dezaten. Hori dela eta, ezinezkoa da Espainia edo Euskal Herriko ekoizpenak Britainia Handia, Frantzia, Alemania edo Estatu Batuen pare jartzea. Eta ikusitakoaren arabera, ez dirudi epe erdira jokamolde hori aldatzeko prest daudenik. 80ko hamarkadaren hasieran, hedabide idatzien ikerketa kazetaritzaren ondorioz edo, telebistan modan jarri baziren ere, kate pribatuen etorrerak joera hori galbidean jarri zuen. Eta horrela gaur arte.
«PRIME TIME»AN ERE.
ETBri gagozkiola, gehiago bultzatu beharko lukeen alderdia dugu. «Asteberri» edo garai bateko «Erreportari» bezalako saioek jarraipena izan beharko lukete. Telebista komertzialek ezin dezaketena egin, alegia. Baina ez bakarrik euskal gaiak jorratzeko, beste makina bat gai ere hor egonik, natura, historia edo antropologia direla. Goi mailako bi profesional ditu gainera, Mirentxu Purroy «Mundo. hoy» saioko arduraduna (ikus ARGIAko 1743. alea) eta Koldo San Sebastian, ETBrentzat 300 dokumentaletik gora egin dituena. Berak dioskunez,
«programatzaile batzuen arabera, dokumentala ez da telebista, baina aldi berean, guk egindako `Euskal herritik' saioa behin eta berriz ari dira ematen. Duela gutxi, asteburuan eman zela, ETBko bi kateetan oso `share' ona eduki zuen, %20tik gora euskaraz eta %30etik gora gazteleraz; agian 6.000 lagunek baino ez dute ikusi, baina bada zerbait»
«zergatik? Ba, proportzioan oso merkeak direlako, zenbait gaik ez baitu gaurkotasunik galtzen. Felix Rodriguez de la Fuente-ren lanek esaterako, lehen bezainbateko indarra dute, horra hor ere National Geographic-en dokumental zoragarriak»
«Eta egiaztatu ahal izan zen jendeak ikusi egiten zituela»
SALTZEN BAGENEKI.
«Egin kontu, Galiziako Telebistan dokumentalaren aldeko apustu garbia egin dute, eta uneotan koprodukzio bat ari gara prestatzen haiekin, bakailaoaren arrantzari buruz»
«salmenta errazteko gehienbat, hori baita hemen dugun arazo nagusia. ETBri bost axola zaio kanpora saldu ala ez, azken batean, salmenta bulegoan dagoenak berdin kobratuko duelako; 9:00etatik 17:00ak arte lan egin eta kito. Gai anitz dago kanpoan saltzeko, `Euskal sortzaileen' dokumentalak adibidez, ez dira atzerrian saldu, nahiz eta egundoko maila eduki, bai itxuran, bai mamian. Hori dela eta, euskal gaiei heltzen diegun ekoiztetxeak batzen saiatuko gara gure lanak munduan barrena sal ditzagun. Gai unibertsalak izanik, Japonia eta Korean alegia, erraz saldu ditugu».
«Seigarrena amaitu berri dugu, «Los Angeles Times» egunkariaren zuzendaria izan zen Erburu jaunaz»
«Mexikon inoiz presidente gisa gutxien aritu dena, karguan 20 minutu baino ez zuen iraun-eta. Hurrengo dokumentalak Teresa Mendiolearen bizitza jorratuko dugu. Aulestiako herritarra, euskaldun gehienak Australiara eramateaz arduratu zena»
![]() |
|
||||
1752 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa