63 presok utzi egin du baraua eta 20k eusten diote aldizka. Josetxo Arizkuren bere indarren mugaraino joan zen eta Daniek Dergi hiriburutarrak bere indarren muga gainditu zuen.
![]() | Mikel Asurmendi2000-03-05 |
Daniel Dergi 1996an atxilotu zuten hainbat urte sasitan ibili ondoren. Frantzian dauden 75 euskal presoen kolektiboaren mintzakideetako bat da. Berak burutu du barauldi luzeena orain arte: iragan abenduaren 24tik otsailaren 24ra (hitz hauek idazteko egunean). Osnyko presondegian greba hasi ondoren Fresnesko espetxera aldatu zuten otsailaren 4an. Uneon, Kremlin-Bicetre ospitale zibilean dago.
HIRUGARRENEZ KONDENATUA.
Ez zuten ospitale zibil batera eramatea onartzen, baina, azkenean onartu dute behintzat. Bizirik aterako den esperantza badaukat orain, bertako sendagileak oso onak direlako eta bera aurrera ateratzeko ahaleginduko baitira
Josetxo ikusia dut. Hilabete baten buruan bere ohiko pisua berreskuratu du, baina osasuna ez. Fleury-Merogisen dago, sendagileek ongi artatua da. Haatik, ondorio ikaragarriak pairatzen ari da. Zenbait gorputz atalen funtzioa ez du berriz berreskuratuko
FAMILIA KINKA LARRIAN.
Nire semea biziki preziatua da bere lantegian eta lagunartean. Jende anitzen sustengua ukan dugu; bere nagusiena barne. Libratuko duten egunean lanerako atxikiko dutela adierazi digute nagusiek
Berri ona da, baina bere osagarrira itzultzeko badu bulta batendako. Azken aldikotz ikusi nuelarik, arrunt joana zen. Larrua besterik ez zen. Nik gelditu behar zuela erran nion, baina berak segitzeko bere arrazoinak eman zizkidan. Orain bederen sokorria ukanen du
ORDEZKARITZA BETI ZAIN.
Danielek bururaino joateko asmoa agertu digu. Espetxeko baldintzak jasangaitzak direlako eta presoen eskubideak errespetatzen ez direlako. Bere ekimenarekin frantses demokraziaren baitan arazo bat pausatu nahi du
Daniel otsailaren 18tik 24ra ikusi gabe egon zara. Nola bizi izan dituzu egunak eta azken orduak bereziki?
Goizean goizetik Fresnesko ospitalera joan naiz, egunero bezala, bera ikustera, eta beldurtu naiz Daniel ez zegoelako han. Nehork ez digu deusik erran. Ez genekien presondegiko ospitaletik eramana zutela.
Nola jakin duzu berria?
Osasun Ministerioko funtzionario batek eman dit berria. Berak erran dit ere, eramana izan den ospitale zibileko zuzendaria —Kremlin-Bicetre ospitalea— nirekin biltzeko prest zegoela, hala nahi izanez gero. Hara joan naiz eta Daniel ikustea eskatu diot zuzendariari.
Nola antzeman duzu Daniel?
Biziki ahula aurkitu dut. Bere egoera zirraragarria da, ikarragarria. Edozein unean konortea galdu dezakeen inpresioa eman dit. Arazoak ditu bere gernuari eusteko. Hala ere, bere kasa mugitzen da.
Sendagileekin bakarrik zegoen?
Ez. Polizia andana bat zegoen ere bai. Polizia ugari artean eramana izan da gelaraino. Hori bai, bera oinez iritsi da, inoren laguntzarik gabe, emeki-emeki.
Berarekin hitz egin duzu. Kontzientea da bere egoeraz?
Bai, guztiz kontzientea da, hitz egiten du, badaki zer pasatzen den bere inguruan.
Ospitale zibilean hobe izanen al da?
Beharrik. Mediku oso jatorrak aurkitu ditut, gizabidetsuki portatzen ari dira Danielekin. Medikuen arabera, Daniel ez dago egoera gaindiezin batean. Jon Enparantza abokatuarekin mintzatu dira eta ez omen da iritsi muturreko unera oraindik.
Frantses komunikabideetan entzun dugunez, baliteke bitaminak ematea.
Medikuek tratatua izateko ospitale zibil batera ekarria izatea zen berak jarritako baldintza, eta erdietsi du. Aitzina segitzeko asmoa du Danielek.
Frantses hedabideak interesatzen hasiak dira.
Irudiz hasiak dira euskal arazoaz eta euskal presoez arduratzen, baina horretarako bi hilabete pasa behar izan dira.
Gobernuaren aldetik aldaketaren bat espero al duzu?
Beti itxaroten da aldaketaren bat. Baina orain arte, justizia ministroak gure ordezkaritzarekin biltzea errefusatu du. Ipar Euskal Herriko hautetsi gehiagok sinatu du presoen hurbiltzearen aldeko eskaera, baina beste maila bateko engaiamendurik ez badute hartzen zaila izanen da
Zortzi aste iragan behar izan ziren Frantziako Estatuko hedabideak Dergiren gose grebaz interesa zitezen. Izen handiko «Le Monde» egunkaria izan zen lehena; Canal + telebista ondoren. 60. gose greba egunaren bezperan, frantses telebista publikoek —F2 eta F3 kateak bereziki— bere informazio saio nagusietan eman zuten ezagutzera presoen egoera larriaren berri. Xantal Aranbel neskalagunaren lekukotasunak jaso zituzten, Danielen egoeraren xehetasunak —20 kilo galdurik eta deshidratazio prozesuan— baita euskal presoen eskakizunen berri eman ere.
ETA erakundeak Frantzian duen buruzagi garrantzitsu gisara aurkeztu zuten Daniel Dergi hiriburutarra, baita bere heriotzak ETAren nola-halako erantzun gogorra ekar lezakeela adierazi ere. Mediku baten iritzia eman zuten aldi berean: «
Persona bat ahul eta defentsarik gabe gelditzen bada, inolako erreakziorik ez duela, egin behar dena, sinpleki, bere nahiaren aurka bada ere, artifizialki elikatzea da. Horretarako moduak eta bitartekoak ditugu eta
».
Fresnesko Ospitalearen Joackim Pueyo zuzendariak honela hitz egin zuen: «
Frantziar Errepublikan preso sozialak edo komunak besterik ez daude. Guk bere erabakia duintasunez errespetatzen dugu, beste atxilotuen erabakiak errespetatzen ditugun bezalaxe»