Egia auzoan izan behar zuen. Donostian auzo giroa duen bakarretako bat. Ez da ordea, irrati lokal bat, Donostia osorako zuzendua baizik. Ttan Ttakun irratia 1995ean sortu zen izen bereko elkartearen ekimenez. Hasieran Egiako gazte lokalaren tailer modura eratu zen, 15 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua. 1996ko hondarrean, irratia auzoari begira hainbat saio eskaintzen hasi zen, programazio egonkorra finkatzeraino. 1997an berriz,
«aurrera ateratzeko ahalmena bagenuela ikusita, emisioa Egiatik Donostia osora zabaltzea adostu genuen. Eta orain, egia esan, irrati libre baten egitura jarraitzen dugu»
Egun, astelehenetik ostiralera, 17 emisio ordu dituzte, arratsaldeko 19:30etan hasita 23:30ak arte. Musika saioek tarte handiena hartzen badute ere, magazinak ez dira falta; hala nola, «Eztenka» eztabaida saioa asteartetan, «Kazkabarra barran» asteazkenean, ostegun eguerdiko «Kale ertzean», «Gar-hots»a gehi «Gaueko istorioak», eta «Sagarra mantzana» lehiaketa ostiraletan.
Diru iturri nagusia Porrontxo jaietan txoznan bildutakoarekin osatzen da.
«Udaleko euskara patronatutik dirulaguntza txiki bat jasotzen dugu, elkartearen bidez beti ere»
«eztabaidarako bilerak prestatzen hasiak gara eta jendearen parte hartzea hobetzearren, kanpaina bat egin berri dugu Donostia osoan jendeak ezagutu gaitzan. Era berean, beste saiakera bat egingo dugu, koska kolektiboak erakartzean egongo da-eta»
![]() |
|
||||
1752 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa