Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-14 09:19:54
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-03-05 -- 1752.zenb


Danieratik euskarara itzultzen duenik, egon badago

ARGIAren 1748 zenbakian, "Klasikoen itzulpena" izeneko artikulu luzean, Nagore Irazustabarrenak, Literatura Unibertsala proiektu barruan hizkuntza desberdinen tarifez ari dela, honako hau dio: "Zer gertatzen da, jo dezagun, danieratik obra bat aukeratu eta jatorrizko bertsiotik euskarara zuzenean itzuliko duen inor ez badago? Itzultzaileak gutxienez bi hizkuntza desberdinetan egindako itzulpenak hartu beharko ditu oinarri. Horrela gertatu da, adibidez, Andersen-en "Hemezortzi ipuin»ekin".
Danieratik zuzenean euskarara itzultzen duenik badago, "jo dezagun" eta "horrela gertatu da" horiek gorabehera. Bat gutxienez, ni. Literatura Unibertsala proiektuan bertan "Gosea» (Knut Hamsun) euskaratua naiz, Elkar argitaletxean "Patuaren pasadizoak» (Isak Dinesen), eta "Klasikoak" bilduman "Seduzitzailearen egunkaria» (S°ren Kierkegaard), hirurak danieratik zuzenean.
Andersenen "Hemeretzi ipuinak» itzultzeko lehiaketan bi lehiakide zeuden: batak danieratik zuzenean itzulitako lagina aurkeztu zuen, eta besteak zeharka itzulitakoa. Epaimahaiak, lehiaketa deialdirako hasiera-hasieratik ezarri zen arau bati jaramonik egin gabe ("4.- Adjudikaziorako Epaimahaia" atalean: "Halaber, jatorrizko hizkuntz(et)atiko itzulgaiek lehentasuna izango dute»), zeharka egindako proiektuari adjudikatu zion itzulpena. Misterioak.
Ezin esan gabe utzi (kasu hori ere aipatzen baitu Nagorek) urte pare bat lehenago, Mishimaren "Arratsaldeko Atoiuntzia» adjudikatzeko orduan, arau hori aplikatu egin zela. Alegia, aurkeztu ziren bi laginen artean -bata nirea-, japonieratik zuzenean itzulitako testuari eman zitzaiola adjudikazioa (nahiz eta autoreak berak, Mishimak, gomendatu gainerako hizkuntzetara ingelesetik itzultzeko, nik egin bezala); japonieratik itzulita zegoelako, hain zuzen. Misterioak.
Adibideak gauzak argitzeko erabiltzen dira, eta horregatik errealak izan behar dute; osterantzean, ez dute funtzionatzen.


Juan Mari Mendizabal



hemeroteka

1750. zenbakia | 2000-02-20
1749. zenbakia | 2000-02-13
1748. zenbakia | 2000-02-06
1747. zenbakia | 2000-01-30
1746. zenbakia | 2000-01-23
1745. zenbakia | 2000-01-16
1744. zenbakia | 2000-01-09
1743. zenbakia | 1999-12-26
1742. zenbakia | 1999-12-19
1741. zenbakia | 1999-12-12

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan