Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-03-05 -- 1752.zenb

Xabier Letona

bozeramailea, Jaurlaritzako lehendakariorde eta, besteak beste, Arabako Diputatu Nagusi izandako Fernando Buesa hil zituen ETAk, tregua garaiko itxaropenak izoztuz.
guztia irakurri

Mikel Asurmendi

63 presok utzi egin du baraua eta 20k eusten diote aldizka. Josetxo Arizkuren bere indarren mugaraino joan zen eta Daniek Dergi hiriburutarrak bere indarren muga gainditu zuen.
guztia irakurri

Beñat Doxandabaratz

John Grierson dokumentalaren bultzatzaileak zioenaren arabera, «dokumentala errealitatearen sormenezko tratamendua da». Egiaren bilaketa orekatuan, errealitatearen zatiak atzeman eta molde esanguratsu batean uztartzea dute helburu. Dokumental egileei hala ere, beti leporatu izan zaie ez direla objektiboak, hau da, etengabe aukeratzen ari direla, hala nola, gaia bera, jendea, angelua, soinuak, hitza, eta abar. Hautu bakoitza ikuspuntu baten adierazle bilakatzen dela. Beste askoren ustez berriz, horretan datza hain zuzen bere xarma, kontraesan eta erantzun gabeko galderez oratutako mundu honetan, zentzuzko ikuspuntua ematen dutelako.
Edozein telebistarentzat ideiak alda ditzaketen frogak aurkeztea egundoko lorpena den arren, gaurkotasun eta ikerketa erreportajeak ez dira lehentasun bat. Kazetari ikerketak telebistan dirua eta denbora eskatzen ditu gainera eta arrakasta, oso gutxitan jo daiteke ziurtzat. Alabaina, sona handiena duten telebistetan jakin badakite kate baten heldutasuna fikziozko telesailekin ez ezik, erreportaje eta dokumentalen bidez ere lortzen dela. Ikerketa erreportaje batek esaterako, batez beste 15 milioi pezetako (600.000 bat libera) aurrekontua behar du, ikuskizun saio baten erdia, alegia. Xedea, berezko ekoizpena egitea baldin bada, kanpoko kateei erosi gabe (%80 Britainia Handiko BBC kateari), erreportajea egiteko epea bi hilabete ingurukoa izaten da. Burutu ondotik ordea, aukera urria dago «prime time»an eman dezaten. Hori dela eta, ezinezkoa da Espainia edo Euskal Herriko ekoizpenak Britainia Handia, Frantzia, Alemania edo Estatu Batuen pare jartzea. Eta ikusitakoaren arabera, ez dirudi epe erdira jokamolde hori aldatzeko prest daudenik. 80ko hamarkadaren hasieran, hedabide idatzien ikerketa kazetaritzaren ondorioz edo, telebistan modan jarri baziren ere, kate pribatuen etorrerak joera hori galbidean jarri zuen. Eta horrela gaur arte.


«PRIME TIME»AN ERE.

Aitzakiak aitzaki, frogatu da jeneroak oihartzun handia ukan dezakeela «prime time»an emititzen denean. Adibide garbia, ETB-2n eskainitako BBCren erreportajea izan zen. Kamera ezkutu baten bidez, erreportari bat Estatu Batuetako moda aldizkari bateko argazkilaria zela esan eta Elite agentziako buruen laguna egin zen, adin txikiko neskatxen bortxa benetakoa zela frogatuz.
TVEn, «Informe semanal», «Documentos TV» eta La2eko «Linea 900» saioek audientzia fidela atxiki dute; azken saio honetan jendeak ere deitu egiten du gaiak proposatzeko. Ostiraletan halaber, «La noche tematica»n dokumental bat eskaintzen da. Berriki, Luis Buñuelen inguruko bat ere eman dute. Antena 3 era berean, hasia da mota honetako erreportajeak lantzen, «Espejo publico» eta «Linea 112» (emakumezkoen salerosketaren inguruko lan lazgarria), Canal+en, «Abierto en canal» gizarte eta politika arloko ikerketa erreportajeak lantzen dira. Bestalde, «dokusailen» moda ere iristear dago, hots, benetako istorioak fikziozko telesailak bailiran kontatuak.
ETBri gagozkiola, gehiago bultzatu beharko lukeen alderdia dugu. «Asteberri» edo garai bateko «Erreportari» bezalako saioek jarraipena izan beharko lukete. Telebista komertzialek ezin dezaketena egin, alegia. Baina ez bakarrik euskal gaiak jorratzeko, beste makina bat gai ere hor egonik, natura, historia edo antropologia direla. Goi mailako bi profesional ditu gainera, Mirentxu Purroy «Mundo. hoy» saioko arduraduna (ikus ARGIAko 1743. alea) eta Koldo San Sebastian, ETBrentzat 300 dokumentaletik gora egin dituena. Berak dioskunez,

«programatzaile batzuen arabera, dokumentala ez da telebista, baina aldi berean, guk egindako `Euskal herritik' saioa behin eta berriz ari dira ematen. Duela gutxi, asteburuan eman zela, ETBko bi kateetan oso `share' ona eduki zuen, %20tik gora euskaraz eta %30etik gora gazteleraz; agian 6.000 lagunek baino ez dute ikusi, baina bada zerbait»
. Nazioarteko merkatuetan dokumentalak goranzko joera duela nabaritu du Koldok;

«zergatik? Ba, proportzioan oso merkeak direlako, zenbait gaik ez baitu gaurkotasunik galtzen. Felix Rodriguez de la Fuente-ren lanek esaterako, lehen bezainbateko indarra dute, horra hor ere National Geographic-en dokumental zoragarriak»
. Horren harira, ETBn egin izan dira inoiz halako saiakerak dokumentalak igande arratsaldeko bi filmen artean sartuta.

«Eta egiaztatu ahal izan zen jendeak ikusi egiten zituela»
.


SALTZEN BAGENEKI.

Kalitatea ardatz duen edozein telebistak, jantzia dagoen dokumentalista bat eduki beharko luke urtean gutxieneko dokumental kopuru bat bermatzeko,

«Egin kontu, Galiziako Telebistan dokumentalaren aldeko apustu garbia egin dute, eta uneotan koprodukzio bat ari gara prestatzen haiekin, bakailaoaren arrantzari buruz»
. Izan ere, koprodukzioa lantze aldera, Hegaz ekoiztetxea sortu du San Sebastianek;

«salmenta errazteko gehienbat, hori baita hemen dugun arazo nagusia. ETBri bost axola zaio kanpora saldu ala ez, azken batean, salmenta bulegoan dagoenak berdin kobratuko duelako; 9:00etatik 17:00ak arte lan egin eta kito. Gai anitz dago kanpoan saltzeko, `Euskal sortzaileen' dokumentalak adibidez, ez dira atzerrian saldu, nahiz eta egundoko maila eduki, bai itxuran, bai mamian. Hori dela eta, euskal gaiei heltzen diegun ekoiztetxeak batzen saiatuko gara gure lanak munduan barrena sal ditzagun. Gai unibertsalak izanik, Japonia eta Korean alegia, erraz saldu ditugu».
Bestalde, apirilean izatekoa den Canneseko telebista azokara joan aurretik, ETBn laster ikusgai izango dugun «Bizitzaren baitan» dokumental sorta osatzen ahaleginduko dira.

«Seigarrena amaitu berri dugu, «Los Angeles Times» egunkariaren zuzendaria izan zen Erburu jaunaz»
. Orain. beste batean murgilduta daude, Mexikoko euskal komunitateari arras atxikia zegoen Pedro Laskuraini buruzkoa:

«Mexikon inoiz presidente gisa gutxien aritu dena, karguan 20 minutu baino ez zuen iraun-eta. Hurrengo dokumentalak Teresa Mendiolearen bizitza jorratuko dugu. Aulestiako herritarra, euskaldun gehienak Australiara eramateaz arduratu zena»

Beñat Doxandabaratz

gabeko afrikar bat elkartu etorkinen nahigabeak azaltzeko. Txalo konpainiaren lan berrian, Ramon Bareak S. Mrozek-en obra egokitu du; irria hormatzen duen tragikomedia.
guztia irakurri

Nagore Irazustabarrena

Sarritan, gure eguneroko bizitzan euskara erabilita ere, berotu, haserretu edo, besterik gabe, norbait zirikatu nahi dugunean, erdarazko irainak datozkigu ahora. Gazteenengan gertatzen da hori bereziki. Gainera, askok betiko aitzakia aipatzen du horretarako: gure hizkuntzak ez du irainerako balio. Baina irain mordoa dago euskaraz eta erabili ere erabiltzen dira hainbat tokitan.
Ederki erakutsi digute berriki hori horrela dela Joseba Aurkenerena, Covadonga Garcia eta Jon Zelaiak. Hiruak irakasleak dira eta euskara aberasteko ikastaro batean egin zuten topo. Iñaki Mozos Mujika irakasleak lan bat agindu eta euskarazko argota gaitzat hartzea erabaki zuten. Bakoitzak bere aldetik bazuen materiala bildua eta hura atondu eta osatuz burutu zuten «Argitaren bideetan» izeneko lana.
Gero argitaletxeko Mari Eli Ituarteri aurkeztu eta honek lana bi zatitan banatzea proposatu zien. Euren bildumak irainak eta haur hizkera jasotzen zituen bereziki eta gai bakoitza liburu banatan jorratzea omen zen aproposena.
«Irainka. Euskal Irainen Bilduma» honetan 3.000 irain inguru bildu dituzte. Horretarako bibliografiara jo dute batetik. Hiztegi orokorrez gain, aurretik eginak zeuden hainbat bilketa lan ere izan dute oinarri eta baita gaiaren inguruko artikulu batzuk ere. A. Perez Bilbaoren «Bermeoko herri hizkera», Bernardo Estornes Lasaren «Erronkariko uskararen hiztegia», Edurne eta Amaia Alustizaren «Zegamako despektiboak» artikulua, «Aizu!»n Karlox Barrentsorok idatzitako «Euskaraz ere baditugu irainak», Iñaki Martiarturen «Zubererazko irain-bilduma» argitaragabea edo Covadonga Garciak berak osatutako eta oraindik kaleratu ez den «Bizkaierazko irain-bilduma» dira erabilitako iturri batzuk.


IRAIN ESKE

. Ez dute, hala ere, euren lana liburutegian soilik burutu eta kalera ere irten dira irain eske. Galdeketa bidez ere hainbat ale bildu du hirukoteak. Horretarako hiru zatitan banatu zuten euskararen eremua eta bakoitzak gertuen zuena landu zuen. Jon Zelaia oñatiarrak Gipuzkoako mendebaldea hartu zuen, bizkaieraz egiten den zonaldea. Hondarribian ere galdezka aritu zen hor bizi baita egun. Covadonga Garcia santurtziarrak Bizkaia hartu zuen (aipatua dugu lehenago ere bilduma egina zuela). Joseba Aurkenerenak, Donostian jaio, Lezon hazi eta Urruñan bizi denak, Oiartzun ibaitik iparraldera jardun du. Azkenik, gipuzkerazko irainak hiruen artean bildu dituzte.
Egileen ustez bilduma hau hurbilketa soila da, esparru honetan eman den lehen urratsa. Irakasleak izaki, oinarri bat eskaini nahi diete euren ikasleei, irainak ere euskaraz botatzen ohitu ditezen. Aurkenerenaren esanetan, «

ikasleei notak eman eta nota txarra jaso dutenak ez dira gai irainak botatzeko. `Gaizto'tik ez dira pasatzen eta gero erdarara jotzen duten `ze kabroia zaren' esanez
».
Alfabetikoki ordenatu dituzte irainak eta kasu batzuetan, erabilera errazteko, adibideak ere ipini dituzte. Euskal Herri osoan erabiltzen diren irainak dira batzuk, euskalki batean esaten direnak besteak eta, azken kasu horretan, euskalkiaren eremua aipatu dute. Batzuk gizonezkoei zuzenduak dira —potrozorri, mostrango, gizarako...—, besteak emakumeei —marimaixtra, amandola, bularmarmita...— eta badira genero kontuetan bereizketarik egiten ez duten irainak. Hau ere islatzen du hiztegi berezi honek.
Irakurleari hainbat irain ezezagun egingo zaizkio. Seguruenik Bizkaian jakingo dute soilik emakume gizonzaleari arperi esaten zaiola. Zuberoan adimen gutxikoari ments esaten diotela ere ez du mundu guztiak jakingo. Baina badira oso zabalduak direnak ere: babalore, astakirten, txoriburu, kaiku, ipurterre, axolagabe, demontre...
Bildumaren egileen ustez, gazteek euren argotean ere euskara sar dezaten tresna egokia da liburu hau. Baina lehenago ere irainka euskaraz jarduten zuenak, bere lexikoa zabaltzeko aukera izan dezake

Izaskun Jauregi

poderioz ordea, hizkuntza batzuren garrantzia handitzen da besteena ahitzen den bitartean, ikasleak aldatzen dira... Hemen EAEko Hizkuntza Eskola Ofizialetako hainbat datu bildu dugu.
guztia irakurri

Kalbariomendiko ermita bakartia itsasoari so dagoela.Biriatu herria, ttiki bezain eder.Bidasoaren ur lasaiak .Arrolako urtegia txango honetako bisitetako bat izango da.Batzarlekuko lepoa, erdian trikuharri hondatu bat ageri dela.Kalbariomendi Mendebala, inguruko trikuharririk dotoreena.

 Imanol Laspiur eibartarra "Eibarko euskeriaren deklinabidia eta entonaziñua" idazten ari zen, 1998ko Gabon egunez zendu zenean. Euskarari egingo zion ekarpen ugarietako bat gehiago. Serafin Basaurik eman zizkion azken ukituak liburu honi eta orain gutxi argitaratu.
guztia irakurri

Daniel Udalaitz / Mikel Asurmendi

Testua:Daniel Udalaitz etaMikel Asurmendi
guztia irakurri

EMAKUME LANGILEAREN EGUNA

Daniel Udalaitz / Mikel Asurmendi

Nafarroako emakumezko langileen % 37k osasuna arriskuan duelako ustea agertzen du, etxean eta kanpoan egiten duten lan bikoitza dela-eta. Hauxe da Nafarroako Lan Osasunerako Institutuak eta Nafarroako Emakume Institutuak burututako ikerketak oro har ondorioztatzen duena. Txosten horrek agerian uzten du lan presio handiegia jasaten dutela, osasunarentzat kalte-arriskuak ikusten dituztela eta etxeko lanen banaketa bidegabeaz kexu direla.
Emakume kopuru esanguratsua duten lau sektoretako etxe-langileri egindako 1.121 inkestaren bidez burutu da ikerketa: industria elektrikoa, elikagai eta ehun industria, administrazio eta banketxeak eta, azkenik, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuak. Nafarroa osoan 27.000 emakume dira sektore horietan dihardutenak.
Emakumezko langileen % 37,1ak uste du lanak eragindako neke mentala lan-arriskutzat jo daitekeela. Galdetutako bostetik lauk arazotzat jo zuen jasan beharreko lan handia, ezarritako jarduera-erritmoak eragindakoaren antzeko arriskua inguruabar horri leporatuz. Zerrenda berean agertzen diren beste zenbait arazo honakoak lirateke: komunikazio murrizketak enpresa barruan (autonomiarik eza lanpostuan, harreman kaxkarrak, lanpostuan gustura ez egotea eta euren gaitasunen erabilera eskasa) eta barne gorabide aukerarik eza. Izan ere, galdeturiko % 9k estres zantzuak agertu zituen, lan gehiegi, autonomiarik eza eta enpresaren antolaketa arazoak zirela-eta.
Arrisku fisikoen azterketak emaitza klasikoagoak eman zituen: mugimendu errepikakorrak, jarrera estatikoak, lanpostuen diseinu kaxkarra, zamak eta gehiegizko ahalegin fisikoak azaltzen dira lantegi askotan. Horren guztiaren ondorioz, emakumeen % 32k istripu arriskua duela uste du, industria sektorean kopuru hori bikoiztu egiten delarik. Ikerlanaren arabera, langileen % 25 gutxienez behin joan zen iaz sendagilearengana bere jarduerarekin zerikusia zuten minak zirela-eta: gerrialdean, bizkarraldean eta hanketan, batik bat.
Txostenak, bestalde, emakumezko eta gizonezkoek egiten dituzten etxeko lanak izan zituen aztergai. Goi-ikasketak burutu dituzten gizonezkoak dira etxeko lanak gehien partitzen dituztenak (% 22,7). Zenbat eta ikasketa gutxiago orduan eta gutxiago laguntzen dute gizonezkoek, oinarrizko ikasketak baino ez dituztenen artean proportzioa % 14,4raino jaisten delarik.
Horren ondorioz, etxeko lan gehiegi izateaz nafarren % 5 soilik kexu den bitartean, % 40,3raino handitzen da kopurua oinarrizko ikasketak dituztenen emakumezkoen artean, % 31koa da batxilergoa edo Lanbide Heziketa egin dutenen artean eta % 24 unibertsitatean ikasitakoen artean. Azken horien artean, % 36k etxeko lanez arduratzen ez dela esan zuen, oinarrizko ikasketak dituztenen artean kopurua % 13,5koa baino ez den bitartean.
Txosten horren arabera, sarritan emakumeek baino ez dute bere gain hartzen edadetuen, eta batez ere, seme-alaben ardura: lautik batek bakar-bakarrik zaintzen ditu seme-alabak eta hamarretik bati gauza bera gertatzen zaio etxeko edadetuei dagokienez. Erabat ezohikoa da betebehar horietan gizonik aurkitzea. Etxeak ematen duen lana orekatu ahal izateko, ikerlanaren egileek ez dute soldatapeko lanorduen murrizketaren alde egiten, zerbitzu sozialak bultzatzearen eta etxeko lanak etxekoen artean hobeto partitzearen alde baizik

hemeroteka

1751. zenbakia | 2000-02-27
1750. zenbakia | 2000-02-20

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan