Araitz Padron
gehienak ordea helduentzako. Duela gutxi haurrei zuzendutako sail berria abiatu du Antton Olariaga kolaboratzaile eta lagun zaharrarekin: Maxe. «Nire kuleroak» lehena kalean da.
guztia irakurri
Nolatan erabaki zenuten Txingudiren Aldeko Koordinakundeko kideek bertako ekosistemaren inguruko lana burutzea?
Koordinakundeak bi helburu nagusi ditu duela 10 urte sortu zenetik: bata, Txingudiren babes eta errekuperazioaren alde lan egitea eta horretarako beharrezkoak diren salaketa eta presioak burutzea; bestea, Txingudiko balio biologiko eta naturala bertako biztanleei helaraztea. Bigarren helburu horrekin eginiko beste pausu bat da hau. Aurreko lanak bertako animalien eta landareen ingurukoak izan ziren. Lan berriak ikuspegi orokorragoa, ekosistemaren ikuspegia, eskaintzen du.
Zeini dago zuzendua lan hau? Eta non banatu duzue?
Interesa duen edonorentzat egin dugu. Hasteko, Txingudi aldean lehendik interesa agertu dutenekin sare bat badugu osatua eta horiei bidali zaie. Gainera, Txingudiko hiru udalerrietan, liburutegi, udal bulego eta antzekoetan ere, ale batzuk banatu ditugu.
Iruditzen zaigu pedagogikoki ere, material osagarri gisa, oso baliagarria izan daitekeela. Horregatik, «Hik hasi» aldizkariaren bitartez, Euskal Herriko ikastetxe bakoitzak ale bana jaso du. Txingudiko ekosistemak dira, baina Euskal Herriko edozein estuariotan topa daitezke.
Ez dira ekosistema bereziak, orduan...
Euskal estuarioak gizakiaren eraginagatik oso kaltetuak daude. Eraso ugari jasan behar izan dituzte. Txingudi bere balio naturalak mantentzen dituen gutxienetakoa da. Bertako ekosistemak ez dira bereziak, baina bere egoera, ona izan gabe ere, gainontzekoena baino askoz hobea da eta horrek egiten du berezi.
«Ona izan gabe ere» diozu. Erasoak-eta, ez al dira azkenaldian gutxitu?
Gaur egun onartuagoa dago, bai gizartearen aldetik bai instituzioen aldetik, estuarioen balio naturala. Hala ere, inertzia ikaragarriak daude eta ekosistemen suntsiketak aurrera jarraitzen du. Duela gutxi Urumea ibaiaren bokalean mantentzen zen padura zati txiki bat, azkenekoa, suntsitu dute Donostiako sarrera berria egiterakoan. Admisnistraziotik paduren balioa aipatzen da, baina gero, administrazioak berak ez ditu neurriak hartzen padura zati txiki bat bera ere mantentzeko. Kontraesan handia da hori. Sokoan, urbanizazio bat egiteko orduan, gauza bera gertatu da eta Txingudin ere ematen dira horrelako erasoak
Nagore Irazustabarrena
Fonologiako irakasle lanetan jarduten du 42 urteko donostiarrak. Donostian jaio zen, baina ia 20 urte dira Gasteiza etorri zela eta egun bertan bizi da bere bi katuekin. Euskaltzain urgazle ere bada eta Ahoskera Azpibatzordeko buru izan zen 95etik 98ra.«Eta emakumeari sugeak esan zion» izenburuko bere lehen nobela emaitza onak ematen ari da merkatuan.
guztia irakurri