Astekaria

 Artikuluak 

GIZON ZUZENA LORATZEN DA

epeltasuna dela-eta Euskal Herrian ederki bizi ohi dira zuhaitzok.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1751. alea
2000-02-27
alde 0    kontra 0

Familia zabala da palmondoena, 3.000 inguru ezagutzen ditugu eta munduko lurralde tropikal gehienetan bizi dira. Gutxi batzuk besterik ez dira bizi hortik kanpo. Bertako epeltasun gozoa dela eta, Euskal Herriko itsasertzera ekartzen diren palmondo gehienak ederki bizi dira. Zabalduenak

Trachycarpus fortunei, Chamaerops humilis, Phoenix canariensis, Phoenix dactilifera, Whasingtonia filifera

eta

Whasingtonia robusta

dira, eta epeletan epelena den Bizkaian, limoiondo eta laranjondoen artean goza ditzakegu ale ederrenak.

Beste zuhaitz gehienak ez bezala, palmondoak handiak izanagatik ederki mugi eta landa daitezke. Lan hau lurra berotu denean egin behar da, hurrengo negurako indartu dadin. Maiatza-ekaina bitarte hori da garai aproposa. Hostorriak ihartu ahala bertan uztea da onena, baina itsusi iruditu eta moztuz gero, garaitsu berean egin.

«Gizon zuzena loratzen da nola palmondoa» esaera jasoa du Ibon Sarasolak bere Euskal Hiztegian eta horixe etorri zitzaidan burura negu hotz honetako lehengo egun batean. Donostiarrak ikuskizunak antolatzen iaioak direna badakigu honez gero euskaldunok; dirua soberan eta... esango luke baten batek. Negu-neguko egun batean ikusi ez dut bada garabi ikaragarri horietako bat palmondo ikusgarri bat ipurditik atera eta haruntzaxeago, itsasoari begira diren etxe horietako batean landatzen! Palmondo horrek jai du, lan hori orain eginarazi duen gizaki zuzenaren buruaren gisan arolduko da

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1750
 
azala1749

1751 zenbakia.
2000ko otsailaren 27a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza