Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-02-27 -- 1751.zenb

Lierni Arrieta

Ibilbidea, Zumaiatik Getaria bidean, kirol portu parean dagoen aparkalekutik hasiko dugu. Ibilgailua utzi ondoren, Artadi auzoko bideari ekingo diogu. Bidea asfaltatua dago, baina landareak ikusteko aukera ezin dugu alde batera utzi. Errepidean ez da auto asko ibiltzen eta artadia zeharkatzen duenez espezie desberdinak identifikatzeko aukera paregabea dugu.
Artearekin (

Quercus ilex
) batera, gurbitza (

Arbutus unedo
), txorbeltza edo zinurria (

Rhamnus alaternus
), gartxu hostozabala (

Phillyrea latifolia
), erramua edo ereinotza (

Laurus novilis
) eta karraskiloa (

Ligustrum vulgare)
topa ditzakegu. Igokarien artean endolaharra (

Smilax aspera
), Rubia peregrina eta huntza (

Hedera helix
) daude. Lurzorua sakondu eta gozotzen den lekuetan haritza (

Quercus robur
) ere agertzen da.
Artadia baso oso itxia denez errepidetik eroso aztertu genezake. Bertan barneratu izan denak badaki zein «atsegina» den berau zeharkatzea. Endolaharra bezalako igokariekin batera arrosa eta beste zenbait sastraka arantzatsuk, arropak puskatzerainoko txikizioak sor ditzake. Endolaharrak hostoak bihotz formakoak izan arren, ertzak arantzaz beterik ditu eta beste landareetan gora igotzeko ondo datozkio. Errepidean aurrera jarraitu eta larreetako batean arkazia topatuko dugu loretan. Jatorriz Australia eta Tasmaniakoa da zuhaitz hau eta gehienbat etxeak apaintzeko erabiltzen da. Txalet eta etxebizitza bakarrak ugari direnez, beraien lorategietan zuhaitz exotikoak barra-barra daude.
Kilometro eta erdira Artadi auzora helduko gara. Bertaratu eta San Migel eliza eta inguruaren ikuspegi zabala izango dugu: Urola ibaiak itsasoratzean Bedua parean eratzen duen estuarioa eta atzealdean Izarraitz mendikatea.
Auzotik irten eta etorritako bidean eskuinera hartuko dugu. Errepide asfaltatuaren ezkerretara hesi biziak ederrak agertzen dira artadiko espeziekin, gurbitza, esate baterako. Gurbitzaren fruitu gorri eta zuku askokoak alkohola edukitzeagatik egin dira ospetsu. Ez dakit hegaztiak mozkortzen diren fruitu hauek jandakoan, baina hartzari izugarri gustatzen omen zaizkio. Baserri batean amaitzen da bidea (2 km). Bertan lastoa gordetzen duten aterpetik ezkerrerantz doan bidea hartuko dugu. Artadia labore lurrek ordezkatu dute, larre eta belardiek batik bat. Simaur pilak ere beha daitezke bidean zehar. Bidegurutze berri batera heldu eta ezkerrekoa jarraituko dugu. Pinudia ezkerrean utzi eta beste gain batera helduko gara. Hemen, parean dugun bidea hartu eta pinudi baten albotik baserriz baserri Azkizura doan errepidearekin bat egingo dugu (3,5 km). Errepidean eskuinera jarraitu eta kilometro eta erdi eginez gero Getariara helduko ginateke. Baina guk erreka albotik doan bidea hartuko dugu ezkerrerantz.
Azkizuko harantxo honetan mahastiak (

Vitis vinifera
) edonon daude eta labore lur onenak txakolina egiteko mahatsondoz josiak daude. Etxe berri bakoitzaren alboan landaketak agertzen dira. Errepide nagusitik baino, erreka albotik doan bidea jarraituko dugu. Erreka labur honek ez du haltzadi garatuagorik. Errekaren bi alboetan haltza lerro mehe bakarra da. Zelaiek erreka jan behar dutela dirudi. Hala ere, haltzen alboan San Jose loreek (

Primula acaulis
) eta korradu belarrek (

Ranunculus ficaria
) haltzadia zertxobait alaitzen dute. Biak ere lore hori eta goiztiarrak dira.
Malda gogor baten ondoren Azkizuko (4,5 km) auzoan barneratuko gara. Baserri ederren auzoak eliza ederragoa du eta eliz atariko aterpeak hainbatetan bertakoak ekaitzetik babesteko erabilia izango zela nabari du. Auzo gehienetan bezala pilotalekua ere bada Azkizun. Auzotik ikus genezakeena oso zabala da eta inguruetan bueltatxo bat emateak gehiago ikustea baimenduko digu. Itsasoa, beti da ikuskizun paregabea, baita hemendik ere. Eliza ataritik ezkerrera jarraitu, itsasoari pareleloki, auzoko taberna ezkerrean utziz. Azken baserriaren alboan doan eskuineko bidea jarraitu. Azken gainera iritsiko gara. Txilardi eta otadi artean larreak nagusi dira eta mikaren moduko hegaztiak agertzen dira. Zumaia aurrez aurre dugula San Telmoko hondartzaren atzean nola ezkutatzen den ikusten da, Santiagoko hondartzari bere burua azalduz. Bidea jarraitu eta malda jaitsiz, Getariatik Zumaiara datorren errepidera helduko gara museoa igarota. Atzean geratu dira artadi eta mahatsondoak. Aurrerago Zumaia (6 km) dago eta hau baino lehenago txangoa hasi duguneko puntua, aparkalekua, alegia

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan