Tomás Karrera, Senideen eleduna: «Zeintzuk dira EAJk, EAk eta IU-EBk sakabanatze politika amaitzeko egin dituzten proposamenak? Guk ez ditugu ezagutzen».
Begoña Lasagabaster, EAko kidea: «Espainiako Polizia Nazionala eta Guardia Zibila soberan daude Euskal Herrian».
Xabier Arzalluz, EAJko EBBko lehendakaria: «Nafarroaz baliatu nahi duen oligarkia ezkutatzen da nabarristen atzean».
Ibarretxe lehendakaria: «Elkarrizketarako ezin da ez betorik, ezta aldez aurreko mugarik jarri. Gainera, argi gera bedi, elkarrizketarako guztiok gara beharrezkoak, baina ez ezinbestekoak».
Pedro Hernandez, PSE-EEko kidea: «Herri honen parte batek arazo bat duela sentitzen badu, gatazka konpontzeari ekin behar zaio».
Antxon Lopez Ruiz, `Kubati': «Konponbiderako eredua apurtu da, baina ez prozesua. Ez dut dudarik, euskal gizarteak kaleratuko gaitu».
Inaxio Aierbe errefuxiatu ohi ataundarra etxera itzuli eta bost hilabetera zendu da 50 urterekin, koloneko minbiziaren ondorioz. Aierbek 1979an egin zuen ihes Ipar Euskal Herrira. 1987az geroztik Aljerian eta Venezuelan bizi izan zen deportatu gisa. Ataunen greba orokorraz salatu zen heriotza.
Igor Arroyo Ikasle Abertzaleetako kidea da, Txetxu Barrios presoaren ordez, Nafarroako Legebiltzarreko EHko parlamentari berria.
Jose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohiak Iñaki Anasagastiren errieta jaso zuen «Aski da!» plataformaren manifestazioan izango zela iragartzeagatik. Manifestazioa EAJren aurkakoa zela gogorarazi zion Cuerdari eta bere desadostasunekin jarraituz gero, alderdia uzteko gonbidea ere egin zion.
Jakoba Errekondo
epeltasuna dela-eta Euskal Herrian ederki bizi ohi dira zuhaitzok.
guztia irakurri
Jabier Agirre
Frantzia eta Bretainia Handiko zientzialari talde batek aurkitu berri duen molekulak eragin oso onak dituela dirudi toxikomanoen abstinentzi sindromea kentzeko, eta desintoxikazio-saio baten ondotik berriro droga kontsumoan erortzeko arriskua gutxitzeko.
Substantziak arrakasta osoa du laborategiko arratoiekin, eta agian droga-menpetasunen tratamendua erabat irauliko du, ez baitu dependentziarik sortzen, egun ordezko produktuekin (metadonarekin, esaterako) gertatzen den bezala. Berehala hasiko dira esperimentuak gizakiekin, heroina, kokaina, alkohola eta tabako adikzioak tratatzeko.
Molekula BP 897 izenarekin izan da bataiatua, «Nature» aldizkari zientifiko ospetsuan aurkeztutako lanean. Pierre Sokoloff farmakologo frantziarrak, ikerketaren zuzendariak, azpimarratzen du produktuak droga hartzeko premia eta antsia gutxitzen duela. Droga batetik desengantxatu nahi duenarentzat, aurrena kontsumoa gutxitzen lagunduko dio eta ondoren bere aztura hori erabat ezabatzen.
BP 897 honek dependentziaren hartzaile espezifiko baten gain dihardu, D3 izenekoaren gain. Errezeptore horrek dopaminaren transmisioa erregulatzen du, plazerrarekin lotutako mezuak bideratzen dituen garuneko bitartekari kimikoa. Eta gizakiarengan adikzioa eta dependentzia eragiten duten produktu guztiek (kokaina, nikotina, alkohola...) dopaminaren liberazioa gehitzen dute garunean
BIKTIMEN SAILKAPENETIK AT
Sakabanaketak Ruben Garate
gazte otxandioarra heriotzera era-
man zuen otsaileko asteburu batean
Euskal presoen beste ehundaka se-
nide eta lagun atera ziren Espainia
eta Frantziako espetxeetara aste-
buru hartan. Ruben, ostera, zerral-
do iritsi zen. Oihartzun mediatikoak
ez du biktima sailkapenean jarri. Ez
du inon jarri, ezkutatu egin du eta.
Salamankako Topaseko espetxean
dagoen Jose Mari Etxaniz bergara-
rraren senide edo lagunak ere erre-
pideetan ziren, 20 urte espetxean
bete berri duen senide edo laguna
bisitatu ondoren, etxerako bueltan.
Eta sakabanaketa eta presoen es-
kubideen defentsarako Batera pla-
taforma ere, nola jokatu ezin asma-
tu dabilela dirudi.
Josetxo Arizkuren gose grebako irudi batean.
Juan Alberto Perote, Cesideko agintari ohia.
«ASKI DA!» KALEAN
Milaka pertsona bildu zen Donostian «Aski da!» plataformak deitutako manifestazioan, komunikabideetako lerro eta uhin artean, kaleko deialdietan baino hobeto moldatzen direla erakutsiz. Nekez argudia daiteke beldurrak eragozi zuela garai bateko Bakearen Aldeko Koordinakundeak (BAK) deitutako manifestazio jendetsu haien tankerakoa egitea. Horixe izan da, hain zuzen, plataforma honen sektarismoaren adierazgarri nagusienetakoa, BAK gisako talde batek deialdiarekin bat ez egin izana. Egia da PP eta PSOEko zenbait jendek beldurra sentitzen duela, herri honetako beste sektore askok sentizen duen moduan; «Aski da!» plataformak ukatzen duen gatazkaren ondorio agerikoak dira. Donostiako Larunbateko manifestazioan ez zen beldurrik somatzen; Iruñean astero poliziaz inguraturik manifestazioak edo bilkurak egin dituztenek, aldiz, aski arrazoi dute beldurra zer den jakiteko.
DERGI: HIL ALA BIZIKOAN
JADANIK 60 eguneko gose grebara hurbildu da, Parisko Fresnesko espetxean dagoen Daniel Dergi presoa. Hil ala biziko egoeran dago zenbait muga pasatzen duen pertsona, eta Dergik pasatu du berea. Harrigarriena, 54 egun zirenean bederen presoak bere ziegan jarraitzen zuela. Frantziako espetxeen krudelkeriaz idatzi izan dugu aldizkari honetan, eta oraintsu ere hexagonoko espetxeen egoera tamalgarria agertu duten informazio ugari agertu berri da. Giza eskubideen sehaskatzat hartzen dena, ankerkeriaren eredu besterik ezin da izan Dergi moduko gose grebalaria ziegan mantentzen duenean. Ez da harritzekoa, dena den, aurreko gose grebalari zenbaitekin erakutsi duen jarrera ikusita. Bestalde, 57 eguneko gose greba egin ondoren, Josetxo Arizkureni osasun ondorio latzak geratu zaizkio, nerbio sistema autonomoen disfuntzioa, hesteetako arazoak eta ikusmenaren galera, besteak beste.
BAKE MAHAIAREN ALDE
Euskal Herriko alderdi gehienek, Euskal Herrian bizi den gatazka elkarrizketaren bidez konpondu beharra azpimarratu berri dute Iruñean eta Bilbon egindako bi mahaingurutan. Nabardurekin, baina EAJ, EH, PSE-EE, EA eta IUko ordezkariak alderdien arteko mahai baten alde agertu ziren; Nafarroan antzerako ondoriora iritsi ziren beste mahainguru batean parte hartu zuten IU, EH, CDN, EA eta EAJko ordezkariak; UPN eta PSNk ez zuten parte hartu ekitaldian. Mahainguru biak Elkarrik antolatu ditu, gatazkaren aurrean gizarteari eta alderdiei erantzunak eskatuz egiten ari den kanpainaren barruan.
PEROTEREN `BESARKADA'
JUAN Alberto Perote, Cesid-eko operazio buru ohiak hartzaren besarkada eman zien Galindo eta enparauei iragan astean «Lasa-Zabala auzia»ren epaiketan emandako testigantzarekin: Galindo generalak GALen aurretikoak nola prestatu zituen azaldu zituen zenbait agiriren bidez, besteak beste, GALen sorreraren originala aurkeztuz. Enrike Rodrigez Galindok, Julen Elgorriagak, Rafael Verak eta Jorge Argotek 1997an egindako presioen berri ere eman zuen, beren goi mailako karguek jakin barik, akusatuek ezin izango zutela ezer egin adieraziz.