Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-02-27 -- 1751.zenb

AMA LURRAREN BABESLEKUA

Beñat Doxandabaratz

«Bidez bide» saioaren barruan. Alberto Gorritiberea da aurkezlea.

Tantaka heltzen zaizkigu ingurumenari lotutako berriak. Bakarrik hondamendiak gertatzen direnean ematen zaie oihartzuna. Hori dela eta, 4R fundazioak hitzarmena adostu du Azpeitiko Ingurugiro Etxea Museoa eta Herri Irratiaren artean ingurugiro gaiak uhinetan ezagutarazteko. 25 minutuko iraupena du eta 12 bat berri ematen ditu Alberto Gorritiberea aurkezleak: «

Hasieran gai faltan ibiliko nintzela uste banuen ere, gero, guztiz kontrakoa gertatu da, berri iturri agortezina da ingurugiroarena
». Dena den, «Herriz herri» bere larunbateko saioan ez bezala, ez du eztabaidaren haritik jotzen, «

askotan, solasaldi horiek entzuleak posizionatzeko baino ez dute balio-eta
».
Halaxe, era arin batean, Ingurugiro Heziketaren liburu zurian ageri diren gomendioak biltzen dira saioan. Komunikabideak inplikatzea garrantzitsua da, gizartean mezua zabal dezaten. Birziklatu, berrerabili eta, oro har, arduratzeko mezuak helarazten dira.

«Nik auzi baten inguruko irakurketa ezberdinak ematen ditut»
diosku Gorritibereak. Adibide modura, hona hemen jorratua izan den gaietako bat: Erika petroliontzia eta Danubio ibaiko isurketen ondorio lazgarriak, gurean ere halakorik noiznahi gertatzen ahal dela ohartarazteko.

«Gure ibaietan berun eta lindanoa atzematen da, nahiz eta proportzioa txikia izan»
. Bestalde, Greenpeacek ohartu duenez, 2005. urtetik aurrera, PVC hondakinak arazo larriena bilakatuko dira; PET sistema garatu behar da plastikoa birziklatzeko. Era berean, mundu osoan 436 erreaktore nuklear daude, energia elektrikoaren % 17 sortzen dutenak. Espainiako Estatuan adibidez, 9 erreaktore daude 7 zentraletan, enegiaren % 33 ekoiztuz.

«Ekimen onen berri ematen da, noski. Baina baita laster egitekoa den Bergarako Zuhaitz Egunaren edo Tolosako Udalak abiarazitako ingurugiro sailaren berri ere
»

SAN CAYETANO

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan