Radako gotorlekua
Rada Erdi Aroko hiribildu bat izan zen. Oraindik tente dirauten harresien aztarnek, hiribildua Nafarroako erreinuaren defentsarako sobera garrantzitsua izan zela adierazten dute. Ez ahantzi garai batean mugak bertan lekutu zirela.
Lehenengo datu historikoek aditzera ematen dutenez, XII. mende bukaerarako eraikita omen zegoen. Nafarroako anaien arteko gerretan, Beamountarrek kontrolatu zuten hiribildua 1455. urtera arte. Agramontarren buruzagiak setiatu zuen ordea hiribildua eta mendeku modura dena suntsitu zuen. Geroztik herri soildu bezala agertu izan da beti. 1981. urtean, azkeneko jabeak Nafarroako Gobernuari dohaintza baten bidez eman zion. 1984. urtetik aurrera indusketa batzuk burutu dira eta kale batzuk, hamabost bat etxe, uharka handi bat eta hilerria agertu dira. Antza denez, etxeak bi solairukoak ziren eta batzutan harrizko eskailerak egiten zituzten goiko logelara igotzeko. Behean, nola ez, negu hotzari aurre egiteko sutondoa zegoen. Bestalde, eliza erromanikoa izan zen tente gelditu zen eraikin bakarra, hau ere harresiaren barnean zegoena. Harresiari dagokionez, tontorrean oin zirkularreko dorre baten abiapuntua dago eta ipar aldean aldiz, zati galantak dirau oraindik ere, prismadun dorre bi agertzen direlarik. Gaur egun bisitaldietarako egokitu da eremua
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.