Munduan ezta gauzarik hain eder ez plazentik,/ nola emaztia gizonaren petik, buluzkorririk,/ beso biak zabaldurik, dago errendaturik,/ gizon horrek dagiela hartzaz nahi duyenik». Etxepareren «Emazten fabore» poemako ahapaldi bat dugu hau. Ez da, ez, hasiera makala euskal literatura erotikoarentzat. Hastapen itxaropentsu honek, ordea, ez zuen gerora jarraipen zabalik izan. Juan Martin Elexpuruk berak zera dio «Euskal lizunkeriaren antologia»ren hitzaurrean: «Gauza jakina da erotika ez dela sekula gure literaturaren alderdirik aberatsena izan».
Idazle bergararrak Txalapartaren Literotura bildumako arduradun lanetan jarduten du. Beregana hurbildu eta euskal erotismoaren urritasunaren zergatiaz galdetu diogu. Arrazoi orokorra aipatu digu: euskal literatura txikia da eta ez die toki askorik egin genero espezifikoei. «
Gainera, itxi samarrak izan gara kontu horietarako; familia, erlijioa eta pudorearen zentzu handia dago gure artean
Batetik, askok ez du hau literatura seriotzat hartzen —eta bere burua oso seriotzat du—; bestetik, erreparoa ere badago, `zer pentsatuko du nire amak, nire seme-alabek, nire irakurle kuttunak...?'
POEMA BEROAK.
HERRI LITERATURA.
horietako asko geratu da galbahean. Herri literaturaren biltzaileak elizgizonak izan dira nagusiki eta nekez jaso edo, behintzat, argitaratuko zituzten kutsu lizuneko testuak
Bat-bateko jardunean ere bertsolariak gori-gori aritu izan dira sarri eta horietako batzuk topa daitezke antologia honetan: Txirrita, Pello Errota, Lazkao Txiki, Iturriaga, Egańa, Peńagarikano, Sarasua, Lujanbio... —azken biek botatakoak bildu ditugu beheko koadroan—.
Bada askori ezezagun egingo zaion bertso mota bat: xikitoa. Zuberoko artzainek jarritako bertso berdeak dira eta Txomin Peillenek sorta bat jaso zuen «Igela» aldizkarian. Hona adibide bat: «Ahari beltxa errekan/ pitua xuti bragetan /jokatzen diat jokatzen eztiala /pintuaren saria sakolan».
Herri literaturaz ari garela, ezin bazterrean utzi atsotitzak. Oihenartek bildua da hau: «Gure andrea irrikor, iztartean gilikor». Beste hau, aldiz, Gotzon Garatek: «Bermeoko alu, merke dala karu».
NAFARREI, GOGOR!
biek hain sutsu egin zuten lizunkeriaren aurka, gaur egungo begiekin ikusita testu horiek benetan kitzikagarriak gertatzen direla
Apaizak gu bezalako pertsonak dira, ezta? Bada, gure grina eta desio berberak dituzte orduan
Duela urte eta erdi ekin zion Txalaparta argitaletxeko Literotura bildumak bere bideari. Ordutik lau titulu ipini ditu kalean. Lehena 18 autoreren testuak jasotzen dituen «Euskal idazleen ipuin erotikoak» izan zen. Ondoren Juan Martin Elexpururen «Krabelina beltza» iritsi zen. 1999an Pilar Cristobalen «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» argitaratu zen lehenik. Azkeneko alea «Euskal lizunkeriaren antologia» izan da, Durangoko Azokarako argitaratua.
Gustura ageri dira arduradunak lehen titulu hauek merkatuan izandako erantzunarekin. Dagoeneko orotara 10.000 ale inguru salduak dituzte. 1998ko Durangoko Azokan, bilduma estreinatu berritan, ikusi ahal izan zuten Txalapartakoek lan hauek ederki salduko zirena —erosleen artean gehienak emakumeak zirela aipatu digu gainera, Elexpuruk—. Hasierako lanekin 2.000 aleko tiradak egin zituzten eta bigarren ediziora jo behar izan dute. «Euskal idazleen ipuin erotikoak» lanetik 4.000 aletik gora saldu ditu dagoeneko eta «Krabelina beltza» 3.000 inguruan dabil. Azken tituluak salmentan noraino iritsiko diren ikusteke dago. Antologiarekin lehen edizioa 3.000 aletara zabaltzea erabaki zuten.
Kopuru handiak dira hauek euskarazko produktuetaz ari garela kontuan hartuta. Gaiak tiradizoa duenaren seinale. Baina, hori ez da nahikoa. Itxuraz ere produktu erakargarria merkaturatu behar da, baita horren promozio egokia burutu ere. Horretan ere ahalegindu dira, Elexpururen esanetan. Diseinua Esteban Montoriorena da eta titulu bakoitzak azalaren diseinu berria badu ere, guztietan elementu bat errepikatzen da: irekitzen ari den kremailera.
Promozioari dagokionez, euskal literaturan ohikoa ez den elementu bat prestatu dute oraintsu. Kartoizko apal moduko bat paratu dute, kiosko, gasolindegi eta tankerako tokietan bildumako liburuak promozionatu eta saltzeko
Euskarazko testu erotikoen eremu urri samar honetan, esparru bat nabarmen genezake besteen gainetik: aldizkariena.
Txomin Peillen eta Jon Miranderen eskutik, 1962an sortu eta urtebete beranduago itxi zen «Igela» aldizkari berritzailea izan zen aitzindari eduki erotikoen arloan. Peillenek berak eduki horiek definitzerakoan ez zuen erotiko hitza erabili: «Guk erabilitako gaiak, lizunkeria satira eta likiskeria ziren». Fotokopien bidez banatzen zen eta sei zenbaki kaleratu zituzten orotara.
20 urte aurrera egin behar da «Igela»k ekindako bidearen jarraipena topatzeko; 1983an «Susa» literatura-aldizkariak erotismoari eskaini zion bere 8. zenbakiaren zatirik handiena. «Susa Berotikoa» izenburuz karrikaratu zen. Besteak beste, Ińaki Uria, Xabier Etxaniz, Josu Landa eta Mikel Antzaren testuak argitaratu ziren bertan.
Beste literatura aldizkari batek, urte batzuk beranduago, 1987an, gauza bera egin zuen. «Literatur Gazeta»ren 4. zenbakiak erotismoa zuen gai nagusi. Mikel Lasa, Mikel Azurmendi, Felipe Juaristi, Raul Guerra Garrido, Ramon Etxezarreta eta Esteban Antxustegik idatzi zuten bertan.
Egun bi dira idatzi erotikoak argitaratzen dituzten aldizkariak. Paperzaleak Kultur Elkartearen «Ostiela!»k, bere bost urtetan, ia alero kaleratu du testu erotikoren bat. Jaio berri den «Putz» aldizkariak ere —azkeneko Durangoko Azokan egin zuen bere aurkezpena— bide horretatik jo du eta bestelako edukien artean erotismoari ere egin diote leku.
Ezin ahaztu «Zuku Festa», euskarazko lehen aldizkari pornografikoa. 1991z geroztik Bixen Gil de Paules-ek zuzendurik, 20tik gora zenbaki kaleratu dira dagoeneko.
Azkenik, bada gurean euskarazko aldizkari erotiko-pornografiko homosexuala. Aitor Aranak kudeatu eta EHGAMen laguntza du aldizkari honek. Duela zortzi urte sortu zen eta 15. alea izango da hurrengoa
![]() |
|
||||
1750 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa