Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-02-20 -- 1750.zenb

Kanpo zorra indargabetzeko erreferendumaren alde

argazkia


Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko hainbat elkarte, talde eta pertsona manifestu bat sinatzen ari dira, pobretutako herrialdeen kanpo zorra deuseztatzearen aldeko gizarte kontsulta bat egin dadin. Manifestu horren laburpen bat biltzen dugu ondorengo lerroetan.
Garapen bidean dauden hainbat herrialderen iraupena itoarazten duen kanpo zorra salatzen dute. Gaitz higuingarri hori amaiarazteko kanpo zorra erabat deuseztatzeko eskaria zabaltzen dute eta gizarte kontsulta edo erreferendum bat egitearen aldeko jarrera azaltzen. Hain zuzen ere, datozen hauteskundeekin bat etorriz, martxoaren 12an Espainiako Estatuko hainbat herri eta hiritan egingo da kontsulta hori, hainbat eta hainbat herritarri «

pobretutako herrialdeen kanpo zorra deuseztatzearen alde
» adierazteko aukera emango zaie.
Manifestu horren arabera, gaur egun ez da hitz egiten zorraren krisiaz, nazioarteko finantza sistema ziurtaturik dagoelako eta hartzekodunek kobraketa bermaturik dutelako, garapen bidean dauden herrialdeek duten ordaintzeko gaitasunaren mailak ahalbidetzen duen neurrian. Zor hori, beren ustez, «

kolonialismo modu berri bat da
». Orain, hegoaldeko herriak espoliatzeko, ez dago armada edo diktadore handien beharrik. Izan ere, iparraldeko herrialdeek —gu horien artean— beren eredu ekonomiko berriak demokratikoki eta, batzuetan, gainera, askatasunaren izenean ezartzeko modua ikasi dute.
Kanpo zorra, dio manifestuak, indarkeria tresna bat da, eta garapen bidean dauden herrialdeen aurka erabiltzen da. Zorra negoziatzearen ordaina subiranotasun nazionala eta herrialde horiei jokabide neoliberalaren itzalean datozen ekonomiaren globalizazioa, liberalizazioa, pribatizazioa eta bizitzaren arautzaile bakartzat merkatua izan dadin onartaraztea da. Horren ondorio nabarmena «

herrialde horien eta, are larriagoa dena, bertako biztanleen erabateko babesgabetasuna da
».
Manifestuak azaltzen duenez, kanpo zorrak, Nazioarteko Moneta Fondoak ezarritako Doitasunerako Neurriek, lehengaien prezioen beherakadak, produktu landuen prezio igoerak, espekulazioan, etekinen pribatizazioan eta galeren gizarteratzean oinarritutako finantza jarduerek, armagintzaren indartzeak, gerrek, errefuxiatuek eta ekoizpen sistemen suntsiketak «

giza eta ekologi arloko hondamendi globalizatua eragiten dute
».
Egoera globalizatu horri, era berean, erantzun globalizatua eman nahi diote gizarte elkarteen sareek. Abiapuntu gisa, kanpo zorra ordaintezina, legearen aurkakoa eta inmorala dela adierazten da, eta, horregatik, manifestu hau sinatzen duten elkarte, talde eta pertsona guztiek Espainiako Gobernuari pobretutako herrien kanpo zorra kitatutzat emateko exijitzen diote.
Azkenik, datozen hauteskundeekin batera gizarte kontsulta bat egin dadin bultzatu nahi dute, bide horretatik demokrazia partahartzailerako aukerak zabaltzen direlako, aldian behingo hauteskunde politikoak baino haratago doan herri-partaidetza indartzen delako eta, azkenik, kontsulta horrekin batera doan kanpainari esker kanpo zorraren aurkako borrokaren inguruko sentiberatasuna eta gizartearen salaketa areagotzen delako

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan