Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-02-20 -- 1750.zenb

Euskal Herrira ere iritsi den kanpaina


Herrialde pobreen kanpo zorraren aurkako borroka nazioartean zabaldurik dago jadanik. Une honetan, mundu osoko 53 herrialdetan daude honelako kanpainak, hiritar guztiak arazo larri honetaz jabearazteko eta tokian tokiko gobernuak zorra deusezta dezaten bultzatzeko. Herrialde hauen artean, dagoeneko, 17 milioi sinadura bilduak dira ekimen honen alde, eta horri Espainiako Estatuan bildu diren milioi bat sinadura inguru gehitu behar zaizkio. Euskal Herrian kanpaina honek oihartzun gutxi izan du orain artean. Hil honetan hasi da era antolatu batean funtzionatzen. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako bakoitzean talde dinamizatzaileak daude. Horren ardura dutenek sinadurak bildu nahi dituzte, elkartasunezko kanpaina honetarako. Nazioarteko mugimendu honetan oso ideologia eta ikuspegi ezberdineko jendea bildu da, baina guztiek hartzen dute kanpo zorraren arazoa nazioarte mailako lehentasun nagusitzat.
Gizarteari egiten zaion eskakizun hau kolektibitatearen iritzia, partaidetza eta erantzuna jasotzeko zabaldu da, salaketa egiteko, aldarrikapena entzunarazteko. Antolatzaileek diotenez, «

munduko herrialde gehienei jasanarazten zaien finantza esklabotzari aurre egiteko modua da
». Zera gaineratzen dute: demokraziaren, justiziaren eta askatasunaren aldeko borroka da, giza eskubideen aldeko borroka, eskubide horiek zapalduta gelditzen baitira munduko biztanle gehienak txirotasunean eta bazterturik bizitzera beharturik daudenean. Azkenik, garapenerako, heziketarako eta bizimodu duin baterako behar diren oinarrizko baliabideen negoziaketa defendatzeko kanpaina dela azaltzen dute.
Mexikon zapatistek indigenen eskubideen alde egindako erreferenduma eredu harturik, eta Lleidan joan den udal hauteskundeetan egindako udal kontsultan arrakasta handiz burutu ondoren, kanpaina honen arduradunek Kanpo Zorra Deuseztatzeko Hiritarren Sarea eratu dute. Sare hau ari da gizarte kontsulta edo erreferenduma sustatzen, berau egitea posible den Espainiako Estatuko eta Euskal Herriko hiri eta herrietan

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan