Euskal Kooperatibak eredutzat jartzen dituzte mundu osoko unibertsitatetan. Harvard, Sorbonan edo Tokyon dela. Debagoien bailara honetan sortu zuen Arizmendiarrietak gaur MCC (Mondragon Korporazio Kooperatiboa) dena, zenbait kooperatiba oparo biltzen duena: Fagor, Ulgarco, Euskadiko Kutxa eta abar. Ez da harritzekoa beraz, abiatzear den ekimen berri hau ingurune berean garatu izana. Dena den, Arizmendiarrieta bera poztuko lukeen Goiena egitasmoak ez du merkataritza helbururik, kulturala baizik. «
Gure betebeharra nortasun kolektiboaren alde euskaraz lan egitea da, hurbileko komunikazioa landuz
«Arrasaten, euskarari nagusitasun soziala ematea lortu da. Izan ere, dakitenen kopurua % 50 baldin bada, erabiltzaileena % 30 ingurukoa izatea erdietsi da; ez da batere kopuru makala
«Urte gutxiren buruan gertatu da bilakaera hori Arrasaten, komunikabideen bultzadaren eraginez neurri handi batean. Udala esaterako, goitik behera euskaldundu da»
«erronka horri moldatzeko garaia iritsi da, alegia, gure komunikabideak taxuz kudeatzekoa leku duin bat atzeman dezaten»
«Egitasmo hau hortaz, bide beretik doa, besteei aurre hartu, atzean utz ez gaitzaten. Garbi daukagu, bide berri bat urratu behar dela eta eskualdeak oso tamaina egokia du elkarlanean aritzeko, baita multzo kritikoari erreparatuz ere»
LISKARTXOAK BAZTERTUZ.
Goiena sortzeko hitzarmena zazpi euskara elkartek sinatu dute: Arrasateko AED, Aretxabaletako Loramendi, Bergarako Jardun, Ońatiko Laixan, Eskoriatzako Axtroki, Elgetako Goibeko eta Antzuolako Idolaz-ek. Elkarte hauen adostasuna funtsezkoa izan da, alde batetik hiru milatik gora bazkide dituztelako, eta bestetik sei herri aldizkari plazaratzen dituztelako («Arrasate Press», «Aretxagazeta», «Berrigara», «Kontzejupetik», «Goikobekokale» eta «Zer Barri») eta hiru telebista helarazten (ATB, Atxabalta TB eta Eskoriatzako Telesko). Diru iturriak lortzeko haatik, udalen laguntza beharko du Goienak, autofinantzazio maila baxu samarra du eta. Aurrekontua 100 milioi pezetaren bueltan (250.000 libera) ibiliko denez, erakundeak egitasmoa arretaz ari dira aztertzen.
Nolanahi ere, Debagoien bailarako udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak interes handia dute Goienak argia ikus dezan, jakin bai baitakite eskualde antolaketarako egitura ona izan daitekeela. Era berean, herri komunikabideak indartzeko Jaurlaritzak duen aurreikuspenak bete-betean hartzen du Goiena.
«Agente eragile ugari dago egitasmo honen atzean eta, ni behintzat, oso baikor nago Goiena hartzen ari den itxurarekin»
«Herri guztietan dagoen eskarmentuaren jarraipen gisa, komunikazioaren arlo guztiak hartu nahi genituzke, nahiz eta hasieran telebistarekin nahikoa lan izango dugun. Esaterako, kable bidez etor daitezkeen telematika zerbitzuak, bailara osorako aldizkari bat eta irrati bat ere buruan ditugu
EMISIO ORDU GEHIAGO.
«Ez dugu Arrasatek protagonismo berezirik hartzerik nahi, bailara osoko ikuspegia izango dugu ardatz. Herriz herri ibiltzeak gainera, dinamismoa eman diezaioke. Teknikoki, loturak egitea ez da bereziki zaila. Duela hamar urte pentsaezina zena, gaur egun egingarri bilakatu da; baina noski, herrien arteko loturek garestitu egiten dute proiektua»
«Gerora, Goiena indartzen bada, litekeena da ARKO bera xurgatzea»
«Ongi neurtu behar da hori, ikuslea kalitate gutxi eta kaxkarrarekin galdu egiten da eta. Presentzia nahikoa eta duina izango du Goienak»
«Herri telebista baten xedea ez da emisio ordu guztiak betetzea; guretzat ezinezkoa baita jendearen jakinmina zeharo asetzea. Ez dugu beraz, kate handiekin lehian sartzeko asmorik, baina kontuan edukita bailara osoko gaiak jorratuko direla, eta orain arte haienak plazaratzeko aukerarik izan ez duten herriak sartuko direla, pentsatzekoa da emisio orduak ere zabaldu egingo direla»
![]() |
|
||||
1750 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa