Astekaria

 Erreportajea 

EUSKAL PILOTAREN SEHASKA

AZPEITIKO TXIKITOREN ABILEZIA

Irudia

Mikel Bringas


1750. alea
2000-02-20
alde 0    kontra 0

Peña y Goñik kontatzen digunez 1881-1883 urte inguruan Donostiak bazuen trinketa. Bertan Pedro Arrese Igor pilotari handia bere ikaragarrizko botibolea erakutsiz eskuhuska aritu zen. Gure ustez Peña y Goñik aipatzen zuena eta Bombínek eta Bozas-Urrutiak Askatasun hiribidean kokatzen zutena trinket bera da. Bitxi samarra da bere inaugurazioaren kontaketa.

Tiburcio izen handiko pilotaria eta Azpeitiko Txikitoren arteko partida antolatua zen. Lehenbizikoak xisteraz eta bigarrenak larruzko eskularruaz jokatu behar zuten. Baziren 6-8 urte xistera zabaltzen hasia zela. Trinketako partida izanik aldea nabarmena zen, hala ere Txikito atera zen garaile eta beste norgehiagoka luzatu zion arerioari: azken honek eskularruz jokatu behar zuen eta Txikitok, berriz, eskuhuskaz.

Hurrengo egunean ikusle zaratatsu ugarien aurrean, berriz ere Txikitok irabazi zuen. Trinketara sartu ezinik zebilen jendeak barruko builaren arrazoia galdetzen zuen. Barrukoek Txikitoren harrigarrizko jokaldien azalpena kanpokoei oihukatzen zieten.

Bigarren trinketa, Gros auzoko kale Berrian, gaur egun Plaza Berri jatetxea den tokian zegoen. Bertako jabeak ikaragarrizko lana egin du trinketaren lilura osoa mantentzeko. Trinket honen berri L. Bombín-ek ematen zigun: «Donostiak ere joan den mendean bazuen trinketa. 1894ko datuen arabera, Marcelino Galarraga, Chorroch, zen nagusia. Gros auzoko kale Berriko eraikin batean zegoen. Gaur egun etxebizitza da».

Jatetxearen jabeak dioenez, Bombín oker zegoen, trinketa 1884. urtekoa baita. Gainera, trinketan bertan inoiz ez da pisurik egon. Garai horretako trinket batzuek bezala, honetan ere, teilatua eskuineko paretan zegoen eta prailea lurretik hasita eta konikoa zen

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1749
 
azala1748

1750 zenbakia.
2000ko otsailaren 20a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza