ARAGOERA
Gutxi dira aragoeraz mintzo direnak, baina ez daude geldi. Eta mendeko azken laurdenean egin duten lana handia izan da, beste herrietako hizkuntza borroken aldean itzalean egon balitezke ere. Baina atzerabidea handia izan da gaur arte, ondorioz, bere gain hartzeko borroka zaila zen. Zenbaitek bide horri ekin zion ordea.
Goi Aragoiko menditarrek gordetzen zituzten bitxikerien arteko beste baten gisan aipatzen ziren fablak orain dela gutxi arte, hau da, garai bateko aragoeraren azken dialektoak. Eta aztertu ere, hizkuntza ikuspegitik baino gehiago dialekto moduan ikertu izan dira. Francho Nagore hizkuntzalariak argi dauka ordea: «
Dialektoa eta hizkuntzaren banaketa ez da beti zuzena, baina aragoera ez da gaztelaniaren dialektoa, Murtziako edo Andaluziako gaztelania izan daitezkeen legez. Desberdin sortu eta garatu diren hizkuntzak dira, batek indarra hartu eta bestearen esparrua jan egin du, eta jakina, kutsadura ere nabarmena izan da oraindik aragoeraz mintzo diren zenbait eskualdetan, baina gaztelaniartutako eremu batzuetan ere aragoeraren eragin handiko gaztelania erabiltzen dute
HIRU HIZKUNTZAKO NAZIOA.
Antzinako kontuak dira horiek ordea. Egun, bizirauteko borroka ugari dituzte Ligallo de Fablans, APLA, Xiloca, Nogara... eta gainontzeko elkarteek. Horren alde bat bistakoa da: Aragoi osoan aragoera ikastaroak antolatu eta hiztun berriak sortzea, eta fablak —dialektoak— mintzo dituzten ibarretan berriz, galtzen ari diren hiztun zaharren hizketa moldeak gorde eta aztertzea. Izan ere, bizitza modernoan hizkuntza gutxiagotuen patua baitauka aragoerak berak ere: eremu horietan ere gazteen aragoerak ez dauka beren zaharren joritasun edo aberastasunik, baina haiek izan ez duten militantzia eta gogo bizia agertu ohi dute hizkuntzaren alde.
Hizkuntza batua 70eko hamarkadatik dator. Consello da Fabla Aragonesa sortu zenean Huescan, fablen gainetik bizitza modernoari txertatu eta elkar ulermena ahalbidetuko zuen koinea egitea erabaki zuten. Gainera, hiztun berrien gakoa horrela konpondu zen. «
Bestalde, ez zen eredu zurrunik hartu. Egun ama-hizkuntza fabla duten idazle gazteek adibidez, beren fablaz idazten dute, baina hizkuntza osorik ezean, aragoera literariotik hartzen dute bestela gaztelaniatik hartu beharko lituzketen baliabideak
Bi alde daude hor, hiztun zahar batzuek zentzu tradizionalista batean arriskua ikusten dute batuan, fablak desagertuko ote diren, desagertzekotan gaztelaniak desagertaraziko dituela ohartu gabe. Beste aldea arriskutsuagoa da, unibertsitateko hizkuntzalariena, horiek ez dute ezer jakin nahi aragoeraz, eta beti ibar bakoitzeko hizkera aztertzera mugatu nahi dira, inolako ezagupenik gabe
EZAGUPENAREN ALDEKO BORROKA.
baina azken urteetako batez bestekoari eutsiko diote, hamabosten bueltan egongo dira
![]() |
|
||||
1750 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa