Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-02-20 -- 1750.zenb

Aldizkariak eredu

argazkia


Euskarazko testu erotikoen eremu urri samar honetan, esparru bat nabarmen genezake besteen gainetik: aldizkariena.
Txomin Peillen eta Jon Miranderen eskutik, 1962an sortu eta urtebete beranduago itxi zen «Igela» aldizkari berritzailea izan zen aitzindari eduki erotikoen arloan. Peillenek berak eduki horiek definitzerakoan ez zuen erotiko hitza erabili: «Guk erabilitako gaiak, lizunkeria satira eta likiskeria ziren». Fotokopien bidez banatzen zen eta sei zenbaki kaleratu zituzten orotara.
20 urte aurrera egin behar da «Igela»k ekindako bidearen jarraipena topatzeko; 1983an «Susa» literatura-aldizkariak erotismoari eskaini zion bere 8. zenbakiaren zatirik handiena. «Susa Berotikoa» izenburuz karrikaratu zen. Besteak beste, Ińaki Uria, Xabier Etxaniz, Josu Landa eta Mikel Antzaren testuak argitaratu ziren bertan.
Beste literatura aldizkari batek, urte batzuk beranduago, 1987an, gauza bera egin zuen. «Literatur Gazeta»ren 4. zenbakiak erotismoa zuen gai nagusi. Mikel Lasa, Mikel Azurmendi, Felipe Juaristi, Raul Guerra Garrido, Ramon Etxezarreta eta Esteban Antxustegik idatzi zuten bertan.
Egun bi dira idatzi erotikoak argitaratzen dituzten aldizkariak. Paperzaleak Kultur Elkartearen «Ostiela!»k, bere bost urtetan, ia alero kaleratu du testu erotikoren bat. Jaio berri den «Putz» aldizkariak ere —azkeneko Durangoko Azokan egin zuen bere aurkezpena— bide horretatik jo du eta bestelako edukien artean erotismoari ere egin diote leku.
Ezin ahaztu «Zuku Festa», euskarazko lehen aldizkari pornografikoa. 1991z geroztik Bixen Gil de Paules-ek zuzendurik, 20tik gora zenbaki kaleratu dira dagoeneko.
Azkenik, bada gurean euskarazko aldizkari erotiko-pornografiko homosexuala. Aitor Aranak kudeatu eta EHGAMen laguntza du aldizkari honek. Duela zortzi urte sortu zen eta 15. alea izango da hurrengoa

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan