Astekaria

 Albisteak 

A EREDUA BULTZATZEAREN ALDE

Irudia


1750. alea
2000-02-20
alde 0    kontra 0

A EREDUA BULTZATZEAREN ALDE

Nafarroako Eskola Kontseiluak lurralde honetako irakaskuntzaren inguruko txostena onartu du. Bertan gutxiengo kulturalen integrazioan urratsak ematea, ikasleen partehartzea bultzatzea edota irakaskuntza pribatuko enpleguaren egoera hobetzea aipatzen ditu, besteak beste, baina benetan aipagarria dena A eredua bultzatzearen alde egiten duen adierazpena da. Administrazioa, irakasle, guraso eta irakaskuntza elkarteak biltzen dituen erakunde honek A eredua garatu beharra azpimarratzen du «izan duen hazkunde eta onespenagatik».

"ORAINA EUSKARAZ DA"

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) AEKrekin batera antolatu duen «Oraina euskaraz da» ikastaroak harrera ona izan duela adierazi dute bi elkarteok. Herritarrek euskaraz idazteko eta irakurtzeko izan ditzaketen arazoak konpontzeko prestaturiko ikastaro hauetan 77 lagunek eman dute izena. Batez ere UEMAko udalerrietako zinegotzi eta alkateek jasoko dituzte eskolak.

JARRAIPEN BATZORDEA

OSATU DUTE ALDERDIEK

«Bai Euskarari» akordioa sinatu zuten hamar alderdi politikoek eta Kontseiluak jarraipen batzordea osatzea erabaki dute. Lau lan talde izango dira: lehenak, euskara ofiziala ez den lekuetan ofizialtasuna lortzeko zer egin beharko litzatekeen aztertuko du; bigarrenak, euskararen normalkuntzak behar dituen neurri politikoen inguruan egingo du gogoeta; hirugarrena, egitasmo instituzionalak eta gizarte ekimenak uztartzeaz arduratuko da; eta laugarrenak alderdien barneko eta kanpoko hizkuntz erabilpenean eman beharreko urratsak aztertuko ditu.

LANBIDE HEZIKETAN EUSKARAREN EGOERA

Lanbide Heziketan euskarak bizi duen egoera «negargarria» dela adierazi du Ikasle Abertzaleak taldeak: Araba eta Nafarroan heziketa zikloen % 1 baino ez dago euskaraz, Bizkaian % 2,04, Gipuzkoan % 10,2 eta Iparraldean ezer ez.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1749
 
azala1748

1750 zenbakia.
2000ko otsailaren 20a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia