Astekaria

 Albisteak 

SEI-K HELBURUAK ONARTU DITU

Irudia


1749. alea
2000-02-13
alde 0    kontra 0

SEI-K HELBURUAK ONARTU DITU

Euskal Soziolinguistika Institutua Sortzen elkarteak (SEI) 2000. urterako helburuak finkatu ditu: «Bat» aldizkaria argitaratzen jarraitu eta soziolinguistikazko berripaper elektronikoa sortzea, 2001eko erabileraren neurketari ekitea eta urtebeteko epean institutuari buruzko gogoeta burutu eta kongresu edo batzar bat eratzea oinarriak erabakitzeko. Gainera, Euskal Herrian bertan nahiz hemendik at soziolinguistika arloan dagoenaren berri jasoko du datu-base bat osatze aldera, kale neurketei ere jarraipena emango zaie eta aldian aldiko ikerketak bultzatuko ditu, besteak beste.

EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ALDE

Euskalgintzako hainbat elkartek osatutako bilguneak euskal irakaskuntzaren aldeko kanpaina abiatu du Euskal Herri osoan. Atxikimendua eskatzen ari dira hainbat sektore eta arlotan eta kanpainaren lehen fase hau hilaren 26an amaituko da.

HABENET MARTXAN

HABEk eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak HABEnet sarea eratu dute. Sare telematiko hau helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko erabiliko da, eta informazioa kudeatzeko bide erosoa eskaintzea du helburu nagusi. Sare telematiko berriak 140 euskaltegiei, 1.800 irakasleei eta 50.000 ikasleei zerbitzu zuzena emango die, eta herritar guztiek erabili ahal izango dute. HABEnet bi sarek osatzen dute. Bata gizarte osoarentzako webgunea da: www.habe.org. Bestea, berriz, intranet sare bat da; honek erabiltzaile jakinak izango ditu, euskaltegietako eta HABEko langileak batez ere.

EXPOLANGUES 2000

Hizkuntzen, Kulturen eta Nazioarteko Trukeen 18. Aretoa aurten Parisen burutuko da, otsailaren 23tik 27ra arte. Hizkuntzen azoka hau lehen mailakoa omen da bere arloan. Beren hizkuntza eta kultura sustatu nahi duten herriek erakusleiho aparta dute Expolangues-en. Aurten, Australia izango da nabarmenduko den herrialdea.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1748
 
azala1747

1749 zenbakia.
2000ko otsailaren 13a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza