Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-02-13 -- 1749.zenb

EUSKARARI KALTE ETA MESEDE

EUSKARARI KALTE
ETA MESEDE
Xabier Mendiguren

ek honela zioen euskararen kalitateari buruz «Gara»n:
«Hiztun eta idazle onengandik agian beti ez da hizkuntza ona ikasiko, baina txarrengandik inoiz ez. Gure komunikabideetan, telebista eta irratietan bereziki, hitz batean, jendaurrean agertzen diren hiztunek (...) oro har hizkuntz eredu nolabaiteko samarra erabiltzen dutela gauza jakina da (...). Erdaraz inoiz onartuko ez genituzkeen moduak erabiltzea normaltzat jotzen da. Egia da, gure hizkuntz egoera eta inguruko erdarena ez direla parekatzekoak baina euskararen munduak dena gutxiegi omen duela eta ezer baztertzeko ez ei dagoelakoa aitzakiatzat harturik, edonor eta edozein baldintzatan onartzeak ere, mesede adina kalte egin diezaguke. (...) Beste hizkuntzetan bezala, jendaurreko komunikazio-egintza edo lanetan esku hartzen dutenek laguntza eta prestakuntza bereziak beharko lituzkete gurean ere nork bere lanari etekin handiagoa ateratzeko ez ezik denon ondarea den hizkuntza altxorrari ekarpen gero eta hobeak egiteko. (...) Diodanak ez du zerikusirik zenbaitek hain higuingarritzat dauzkan «hizkuntz komisario»en lanarekin. (...) Horrek ere badu zerikusia Euskal Herria «eraikitzearekin», eta oso zuzena gainera».

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan