Cerdanyaren banaketa
Cerdanya, banaketa administratiboari dagokionez, museoan egoteko pieza xelebrea da doikebe. Katalunia (Girona, eta Lleida), Espainia, Frantzia eta Ekialdeko Piriniotako administrazioen barruan dago.
Banaketa ugari egin badaiteke ere, —Goi Cerdanya eta Behe Cerdanya esaterako—, banaketa administratiboak bi dira: Frantziakoa eta Espainiakoa. Kataluniaren barruan, halaber, Girona eta Lleidako banaketa probintzialak. Hala ere, hegoaldea Cerdanyako «Conseil Comarcal»en eta Kataluniako Generalitaten gero eta menpekoago da. Cerdanyako ereserkiak dioen bezala, 1659an, Piriniotako Itunaren ondorioz, Frantzia eta Espainiaren artean politikoki banatu zen. Kataluniak Rosellon, Conflent, Capcir, Vallespir eta Cerdanya erdia galdu zituen Frantziako koroaren mesedetan. Mugak hesi surrealista eta ikustezina altxatu zuen eskualdean eta familia aunitz alde banatan zatiturik utzi zuen. Muga egiaz inoiz ez da existitu Cerdanyako biztanle askorentzat eta «La Ratlla» deitu izan zaio (marra) trufa moduan. «Cerdanya» izenari dagokionez, «Ceretania»n duela sorburua onartuta dago, hau da, «ceretaniarrak» bizi ziren lekua. Dugun lehen deskribapena Apameako Poseidoniorena da, K.a. 80. urtean: «Piriniotan, Iberiar isurialdea zuhaitzez beteta dago (...) Erdialdean, bizitzeko oso egokiak diren tokiak badira. Han ceretanoak bizi dira, iberiar tribua izanik, urdaiazpiko bikainak ekoizten dituztenak»
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.