Astekaria

 Artikuluak 

APROBETXATEGIAK

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1749. alea
2000-02-13
alde 0    kontra 0

Aspaldiko negu hotz eta lehorrena aurtengo hau. Urtarrila erabat lehorretik joan da eta gure aurrekoek maiz aitatzen dituzten ahanzteko moduko gerra garaiko izozteak ekarri dizkigu opari. Ondorioz hostajea galtzen ez dutelako edo negua atsegin dutelako berde-berde egon beharko lukeen landare eta belaze askok erabat gorrituta igaro dute hil beltza.

Gorri honek urteko lehen suteak ere haizetu ditu. Urtarrilean bai! Lurraren espekulazioa, basoen ordez lur gorria maite duenen batek, lahar edo ote sasia erre asmoz zebilenak... jakin ezazu nork piztua, baina hotzikara gartzen duen urteroko suak pasatako milioika eta milioika goldetako lehenak erre dira Donostialdean.

Behin baino gehiagotan aitatu dugun gurbitza (

Arbutus unedo

) eta oraintxe lore zuriz josia dagoen txilar handi edo zurikatxa (

Erica arborea

) dira sute hauen ondoren sail berriak kolonizatzen aprobetxategirik azkarrenetakoak.

Gainerako espezieek ez bezala aparteko kemena dute adarrak eta enborra erabat erre eta ipurditik altsuma mordo ikusgarria boteaz ingurua bereganatzeko. Su-piztaileen aurkako borrokan bi landare hauek landatu beharko genituzke betikoen tartean. Lur gorrien aprobetxategien aurka naturaren aprobetxategiak

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1748
 
azala1747

1749 zenbakia.
2000ko otsailaren 13a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza