Ezezkoa da goian egindako galdera guztien erantzuna. Klasikoak gutxi irakurtzen dira euskaraz, publikoak itzulpenak maila kaskarra duteneko aurreiritzia du eta hori, sarritan, emaitzak behar bezala ezagutzen ez dituelako gertatzen da.
Ederki azaldu zuen euskarazko itzulpenen gutxiespena Anjel Lertxundik, duela hilabete batzuk, «El Correo» egunkarian. «Betiko teman, tamalez» titulu esanguratsua ipini zion Lertxundik artikuluari. «
Orijinala freskoagoa omen, eta itzulpenak gutxiesten dira. Itzulpena oso ahaide pobrea da gurean, sona gutxiko gertakizun guztiz marjinala
Itzulpengintza literarioa da, ordea —
euskalgintzak Arantzazuko biltzar nagusi hartatik ezagutu duen albisterik garrantzitsuena: lexikoari eta forma lexikalizatuei dagokionez, esparru pentsa ezinetara heldu gara itzulpengintzari esker; itzulpengintzak egiantzaren galbahean iragazi eta sinesarritasunaren arragoan goritu ditu hainbat erabilera, usadio, hitz, hizkuntza batek dituen hots eta ahots desberdin, sorkuntza-lan orijinalak inoiz esan eta ozendu ezingo dituenak...
lan hori guztia ez du oraindik euskal gizarteak —irakaskuntzaren sistemak, besteak beste— aintzakotzat hartu
funtsik gabeko aurreiritziekin jokatzen du irakurleak
Egia da, oraindik ere euskaldunen zati handi bati zail egiten zaiola euskaraz irakurtzea eta, hortaz, erdarako itzulpen bat hobetsiko duela. Hala ere, ez dirudi euskaraz irakurtzeko erraztasuna beharko luketenak ere —hezkuntza euskaraz izan dutenek—, klasikoak euskaraz irakurtzeko joera handirik dutenik. Anjel Lertxundik artikuluan botatakoa —irakaskuntza sistemak literatura itzulpengintzan egindakoa aintzakotzat hartu ez duela, alegia— berretsi digu Juan Garziak eta, sarritan, errua irakasleek berek dutela esan. Orokorrean ez omen dute interesik azaltzen ikasleen artean lan hauek zabaltzeko eta izan, badira ikasleentzako egokiak diren itzulpenak —Stevenson-en «Altxor uhartea» edo Mark Twain-en «Huckelberry Finn-en abenturak» kasu—.
MARKETING FALTAN.
Liburudendetara gerturatu naizenean nire itzulpena ez dut inoiz ikusi
![]() |
|
||||
1748 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa