Astekaria

 Erreportajea 

SONAREN TRENERAKO TXARTELA

Irudia

Beñat Doxandabaratz


1747. alea
2000-01-30
alde 0    kontra 0

Balantze baikorra egin dute Gure Irratikoek, taldeen erantzuna ez baita makala izan. Epaimahaiaren arabera, Andde Duhalde buru delarik, irabazlea Geroh ormaiztegitarra dugu, beren rock sendoari esker. Bigarrena estilo sailkaezina duen Txitxab izan da, baxenabartarrek eta lapurtarrek osatua; eta hirugarren Segabathor azpeitiarrak, heavy metal garbia lantzen dutenak. Beste maketa lehiaketek ez bezala, «Gazte leiho»k badu bereizgarririk, musika mota guztientzat irekia baitago.

«Pozgarria izan da gazteen sorkuntzan denetik dagoela ikustea»

diosku Agus Hernan Gure Irratiko zuzendariak. Orora, 23 talde izan dira beren maketa bidali dutenak: 7 Lapurditik, 3 Bizkaiatik, 2 Nafarroa Beheretik, 9 Gipuzkoatik, eta bana Zuberoa eta Nafarroatik. Arabatik berriz, ez du inork maketarik bidali.

Iragan irailean abiarazi zuten maketa lehiaketa, Gure Irratiak bultzatu arren, beste hainbat erakunderen laguntzaz gauzatu da, hau da, Agorila diskoetxea, Baionako Gazte Informazio bulegoa, SACEM (Egile eskubideen elkartea) eta Euskal Kultur Erakundea. Agorilak halaber, CD bat karrikaratuko du, zeinean lehen hamar taldeen doinuak bilduko diren. Anartean, talde irabazleen maketak Pantxoa Bergara «Xabaltx»en «Hiruak zuzenean» emankizunean izanen dira.

Alta bada, Gure Irratia, Sanoki eta Oxtikenekoek antolatu aurkezpen kontzertua emanen da Senperen, hilaren 28an, larunbata eta arrastiriko 17:00etan hasita, non lehiaketako lehen 10 taldeek joko duten, hala nola: Aixa, Otsoak, Sei urte, Ozke, Harlax, Kolpek, Mugatik eta arestian aipatu Segabathor, Txitxab eta Geroh. Emanaldi berezia eginen du Gure Irratiak Senperetik bertatik. Bestalde, hemendik gutxira Geroh taldeak bira bati ekinen dio: Hiriburu, Baiona Rock, Donibane-Garazi, Pagoa eta Bilboko Kafe Antzokian

BIZET

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1746
 
azala1745

1747 zenbakia.
2000ko urtarrilaren 30a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza