dena. Ume nahiz gurasoei zuzendua, umorea, magia eta «Gurasodromo»a biltzen ditu. Aurkezle lanetan Ixiar Oreja, pailazoez lagunduta, eta kameren atzean, Kike Amonarriz zuzendari.
Telebistarik ez balego, askoz dibortzio gehiago egongo liratekeela diote. Ez behintzat, «Barrebusa» bezalako saio gehiago izango balira, familia osoak ikus eta eztabaida dezan pentsatua baitago. Gisa honetan, telebistari leporatu ohi zaion inkomuni- kazio efektua lausotua geratzen da, bikoteen arteko iritzi trukaketari ere bide emanez. Ikuskizun hutsetik baino haratago joan nahi du beraz «Barrebusa»k, nahiz eta pailazokeriak, esketx eta abestiak oinarri izango diren. Gonbidatu nagusia familia ezagun bateko haurra izaten da, zeinak bere senideak aurkezten dituen.
«Neurri batean gurasoek ere parte hartze zuzena izan dezatela nahi dugu. Ordutegi berezi samar hori ere horregatik da. Normalean, gurasoak seme-alabei aginduak ematen ibiltzen dira, etxeko lanak egiteko, zintzo portatzeko, ez haserretzeko... Guk ordea, helduek guraso txartela merezi ote duten jakin nahi dugu»
«Ikuskizun ibiltaria da, alde batetik, lotura sinbolikoa dauka herriz herri ibiltzeak. Eta bestetik, telebistari ondo datorkion sistema da, Miramongo platoak erabat hartuta daudelako»
ENTSEGUEN BEHARRA.
«Hemen ere gidoi bati jarraituz makina bat entsegu egiten dugu; hor dago koska dena ondo atera dadin. Bat-batekotasuna, egotekotan, entseguetan lantzen da. Gero, antzokian gaudela, gidoiari lotzen gatzaizkio»
«Guztiz ezberdina izaten ari da «Euskara- okea»n umeak helduagoak izaten zirelako; «Barrebusa» aldiz, bost urte inguruko umeentzat dago zuzendua. Taldekideak oso ohituta daude umeekin tratatzen. Niretzat zailena beraz, txoko bat egin ahal izatea da, ez baitakit haiek hain erraz ohituko diren lankide berri bat izatera. Baina tira, gustura nago»
«Asko gustatzen zait umeen jarrera, edozertan oso erraz inplikatzen direlako, eszenatokira bakarrik igotzea gehiago kostatzen zaien arren. Bitxia da nola zahartzen garen neurrian, konplexuak sortzen zaizkigun, edo elkarri sortzen dizkiogun, umetan geneukan naturalitate hori alferrrik galduz».
«haurrak oso gardenak dira, ez dute disimulatzen. Zerbait ez bazaie gustatzen berehala hasten dira aho zabalka edo ondokoari zirika. Beraz, berehala ikus daiteke asmatu dugun ala ez»
ORAINGO GURASOAK.
«beti saiatu izan gara umeei gauzak etxeko ipuinen haritik kontatzen, hau da ona eta zintzoa eta birtute eta akatsen artean bereizten ikas dezaten. Kanten arloa ere bereziki zaintzen dugu, bai letra bai musika, doinuak ez daitezela pop hutsean geratu»
«guk beti diogu umeak ez direla aldatzen. Baina egia da lehen baino informazio gehiago dutela erabilgarri. Egin kontu ikus-entzunezkoen aroan gaudela, telebistan kate mordoa, ordenadoreak eta bideo jokuak eskura dituzte, nonahi eta noiznahi. Informazio gehiago erabili ahal izateak ematen die noski, aukera gehiago. Aldaketak aldaketa, ez dira lehen baino zozo edo maltzurragoak. Kaleko lagunarteko giro hori akaso galdu egin dute, beste tankera bateko pikardia baten mesedetan»
«Hori da argi eta garbi nabaritu duguna. Azken biran, somatu dugu gurasoak gero eta gehiago datozela emanaldiak ikustera; bikoiztu edo hirukoiztu egin da kopurua. Baina, salbuespenak salbuespen, lehen baino askoz ere handizaleagoak dira, gizartearen lehiakortasunak eraginda-edo, denek nahi dute beren seme-alabak onenak, bizkorrenak, trebeenak eta super jakitunak izatea; solfeoa, ingelesa... Hiru hilabete baizik ez dituztela haurrak pailazoak ikustera daramatzate, eta urte t' erdi dituztenetik helduentzako kontzertuetara. Kontxo! adin bakoitzari dagokiona, haurrek jarrai dezatela haur izaten, kalean jolasten...»
![]() |
|
||||
1746 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa