Astekaria

 Erreportajea 

SAGARRA

Eztarria gozatu eta hasi bertsotan

Irudia


1746. alea
2000-01-23
alde 0    kontra 0

Orra bertso berriak

euskera garbiyan,

zer pasatutzen zaigun

guri Donostiya'n,

Ura saltzen digute

sagardoteriyan,

ez fio... leran ere,

preziyo aundiyan,

eran genezakenak

merke iturriyan.

Donostiya'ko ur gezak

ditut urrikari:

kulparik gabetanik

noiznai preso jarri.

Gero andikan saldu

jende tontuari,

ez gera ibilliko

altza ta erori,

boltsak ezin beterik

or dabiltza larri.

Aurten esperatzen zan

sagarra gogotik,

gutxi dala diyote

loretubagatik.

Ez dirade asiko

preziyo bajutik,

alegiña saiatu

nor bere aldetik,

ardua merke bada

ez diyo inportik.

Karga bat sagarrekiñ

iru karga erari,

baliyatzen dirala

gauzak badiruri.

Preziyua eragiten

diyote urari,

etxera karriatu

diruba ugari,

ez dira urrikitzen

jende pobriari.

Txirritak dirurik gabe zegoela Juan Mari sagardotegiko nagusia topatu zuenean honakoa bota zion:

Eskerrak eman bearko zaizkie

zeru-lurreko Jaunari,

pekatu aundiyan ez gaitezela

beran aurrera erori;

bero aundiya nola baidagon

arkitutzen naiz egarri,

baso bat sardo emaidazu,

Errukal zaitez, Juan Mari!

Udarregik Pello Errotari botatako bertsoan nabari daiteke sagardotegiek "bertso eskola" gisa zuten indarra:

Asiera eman du

Pello Errotariyak

errespuesta orain

Juan Joxe Udarregiyak.

Batek ainbat deretxo

daukagu guk biyak;

gure kolejiyuak

sagardotegiyak.

Gazteluk Txirritari botatakoa:

Kabida ona dago

gure almazenetan,

Jaungoikoak graziya

eman digu ortan;

gizon azkarrak dira

estudiyoetan,

gure kolejiyuak

sagardo-tokietan.

Lazkao Txikik sagardoak bertsotan egiteko laguntzan duela ez du zalantzarik:

Al dan ongien eman nai ditut

sagardoaren berriak,

nik bere baitan uste dedana

jakin dezala erriak.

Beste edari oberik ez du

gizonaren egarriak,

bedeinkatuak sagasti

eta sagardotegiak.

Garai batean sagardoa zan

bertsolarien edari,

lagunartean bildutakoan

edan oi zuten ugari.

Gero ixilik egon ezin da

asitzen ziran kantari,

edari onek berea baitu

alkartasun jator ori. (...)

"Irugarren jolasa"

"-Ta sagarra nola dijua?


-Nola dator esan beza. Bada, geyena loratu zan kazkarabarra bañan geruago, ta itxura polita dakar. Ezkutuko loriekin, badaki, jantzi ona dauka, jauna.


-íZer protxuba jantzi onaekiñ poltzilluban dirurik ezpada!


-Ara ba, berrogei ta amarri galdetzen badiyo, berrogei ta amarrak bakoitzak bere gisa esango diyo.


-¿Zer sagarrekiñ egiten da sagardorik onena?


-íSagardua! ísagardua! Nastuban egiten da; nola sagar-klase asko dan...


-¿Zer klase dira bada?


-íZer klase! ízer klase...! ¿Ta kontatzen errez al da? Badu zamora-sagarra, kamuesa, aizpuruba, parada, txalaka (au gaziya da), Andoain-sagarra, panpandoja (ona, sagardo gozua egiteko), aritza (txar antzekua), urtebiya, gezamiña, giel txorrotxa edo mutur luzia (oso ederra da jateko bañan du azal lodiya), udare-sagarra, errege-sagarra, elgieta, libra-sagarra (aundiya, deitzen diote're mandaburua), azirik gabia, ta orla beste asko.


-íArraiya! Uste nuben etzendubela bukatzen. Nik baño geiago dakizu.


-íBai! Beok beste eskola dute ta gauza aundiyaguetan sayatzen dira.


-¿Zer naizu gauza aundiyagorik lu-kontubak baño? Ori da biarrena, eta gu bizi gera nola ta nundik jaten degun jakiñ gabe. Lurrak ematen ez badu, ez da ezer mundu ontan"


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1745
 
azala1744

1746 zenbakia.
2000ko urtarrilaren 23a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia