Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2000-01-23 -- 1746.zenb


Enkartauok ere demokraziari zaputz

Fernando Martínez Ruedak eskribatu eta Bizkaiko Batzar Nagusiek (?) Enkartazioetako Museoarekin bateo orain urte gutti publikatu

Abellanedako
(sic)

Batzar Nagusiak
izeneko liburuan gauza jakingarriak zaizkigu jasotzen, eta jakingarrienetakoak bi dira.
Batetik, Enkartazioek autonomia zabala —ezin zabalagoa— ukan zuten Bizkaia barnean. Honen erakusgarri gisa, zera diosku Martínez Ruedak: enkartauek Aro Modernotik barna ardura eman zutela aditzerat Bizkaitik bereizi

erakunde politiko
osoki autonomoa eta

probintzia
—hots, gobernu berekia zeukan lurraldea— zirela.
Bertzetik, Enkartazioetako parte zenbait Bizkaian sartzearen kontra izan ziren eta XIX. mende hatsea arte ez ziren Enkartazioak oro Bizkaian behin betiko integratu. Hona bere hartan ekarriak Ruedaren zenbait hitz honetaz, mendebaleko eskuaraz nonbait: «Enkarterriak (sic) ibilbide berezia izan eben Lurraldeko erakundeen barruan sartzeko, sartzearen aurkako eritxiak izan ziralako eta batu be berandu batu ziralako Jaurerriagaz. XVII. eta XVIII. mendeetan zehar probintzi agintearen esparrua be zehaztuz joan zan. Jaurerri osorako erakundeak —Gernikako Batzarrak eta Aldundia— indartuz joan ziran eta gero eta agintaritza handiagoa jaso eben Bizkaia osatzen eben zatienganako. Puntu horretan be Enkarterriak jarrera sendoa azaldu eben eskualdearen jatorrizko erakundeen alde eta Gernikako Batzarren eta Aldundiaren indar hartze horren aurka».
Ber maneran, ahantzia da jendea 1931n Enkartazioetako Autonomia Estatutu baten egitasmoa izan zela, nazionalista baskoek eta tradizionalista espainolistek onartu Lizarrako ber urteko Estatutu Baskoaren kontrakoa eta Enkartazioei bere kasa gobernatzeko eskubidea aitortzen ziena (Espainiako Estatuaren barnean ondikoz). Lei beza interesatuak Jesús eta Txomin Etxebarria Mironesen

Tradiciones y costumbres de las Encartaciones
obra ezin konparatuzkoa.
Ene nahiera ez da Historiaz luzexko mintzatzea. Halaber, proselito bokazionerik ez dauat. Hortakotz, beude hor Historiaren ixtorio hauek. Badaukat, aldiz, bi-hiru sujetez ele egiteko intenzionea. Izan ere, zer proiektu politiko digute enkartauoi opatzen demokrata baskoek —PNV, EA eta EHkoek, alegia—? Zein dira Enkartazioez dituzten gardi eta iduria? Nago gure herriaz deus ez dutela garbi, zeren ezagutu ere ez baitute ezagutzen. Gutiziatzen dut nehoiz nehondikako aitzin iritzi gaberik eta begiak tinketz irekiak dituztela Otegi, Ibarretxe, Egibar eta holakoxe demokratek gure lurraldean barrena bidaldiren baten egin dezaten. Orduan lirateke jabetuko hemen Olentzerorik ez dela zertan ezarri (eta berorren paratzaile handienak enkartauak berak direla jakin badakit: Konplexudun alaenak!), geure tradizione eta aztura berekiak ditugula —Kantabrikoetatik hurran daudenak—, gure herrian toponimo erromantzezko aunitz daudela eta bertze hainbat kontuz. Anartean aho betean behar dugu ukan enkartauok zer den demokrazia baskoak oferendatzen diguna: gure kultura eta nortasun funtsean erromantzezkoaren xehakatze edo deboilatze irrazional eta net erdeinagarria.
Bertze alde, bitxia da nola lehen Bizkaiarekin nolerebait gudukatuak ziren enkartauek oraingoan nagusiki PNV bozkatzen duten eta baskotzat daukaten bere burua. Nafarrei gauza bertsua zaieke agitu. Lehen erresuma independente izan eta berorren fabore eta Gaztelari aitzi borrokatzetik orain espainolzale izaitera ditugu iraganak. Baina Historia kontraerranek dute obratzen.

JUAN LUIS FERNANDEZ
GETXO (BIZKAIA)

hemeroteka

1745. zenbakia | 2000-01-16
1744. zenbakia | 2000-01-09
1743. zenbakia | 1999-12-26
1742. zenbakia | 1999-12-19
1741. zenbakia | 1999-12-12
1740. zenbakia | 1999-12-05
1739. zenbakia | 1999-11-28
1738. zenbakia | 1999-11-21
1737. zenbakia | 1999-11-14
1736. zenbakia | 1999-11-07

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan