aldakorrak murriztean, iruzurgile profesionalak agertu ohi dira. Iruzurgile hauen atzaparretan ez erortzeko, zer jakin behar den aztertu dugu.
Finantza munduan iruzurgile profesionalak aberasten ari dira. Inguru sozioekonomikoa beraien alde dute: gure aurrezkien errentagarritasuna etengabe beherantz doa —interes tipo ofizialak ez dira % 2,5 baino altuagoak—. Inbertsio fondoak ere errentagarritasun murrizpen horren menpe daude. Burtsa berak ere gorabeherak dauzka. Gainera, eta batik bat une hauetan, diru beltz asko dago —Europan bilioi pezeta asko, eta hortik kopuru garrantzitsua Espainian eta Euskal Herrian—, eta 2002. urtea baino lehenago azaleratu behar du, urte horretan Europako moneta ofiziala, euroa, izango baita.
Batzuk azkarrak dira ordea eta iruzurgile profesionalak, berain «finantza txiringito»en bitartez, egoeraz baliatzen dira, % 20, % 30 eta baita % 100eko errentagarritasuna ere eskainiz. Hori guztia aurrezkiak etorkizuneko merkatuetan eta dibisa edo merkantzien gaineko aukeren merkatuetan kokatzeagatik. Iruzurgile hauek Ogasun Publikoa saihesteko aukera ere eskaintzen dute. Horrela, diru beltza etxean dutenek diru horretaz libratzeko aukera ikusten dute eta era berean, errentagarritasun handia lortzeko parada. Nahiz eta guztiok jakin pezetaren truke durorik inork ez duela ematen, gero eta pertsona eta familia gehiago erortzen ari da iruzurgileen atzaparretan. Hemendik aurrera, diru beltz kopurua ikaragarria dela jakinda, finantza txiringitoak gehiago iruzurtzen ahaleginduko dira; nahiz eta gaiari buruzko informazio asko eskaini den eta iruzurra jasandakoak ere badiren.
SOZIETATE IRUZURGILEAK.
broker
Sarritan, txiringito hauen bitartez inbertitzen den diruaren jatorriak eragiten du salaketa eza hori. Horrela da bai, finantza sozietate mota honen sarearen menpe geratzen diren pertsonak, zertan erabili ez dakiten diru beltzaren jabe ohi dira. Ez da ahaztu behar 2002. urterako diru beltzean dauden milaka milioi pezeta eta libera horiek zuritu egin behar direla eta, beraz, mafia ukitu bat duten sozietate hauen menpe erortzeko arriskua askoz handiagoa da. Hala gertatzen bada, Ogasunaren kontroletik kanpo dauden fondo batzuen jabe direla ezagutzeak, iruzur egin dietenen aurkako salaketa oztopatzen du. Zenbait adituren ustez, ostera, errenta aitorpen osagarri bat egitea eta diru hori legeztatzea, errentagarriagoa izan daiteke. Azkenean, diru beltza desagertaraziko duen iruzurgile horiengan konfiantza izatea baino errentagarriagoa bada behintzat.
Honakoak dira horrelako iruzurrak saihesteko Espainiako Merkatu Baloreen Batzordetik (CNMV) luzatzen diren aholkuak: Publikoarekiko Arreta Departamentuari kontsulta egitea, dagokion entitate hori erregistratua dagoen egiaztatzea eta inbertsio zerbitzuak eskaintzeko baimenik duen jakitea.
CNMVek hiru sozietate zehatzen irregulartasunen berri eman du publikoki: Madrileko helbidea duen Transworld Financial Services SL, Bartzelonako helbidea duen Forex Gestion SA eta Dinamica Directiva SL, Bartzelonako helbidearekin hau ere. Oraintsu, 1999ko abenduaren 5ean, «El Pais» egunkariak «
susmagarriak
susmagarri
Iruzurgile profesionalek kudeatutako finantz sozietate hauek ezagutzen dituzten adituek, txiringito hauek dituzten ezaugarrien berri eman diote iritzi publikoari. Komeni da zeintzuk diren ezagutzea, horrela beren sareetan erortzea eta gure aurrezkien kudeaketa saihestuko dugu.
Lehenik eta behin, txiringito hauek ohiko beste edozein finantza alternatibak baino askoz errentagarritasun handiagoa eskaintzen dute. Eragiketak atzerrian egingo dira, finantza produktu korapilotsuak erabiliz, esate baterako etorkizunekoak eta lehengaiak, dibisak edo indizeak erosteko aukerak. Horrez gain, inbertsio espekulatiboa dela esanez, dirua galtzeko arriskua onartzen duten klausulen sinatzea ere beharrezkoa izaten da; kudeaketa komisio handiak bereganatzen dituzte; eta izan litezkeen bezeroei ematen dieten informazioa ondo diseinatua eta enkuadernatua dago.
Txiringito hauek dirua atzerriko sozietate baten kontu korrontean sartzera behartzen dute bezeroa. Jakina, ez daude erregistratuak inongo erakunde publikotan. Sarritan izaten dituzte luxuzko egoitzak eta tankera honetako inbertsioetan izan daitezkeen arriskuei garrantzia kentzen diete. Dauden aukerak ez galtzeko, erabakiak azkar hartzea eskatzen dute eta hurbildu zaien pertsona eta beraien arteko konfiantza harremanaz ere sarri mintzo dira.
Azkenik, bezeroak nola bereganatzen dituzten jakitea ere komenigarria da. Bezeroa telefonoz harrapatzen dute lehenbiziz, baina posta, Internet eta komunikabideetako publizitatea ere erabiltzen dute
Mota honetako sozietateekin kontu izatea gauza bat da, baina agian izan daitezke jadanik iruzurrean jausi diren pertsonak edo familiak, beren aurrezkiak horrelako finantza bitartekari baten eskuetan utziz. Agian, bere aurrezkiak horrelako baten kudeaketapean utzi dituen susmoa besterik ez du norbaitek. Susmo horiek egiazkoak bihur daitezke, inbertsio oparo horiek egin zituztenengana iristea bat-batean ezinezkoa denean, edo heldu beharreko informazioa inoiz heltzen ez denean, edo informazioa iluna eta osoa ez denean, edo sozietateak itzuli beharreko dirua inoiz heltzen ez denean, edo dirua erretiratzeko ahaleginaren aurrean hori egitea inbertsioarentzat une honetan izugarri txarra litzatekeela diotsutenean.
Horrelako egoeren aurrean, CNMVk norberaren dirua eskatzea aholkatzen du eta, beharrezkoa balitz, dagokion agintaritzarekin mehatxu egitea. Batzuetan presio honekin dirua berreskuratzen da, ohikoena ez bada ere. Berreskuratu ezean, gertatutakoa burtsa agintaritzari jakinarazi, eta epaitegian salaketa jarri. Holako iruzurgile profesional baten sarean erori bazara, zure inbertsioa berreskuratzeko aukera gutxi izango duzu, baina beste pertsona batzuk iruzurrean erortzea saihestuko duzu
![]() |
|
||||
1745 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa