Astekaria

 Albisteak 

BERTSO ERRETORIKA

Irudia


1745. alea
2000-01-16
alde 0    kontra 0

BERTSO

ERRETORIKA

Joxerra Gartzia honela mintzo zen EHUn aurkeztu berri zuen «Gaur egungo bertsolaritzaren baliabide poetiko-erretorikoak» tesiaren inguruan «El Diario Vasco»n:

«

(...) Nik ez dut egiten poetikaren kontra, baizik poetika formulazioaren baitan jartzearen kontra. Floritura eta gauza distiratsuetara mugatzearen kontra nago. Erretorikaren definizio onena Aristotelesena da eta, hark esaten duenez, pauso hauek daude: nik auditorium bat daukat eta, aurrena, asmatu behar dut ze argudio ditudan; bigarren pausoa zera da, argudio horiek ordena batean jarri; hirugarren pausoan, ordena egokian jarritako argudio horiek ondo formulatu beharko ditut. Horretara mugatu izan da erretorika, eta horregatik izan du fama txarra. (...) Erretorikaren helburu nagusia jendearengan eragitea da. Segun entzuleek eta bertsolariek zenbat balio konpartitzen duten, erretorika barruan estrategia diferenteak egongo dira. (...) Ahozko komunikazioan, testua bezain inportantea da testuingurua. Hortxe dago koska. Zuk baldin badituzu balio konpartitu batzuk oso fuerteak, orduan ez daukazu zazpi puntuko bertsoa egin beharrik. Frankismo garaian, nahikoa zen `gora Euskadi' esatea bertsoa egiteko».

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1744
 
azala1743

1745 zenbakia.
2000ko urtarrilaren 16a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia