Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-01-16 -- 1745.zenb

Jaime Ignacio del Burgo, UPNko buruzagia: «Ibarretxeren gobernua esperpentoa da eta barregarri geratzen ari da Europako Batasunean, non berak euskal Estatuaren buruzagi gisa agertu nahiko lukeen». (...) «Setieni galdetu beharko litzaioke bakearen truke zer ordaintzeko prest legokeen bera».

Setien gotzaina: «Gobernua eta ETAren arteko kontaktuen apurketa ez zen izan horrenbeste komunikazio faltagatik, negoziagai ziren gaiekiko adostasun ezagatik baizik».

EHko Arnaldo Otegi: «Presoen gaia estrategikoa da Paris eta Madrilentzat. Auzi horri atea irekitzea da prozesuaren behin-betiko irtenbideari atea irekitzea».

PSE-EEko Nicolas Redondo Terreros: «Atentatu baten aurrean, zauria izan aurretik benda bat jarri gura du EAJk, 15eko manifestazioarekin».

Andres Aberasturi kazetaria: «Biolentzia bi bando horietatik bakarrarena da, ETArena, 25 urteko demokraziaren ondoren, bere helburuak izua medio lortzen saiatzen ari baita».

Francisco Javier Ansoategi, Espainiako gobernu ordezkaria Nafarroan: «Su-etena ez da inoiz biolentoen adierazpen teoriko batetik haratago joan».

Setien
Gotzainaren aurka bideratu dituzte berriro bateriak indar estatalistek, Aznarren gobernua buru. ETA eta Gobernuaren artean gaiei buruzko adostasunik ez egoteari egotzi zion elkarrizketaren apurketa Setienek eta bakearen prezioaz hitz egin behar dela ere aipatu zuen.

Sergio Medina,
Iruñeko Ermitagainan auto bat lehertu ostean ospitalean atxilotutako gaztearen esanetan, autoari lehergailu bat jarri zion norbaitek eta eztanda egin zion barrura sartzean.

F. Javier Ansoategiren
dimisioa eskatu da berriz Nafarroan, N-121 errepidearen auzian, Guardia Zibila izaten ari den jarrera basatiaren erantzule egiten baitute askok.

Jakoba Errekondo

sustatzen du. Politika horrek natura eta nekazaritza bera suntsitzen ditu.
guztia irakurri

Jabier Agirre

Duela urtebete, Floridan egindako mediku-azterketa batean hemoglobina-eskasia atzeman zioten eta horren segidan ikusi zen C hepatitis batek bere eboluzioan zirrosi bat egin zuela. Ondorioz transplanteen zerrenda batean sartzera behartu zuten medikuek, José Gómez hain gaizki sentitzen ez zen arren. Lanean jarraitzen zuen, nahiz eta zertxobait gehiago nekatu. Medikuek esandakoa aztertu ondoren, Internet bidez transplanteak egiten zituzten zentroak bilatzen hasi zen Estatu Batuetan eta horrela iritsi ziren Richmond herriko ospitalera. Bertan Amedo Marcos venezuelarra ari da lanean, emaile bizien gibel-transplanteen alorrean egiazko aditua dena. Gaur egun emaile potentzial (hildako) egoki baten bila, edo zain hobe esateko, kontsumitzen ziren paziente askoren azkeneko itxaropena bihurtu da.
Marcos doktoreak eta bere bi lankidek gibelak auto-erregeneratzeko duen gaitasuna aprobetxatzea erabaki zuten eta duela bi urte egin zuten organo horren lehenengo transplantea, emaile bizi batetik hartzaile heldu batera. Kasu honetan José Gómez-ek Venezuelan zuen tabakoa enpaketatzeko konpainian bertan lan egiten zuen Andrés Silva, 38 urteko venezuelarra izan zen bere gibel zati bat eman ziona


15EKO MANIFESTAZIOA

ZALAPARTA handia sortu da EAJ, EA eta Ezker Batuak hilaren 15erako deitu duten manifestazioaren inguruan. Lizarra-Garaziko gehiengo nagusia bat egiteko moduan egongo litzateke eskakizunen edukiaren zati nagusi handiarekin. ETAri zuzenean ekintza armatura itzuli ez dadin eskatzea izan daiteke ezker abertzaleko sektore asko atzera bota dezakeena. Ibarretxe lehendakariak, ETAk su-etena bertan behera uzten zuela iragarri zuenean deitutako «Bakea behar dugu» konzentrazioan ere ETAri su-etena ez apurtzea eskatzen zitzaion baina ezker abertzalea han izan zen. EHk aurki ditzake zirrikiturik horrelako manifestazio batean parte hartzeko. Edozelan ere, EH joan ala ez, manifestazioak argi erakusten du Ajuria Eneko Ituneko estiloko manifestazioak berriz ikustea gaitza izango dela.


LAB NAFARROAKO AURREZKI KUTXEN FUSIOA GELDIARAZI NAHIAN

LAB sindikatuak lau elegite jarri dizkio Nafarroako aurrezki kutxen fusioari. Sindikatu abertzaleak jakinarazi duenez, ez dago fusioaren aurka baina bai hau egin den moduarekin, batez ere prozedura eraman den eragatik eta, bereziki, kutxa bietako langileak prozesutik baztertuak izan direlako. 1985ean Aurrezki Kutxen Organo Errektoreen Estatuko Legea plazaratu zen Espainian eta bi urte geroago, indarrean dagoen Nafarroako Aurrezki Kutxen Organu Errektoreen foru legea atera zen. Bien arabera, Nafarroako aurrezki kutxa desberdinek beren estatutuak eguneratu behar zituzten eta horretarako sei hilabeteko epea jarri zen. Azkenean, aldiz, ez zen estatutuen egokitzapen hori egin. Data horiez gerora, legeen zenbait egokitzapen egin bada ere, LABen ustez kutxen bategiteak ez du baliorik, berau onartu duen gobernu batzordeak legitimitate juridikorik ez duelako (duela hamabi urte erreformatu behar zirelako estatuak erreforma eta oraindik egin ez delako).


ETA-ESTATUAK: KATUA ETA ZAKURRAREN OHIKO JOKO GORDINA

JULEN Uriarte, Jon Urretabizkaia, Gillermo Merino, Izaro Lopez eta Javier Cano atxilotu zituen joan den astean Polizia Nazionalak Bizkaian. Bizkaia Komandoko kide edo kolaboratzaile izatea eta atentatu bat prestatzen ari zirela leporatzen zaie. Aurreko asteetan Zaragozako errepideetan eta Araban izan ziren atxiloketak. Eta aurretik Estatu frantseseko hegoaldean. Ez da oraindik ETAren atentaturik izan, ahalezko atentatuaren ezaugarriak guztien berbagai badira ere. Baina ur zarata dabilenean ura ez da urrun. ETA ibili dabil, zalantza barik eta gertakizunek adierazten dute fruituak ere berandu baino lehen ikusiko ditugula. Betiko zurrunbiloa da, Estatuek ETA kolpatzeko gaitasuna erakusten dute behin eta berriz, gero eta kontrol maila handiagoa erakutsiz; ETAk, handik edo hemendik, kontrol horietan zirrikituak topatzen dituela frogatu ohi du.


KALE ERASOEN UGALTZEA

Azken asteotan biziki areagotu da kale borroka Euskal Herrian zehar, batez ere PP, PSOE, polizia nazionalak edota guardia zibilaren egoitzen aurka. Durangon Guardia Zibilaren kuartela eta PSE-EEko egoitza, Andoain eta Donostian militante sozialista bi, Hernani eta Orion telebista antenen aurka, Atarrabian polizia nazional batean etxea eta abar luze bat. Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 1999 gisa honetako 390 eraso izan ziren.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan