ARRAIN HAZTEGIAK
HAZTEGIETAKO ARRAINAREN KONTSUMOAK GORA EGINGO DU
Daniel Udalaitz
diren teknika erasokorrak direla-eta. Egoera horri erantzunez, akuikultura sektorearen —hots, arrain haztegien— garapena ari da gertatzen.
Donibane-Lohizune edo Getariako antxoa, Hondarribia edo Bermeoko legatza, Bermeo edo Lekeitioko hegaluzea, hemengo erreboiloa eta hango urraburua, halako edo bestelako ibaiko amuarraina eta abar. Horiek eta antzekoak dira azoketako arrain postuetan entzun ditzakegun erakargarriak, Kantauri itsasoko arraina Mediterraniokoa edo beste edonongoa baino hobea delako ustea duen euskal kontsumitzailea bereganatzearren. Nolanahi ere, errealitatea bestelakoa da; arrainak ez du, askotan, halako jatorririk. Arrazoia aski begibistakoa da: gure itsasoak jada birrinduta ditugu, askotan agortuta, arrantza teknika erasokorren eraginez. Horrez gain, azken urteotan bai populazioak eta bai norbanako arrain kontsumoak gora egin dute.
Gauzak horrela, nahiz eta XX. mendea arte itsaso, ozeano edo ibaietako baliabideak amaiezinak zirelako ustea izan, egunez egun haztegietatiko arrain gehiago jaten dugu, askotan konturatu ere egin gabe, gure etxe eta jatetxeetan. Gai honen gaineko euskal estatistikarik ez dugu, baina Espainiako haztegi-arrain produktoreen elkartearen (Apromar) datuen arabera, Espainiako etxe eta jatetxeetan jandako urraburu eta lupinen % 78 haztegietatikoa zen, 1990ean kopuru hori % 4koa baino ez zelarik. Antzekoak esan genitzake erreboilo, izokin eta antxoari buruz. Akuikulturaren aroa da, horrenbesteraino ezen FAOk 2015erako munduan kontsumituko den arrainaren % 50 haztegikoa izango dela irizten dion.
ASIATIK EUROPARA.
Asiarrak, arrain kontsumitzailerik handienak, konturatu ziren haztegien potentzialaz. 50eko hamarkadan hasi ziren, eta gaur egun munduko akuikultura produkzioaren % 80ren jabe dira. Asia barruan Txina dugu bereziki aipagarri, bertan biltzen baita mundu osoko produkzioaren % 60. Txinak izandako garapena balio komertzial urriko arrain kontinentalak hazten diharduen hainbat familia-ustiapen txikiri zor zaio.
Akuikulturaren garapena beranduago, 60ko hamarkadan, iritsi zen Europa eta Ameriketara. Hauek munduko produkzioaren % 8 eta % 4 dute, hurrenez hurren. Hemen, produkzioa balio handiagoa duten espezietan kontzentratu da, eta merkatu prezio altuagoa izan ohi dute produktuok. Adibidez Norvegia, Erresuma Batua eta Irlanda izokin gehien produzitzen dutenak dira, Frantzia, Italia eta Espainia ortzadar-amuarrainagatik direlarik aipagarri. Espainia, horrez gain, lupina eta urraburu produktore handienetakoa da, Grezia, Italia eta Turkiarekin batera.
Akuikultura 80ko hamarkadako lehen urteetan hasi zen garatzen bai Espainian eta baita Euskal Herrian ere, non pertsonako arrain kontsumoa Europako garrantzitsuenetakoa den (urte eta pertsonako 42 kilokoa hain zuzen). Nolanahi ere, benetako hasiera Rias Galegas-eko 50eko hamarkadako muskuilu haztegietan kokatu behar dugu, eta beranduxeago barnealdeko arrain haztegietako ortzadar-amuarrainen hazkuntzan. Gaur egun 265.000 tona muskuilu produzitzen dira —mundu mailako produkzioaren % 21— eta 16.000 milioi pezetako (640 milioi libera) fakturazioa esan nahi du. 1964an hasi zen amuarrain hazkuntza, eta orduko 25 tonetatik 1998ko 30.000 tonara igaro da produkzioa; azken urte hartako fakturazioa 10.000 milioi pezetakoa izan zen.
Igoera handienak 1985 eta 1995 bitartean gertatu ziren; hamar urte horietan produkzioa bikoiztu zen, 21.000 tonatik 42.000 ingurura igaroz, muskuilua kontuan hartu gabe. Urraburua, lupina, erreboiloa eta izokina dira protagonista nagusiak. Esan beharra dago, hala ere, muskuiluaz gain amuarraina dela produkzio mailarik handiena duena, Espainiako akuikultura jardueraren % 60 esan nahi baitu.
Espainia 14. postuan dago munduko produktoreen rankingean, eta Europan Norvegia eta Frantzia soilik ditu gainetik. Produkzioaren zatirik handiena muskuilutik dator, produktu astuna baina balio ekonomiko urrikoa. 1998an Espainiako akuikulturak (itsasokoak eta kontinentalak) 25.000 milioi pezetako fakturazioa izan zuen, oso kopuru txikia norvegiarrek izokinagatik fakturatutako 160.000 milioi pezetarekin alderatzen badugu
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.