Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-01-09 -- 1744.zenb


AURREKONTUAK ONARTUAK

EHrekin hitzartutako zuzenketen ondoren, hizkuntz politikaren, euskarazko kultur jardueren eta euskarazko hezkuntzaren ataletako aurrekontuak onartuak dira jada Eusko Legebiltzarrean. Igoera esanguratsuak izan dira zenbait ataletan, ikastola kontzertatuetan kasu (ia mila milioi pezetako diru partida hitzartu dute).


"IKASTIRA" MATERIALA AURKEZTU DA

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK), Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundeak (HABE) eta «Deia» egunkariak elkarlanean garatu duten materiala aurkeztu berri dute. «Ikastira» du izena eta euskara ikasi eta hobetzeko asmoz sortu da. Antzeko ekimenak egin izan dira aurretik ARGIA astekariarekin, «Euskaldunon Egunkaria» eta «Gara»rekin (azken honek astero kaleratzen du gehigarri bat AEKrekin batera).


EUSKAL ESAEREI BURUZKO
JARDUNALDIAK BILBON

Euskaltzaindiako Herri Literatura Azpibatzordeak VI. Jardunaldiak antolatu ditu. Aurtengorako aukeratu duten gaia euskal esaerak izan da, Justo Maria Mokoroaren omenez (argazkian). Horretarako Bilboko egoitza hautatu dute kokagune, Tolosakoa izan arren bizitza gehiena Bilbon egin baitzuen Mokoroak. Bestalde, Herri-izendegien Jardunaldiak eta lexikografia eta hiztegigintzari buruzkoak ere antolatuko ditu Euskaltzaindiak 2000. urte honetan.


"ZENBAT GARA" EUSKARAREN INGURUAN

Euskara du ardatz kaleratu berri den «Zenbat Gara» aldizkariaren laugarren zenbakiak. Besteak beste, J.M. Sánchez Carrión, Txepetxi bere azken liburuaz egin elkarrizketa; J.C. Etxegoien, Xamar D eredua aldatzearen premiaz mintzo den artikulua; eta Todor Etxaburuk, azken urteotako pedagogia desegokitzat joz eta ildo berriak proposatuz atondu duen «2000. urterako pedagogia» lana aurkituko dituzu.

Ez dirudi bekaduna denik, jario fina baitu 21 urteko bilbotarrak. Alde batetik, «Gu gara gu» lehiaketarako galderak prestatzen ditu, eta bestetik, «menage â trois» atalean aritzen da Ander eta Iñaki lankideak ezustean harrapatu nahiz.

«Irratiak ez du zerikusirik fakultatean ikasten duzunarekin; bat-batekotasun gutxi dago mikro aurrean, dirudiena baino askoz lan serioagoa da, testuak behin eta berriz zuzendu behar dira-eta. Aktoreek, sinesgarri egoteko, pertsonaia baten larruan sartu behar dute eta ordu mordoa entseatu; ba, irratian beste hainbeste gertatzen da».
Udan «La tumbona» saiorako kalera irteten zenean mikroa eskuan zuela harrituta geratu zen jendearen harreraz,

«adineko jendea bereziki etorri handikoa da; betidanik ezagutzen zaituztela dirudi»

TERTULIA ZINTZOA SALBUESPENA DENEAN
Irrati orekatu baten printzipioak bete ohi dituzte Radio Euskadin. Gaueroko «Ganbara» tertulian, kasu, ahalegintzen dira Espainia aldeko tertulia lumatzaile-iraingarrietatik aldentzen, edozein solaskidek beroan bota ditzakeen zirtoak zapuztuz. Eredugarria da zinez. Batzuetan ostera, ez da hain erraza marra non dagoen bereiztea; azken batean, solaskidea bere iritzia ematen ari delako. Lehengoan, Buesa jaunaren hitzak entzun berri, solaskide bat PSEren jarrera deitoratzen hasi zen. Ba, hasi ahala, saioaren gidariak berehala moztu zion kalaka, Buesa ez zegoela antenan erantzun ahal izateko

SALLEREN PINTURA FIGURATIBOA
2000 urteko Guggenheim
Bilbao Museoaren progra-
mazioari hasiera emango dio
«David Salle» erakusketak.
Urtarrilaren 17tik maiatzaren
7a arte izango dira ikusgai
Ipar Amerikako artistaren
50 bat obra, Amsterdamgo
Stedelijk Museum-ak antolatuta.
Salleren artea pintura
figuratibo berriaren eredu
dela esan genezake. Bere
lanetan Velázquez, Cézanne,
edo Giacomettiren ezaugarriak
agertzen dira. Beste batzuetan,
artistak argazkien irudi pintatuak
egiten ditu, sarri literaturatik
hartutako izenak eta izenburuak
gainjarriz. Iturri desberdinetatik
hartzen ditu elementuak,
ondoren bertsio propioak,
berriak eginez.

ARGIAren webgunea.

http://listen.to/compositores.


BIBLIOTEKARIEN POSTA-ZERRENDA

JOANA Albret Bibliotekonomia Mintegiak sortu berri du euskarazko posta-zerrenda. Imanol Trebiño mintegikideak kudeatuko duen posta-zerrendak bibliotekari eta dokumentalista euskaldunak bildu nahi ditu. Bertan aurki daitezke: biblioteken berriak, elkarte profesionalen berriak, biblioteketaz eta dokumentazio-zentruetaz, prentsan ematen direnak, administrazioek biblioteken arloan hartzen dituzten erabakiak, Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiari buruzko berriak, eta euskal kulturarekin loturik dauden elkarteenak. Gainera, inguruko biblioteken gainerako posta-zerrenden mezu interesgarriak ere berbidali daitezke zerrenda honetara.


EUSKAL PRENTSA ON LINE

EUSKO Jaurlaritzak 45 milioi pezetako dirulaguntza (1,8 milioi libera) erabiliko du euskarazko prentsa «on line» jar dadin. Kopuru horretatik, 35 milioi pezeta «Euskaldunon Egunkaria»ko on line zerbitzua finantzatzeko izango dira. Eta beste 10 milioiak SAREKO ARGIAra zuzenduko dira. Bi argitarapen hauei emandako dirulaguntza, lehenengo pauso bat besterik ez da. 2000. urtean egitasmoa beste aldizkarietara, eta, oro har, euskarazko prentsa idatzi guztira zabaltzea baita helburua. Prentsa euskalduna sarean jartzea da Euskara Biziberritzeko Planak finkatutako lehentasunetako bat.


AEK EZ DAGO ADOS

EH, EA eta EAJ alderdiek 2000. urterako EAEko aurrekontuei buruzko akordioa lortu zuten abenduan. EHk 108 zuzenketa aurkeztu zituen, hala nola, euskararen erabilerari eta euskal prentsari buruzkoak. Baina AEK ez dago ados. Bere ustez, Jaurlaritzarekin sinatutako konpromisoak ez dira betetzen. Horien arabera, Eusko Jaurlaritzak AEKko euskaltegiei zuzendutako dirulaguntzak beste euskaltegienekin parekatu beharko lirateke. Baina aurrekontuek, koordinakundearen aburuz, AEK baztertzen jarraitzen dute.


EUSKALTZAINDIA SAREAN

EUSKALTZAINDIAREN Orotariko Hiztegia, Hiztegi Batua eta Hizkuntz Atlasa Interneten izango dira hil honetatik aurrera. Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzari esker, edonork, harpidetzaz, erabiliko ditu Euskaltzaindiak sarean jarriko dituen hiztegiok. Gainera, Euskaltzaindiaren sistema informatikoaren berriztapena eta webgunea aurkeztu ziren joan den urteko abenduan.


KULTUR ARETOAK NAFARROAN

YOLANDA Barcina Iruñeko alkateak eta Miguel Sanz Nafarroako presidenteak Auditorio eta Kongresu Jauregia eraikitzeko akordioa sinatu zuten abenduan. Bestalde, Nafarroako Gobernuak eta Barañaingo Udalak Arte Eszenikoen Zentroaren egoitza udalerri honetan ezartzeko hitzarmena sinatzea erabaki zuen Gobernuak.


EUSKAL MUSIKAGILEAK SUSTATUZ

EUSKAL Herriko Musikagileen Elkarteak konpositoreen lana ezagutzera emateko hainbat ekimen bideratuko du datozen hilabetetan. Hala nola, Interneten dagoen euskal konpositoreen katalogoa paperean argitaratzea, musikagileen lanen CD sorta kaleratzea, eta kontzertu birak eta ikastaroak antolatzea.

Koldo Zuazok zera esan zuen «Euskaldunon Egunkaria»n: «(...) Gazteek euskara eskolan erabiltzen dute, baina eskolatik ateratzen direnean, erdarara jotzen dute. Zergatik? Euskara batuak kalean lagunartean ibiltzeko, ligatzeko edo haserretzen direnean haserre egiteak esateko ez duelako balio (...)».

Jose Luis Cuestak honela zioen «Irutxulo»n: «(...) Iruditzen zaigu, ikaslearentzat interesgarria dela bi hizkuntzatan ikastea. Gizarte hau elebiduna izango da, eta hiritarrek gai izan behar dute hizkuntza batean zein bestean ongi hitz egiteko (...)».

Antton Azkargorta honela mintzo zen «Euskaldunon Egunkaria»n: «Ugalde saritzean ez ote da UPV (...) bere burua garbitzen saiatu? (...)».

Zalaparta sortu da Donostian Urtezaharreko bi kotilioien kontura. EHko zinegotziek salatu dutenez, gaztelera hutseko publizitateko babesleen artean KTE-CATena ageri zen. Donostiar guztien aisia eta kultura bultzatzeko erakundea izanik, garbi dago euskaldunon hizkuntza eskubideak zanpatuak izan direla. KTE-k beraz, zer nolako inplikazioa izan duen argitu behar du.

TELEBISTA
KONTSUMOA
Iñake Irastorzak honela zioen telebista eta antzerkiaren arteko aldeari buruz «Karkara»n:
«
(...) Telebista ere gustatzen zait, baina antzerkiarekin alderatuta, beste kontu bat da. Ez zaio hainbeste axola kalitatea, kontsumoa baizik. (...) Antzerkia askoz ere artesanalagoa da. (...) Antzerkian harreman zuzena duzu publikoarekin; telebistan, berriz, kamara hotz baten aurrean aritzen zara eta jakin behar duzu kamarari nola begiratu eta hitz egin (...) Ikasi egin behar da, baina oinarria antzerkia da. (...) Gaur egun telebista masifikatuegia dago, gehiegi imitatzen du beste lekuetakoa. Jendea audientziekin mozkortua dago. (...) Askotan, gehiegitan, entzuten dut publikoak hori eskatzen duela. Baina beste galdera bat egin behar da: publikoari ematen al diogu besterik aukeraketa egin ahal dezan? (...)
ETB1en gauza asko gertatu dira batere gustatzen ez zaizkidanak. Urte asko pasa ditugu sekulako astakeriak egiten. (...) Aurrrekontuak murritzak izan arren, gauza asko egin daitezke. Mutur batetik bestera joan da: Madrilen arrakasta izan duten ereduak kopiatu dira edo folklorearekin betelana egin da. (...) ETBk sekulako kaltea egin dio eta, azkenean, folklorea gorrotatzen duzu».

Imanol Urbieta
Xirula Mirula taldeko kideak musikaren historiari buruzko bideoak aurkeztu zituen. Antzinaroa, Erdi Aroa, Berpizkundea, Barrokoa eta egungo musika biltzen dituzten bideoek musika ezberdinak ezagutu ahal izateko material egokia osatzen dute.

Iñaki Elizalde
nafarrak bigarren aldiz Goya sarirako izendapena jaso du. «El olvido de la memoria» (Memoriaren ahaztura) lanagatik dokumental labur onenaren saria eskura dezake. Kosovon filmatutako lanak bertako errefuxiatuen berri ematen du.

Juan Jose Goiriena
k Eusko Ikaskuntzako lehendakari izaten darrai. Hori izan zen abenduan egindako Batzar Bereziaren emaitza, bertan aurkezturiko hautagaiak aho batez aukeratuak izan baitziren.


Hona Travel Clubeko bezero bati euskaraz igorritako gutunaren zati bat: «Eskaintza hori gaztelaniaz igorri zaizu, zurekiko harremanak euskaraz izateko aukeratu zenuen arren. Travel Clubetik barkamena eskatzen dizugu (...) Horregatik, eta oker hori zuzendu nahian, zure kontuan Travel Clubeko 100 puntu sartu ditugula jakinarazi nahi dizugu». Eredugarria.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan