eta Espainiako Konstituzioak hizkuntza ofizialak babesteko obligazioa ezarri, agintariek ez dute askorik egin. Orain bada katalana, galiziera eta euskararentzat tokia eskatzen duenik.
Juan Carlos I Rey de España, 1998», hori da egun 100 pezetako txanponetan, Espainiako erregearen aurpegiarekin batera idatzirik dagoena. 25 pezetakoek berriz, «Castilla la Mancha» daramate jarrita erdiko zulotxoaren inguruan. Aldatzekotan ere, txanpona egin deneko urtea aldatzen da. Beste guztia berdina da, bai Katalunian bai Galizian eta baita Euskal Herrian ere. Azken 130 urteetan bileteen eta txanponen hizkuntza bakarra gaztelera izan da. Europako Batasunean egonik, 2002ko urtarrilaren batetik txanpona bera aldatuko da. Zirkulazioan sartuko dira egun horretatik aurrera euroen bileteak eta txanponak Alemania, Austria, Belgika, Espainia, Finlandia, Frantzia, Herbehereak, Irlanda, Italia, Luxenburgo eta Portugalen. Bileteak berdinak izango dira leku guztietan. Txanponek ordea, alde bat izango dute komuna eta bestea herrialde bakoitzak diseinatuko du, bere berezitasunekin. Espainian, 1 eta 2 euroko txanponek Juan Carlos I.a erregearen bustoa izango dute; 10, 20 eta 50 zentimoko txanponetan Cervantesen aurpegia agertuko da eta 1, 2 eta 5 zentimokoetan Santiagoko Katedralaren irudia. Hori da agintariek erabaki dutena. Eta gainera, txanponek Estatuaren izena gaztelaniaz idatzia izango dute soilik. Hizkuntz Aniztasunaren aldeko Erakunde (HAE) kataluniarrak «Euro anitz baten aldeko» kanpainia bultzatu zuen orain urtebete. Egitasmo honekin euroen txanponetan euskara, katalana eta galiziera erabiltzea eskatzen zuen. Espainia guztiko 33 alderdi politikoren adostasuna lortu zuen. Eta egun Diputatuen Kongresuko Ekonomia, Merkataritza eta Ogasun Batzordea euskara, katalana eta galiziera euroen txanponetan erabiltzeko lege bat lantzen ari da.
ESPAINIAR ANAKRONISMOA.
2000 urteko urtarrilaren 1ean beteko da Espainiako lehen posta-seilu modernoa sortu zeneko 150. urteurrena. Horregatik Hizkuntz Aniztasunaren aldeko Erakundeak «Seilu anitzak» egitasmoa jarri du martxan. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak parte hartu du kanpainan. Horrez gain, EAJ, EA, Ezker Batua eta Nafarroako CDNren atxikipena lortu du. Eta Alderdi Popularra ezik, Katalunian, Balear Irletan eta Valentzian ordezkaritza parlamentarioa duten alderdi guztien babesa du. Egun autonomia erkidegoetako parlamentuetan gaztelania ez den beste hizkuntzak seiluetan erabiltzearen aldeko lege proposamenak onartzea du helburu, gero hauek Diputatuen Kongresura hel daitezen.
BOST AUKERA.
KONSTITUZIOAREN BABESA.
![]() |
|
||||
1743 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa