Astekaria

 Albisteak 

SORTZEN-EN SALAKETA

Irudia


1743. alea
1999-12-26
alde 0    kontra 0

SORTZEN-EN SALAKETA

Sortzen euskal eskola publiko berriaren aldeko mugimenduak euskarazko adarretan 138 irakasle postu bete gabe daudela salatu zuen iragan astean. Administraziotik jasotako datuen arabera, euskal lerroan 214 plaza daude bete gabe, 8 lan utzialdian daude, eta 68 behin-behinean ari dira lanean. Ondorioz, 138 lanpostu bete behar dira estrukturalki. Hezkuntza Departamentuak, oraingoz bederen, ez dituela lanpostu horiek deituko eta erabakiaren atzean gutxi batzuen interesak daudela adierazi du Sortzenek. Euskaraz ikasteko eskubidea berma dezala eskatu dio halaber Hezkuntza kontseilari Lagunari.

EIRE-REN LEGEZTATZE BILTZARRA

EIRE Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak legeztatze biltzarra burutu zuen iragan larunbatean Bilboko La Bolsa udal zentroan. Batzar horretan elkarte berriaren estatutuak eztabaidatu eta onartu ziren, baita elkartea juridikoki sortzeko beharrezko akta sinatu eta zuzendaritza izendatu ere.

"DEBA IBARREKO EUSKERIA"

AZTERTU DU KOLDO ZUAZOK

Koldo Zuazo EHUko irakasleak «Deba ibarreko euskeria» izenburuko ikerketa lana aurkeztu zuen astelehenean Eibarren. Lehen kapituluan, Deba bailarako hizkeraren ezaugarriak aztertu ditu, hirutan banatuz. Bigarrenean, ondorioak biltzen dira; eta hirugarrenean, euskalki honen etorkizunaren inguruko hausnarketa. Ibarreko udalek kaleratu dute liburua eta 2.125 ale egongo dira salgai, 2.000 pezetatan.

AURKEZTU DA IBILALDIA 2000

2000 urteko maiatzaren 28an Balmasedan ospatuko da hurrengo Ibilaldia. «Mendez mende zubiak eraikitzen» lemapean, XXI. edizio honek euskarazko kalitatezko hezkuntza aldarrikatuko du, euskarak Enkarterrietan bizi duen egoera Bizkaiko ezkorrenetakoa baita.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1742
 
azala1741

1743 zenbakia.
1999ko abenduaren 26a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza