Astekaria

 Artikuluak 

BILBON, USAINEAN

zuhaitza, nahiz eta berez Txina, Taiwan eta Japonian hazten den.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1743. alea
1999-12-26
alde 0    kontra 0

Iturritzartarretako Kasilda anderearen izena gogorarazten duen parkean izana naiz, Bilbon. Ez dakit landare artean oilagor-zakurraren antzera ibiltzera ohituta egotea den edo sena, baina bat-batean hango zientoka landareen artean sekula ezagutu gabeko zuhaitz baten aurrean aurkitu nintzen. Alkanfor zuhaitza zen,

Cinnamomum camphora

. Grekoko «cinnamom» kanelaren izena da, arroz-esnea gozatzen duen espezia zaharrenetako hau ematen duen zuhaitza ere genero honetakoa baita,

Cinnamomun aromaticum,

alegia.

Alkanfor zuhaitza Txina, Japonia eta Taiwanen hazten da berez. Bere zura zurgin mokofinenek erabili izan dute. Zura hau bera destilatuta ekoizten zen alkanforra industrian sintetizatzea lortu zen arte. Alkanforra armairuak eta kutxak eta bertan jasotako arropa sitsetatik babesteko erabiltzen da; baita olioak, linimentoak eta ukenduak janzteko eta usainak sendagai gisa erabiltzen dituen aromaterapian ere.

Zizpapeko meatzarien izerdiz Bilbon aberastu ziren ingeles haietakoren baten bidez ekarritako landareak izango dira zuhaitzok eta hiriburuaren garai bateko kosmopolitatasun ez hain polita gogora ekartzen dute. Justu Euskalduna Jauregiaren sarrerako metalezko zuhaitzen, Guggenheim Museoaren titanioaren eta errioz bestaldeko Deustuko unibertsitatearen distiren tartean dauden alkanfor zuhaitz hauek... bai! hauek bai usain naturala...

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1742
 
azala1741

1743 zenbakia.
1999ko abenduaren 26a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza