Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-12-26 -- 1743.zenb


Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren frakdun kobratzailearen lan iluna (eta II)

Gipuzkoako abokatuen Elkargoko Gobernu Batzordearen erantzunak, gainera, ezin du hipokritagoa izan.
Zer dela eta? Ikus dezagun:
Bizkaiko abokatuen bazkun Ohoretsuko dekanoa den Eduardo Escribano Villán jauna, aurtengo irailaren 21ean Bilboko 6. Argipide Epaitegiak «inputatu» gisa deklaratzera deitu zuen, «obeditze ezaren» delituaren ustezko erantzule gisa.
Bilboko 3. eta 5. Zigor Epaitegietan, Bizkaiko bi abokatuek beren bezeroek hala eskatuta, epaile euskaldunek epai zitzaten eskatu zuten ahozko epaiketetan, hau da, itzulpena ez zuten onartu. Gipuzkoako epaiketetan bezala. Horrela, epaiketak etenda geratu ziren eta besteak beste, epaileek Bizkaiko Bazkunari eskatu zioten kausa horietarako ofizioko txandako abokatuak izenda zitzala.
Bizkaiko Bazkun edo Elkargoko gobernu Batzarrak, eskariak aztertu ostean, horrelako kasuetarako aurreikusia ez zegoenez, ez izendatzea erabaki zuen eta jarrera hau delitoa izan daitekeelakoan, aipatu den bezala, Escribano dekano jaunaren aurkako penal prozedimendu laburtua jarraitzen ari da, etorkizunean zer emango, zain gaudelarik.
Esan beharra dago, irailaren 21eko inputatu gisako adierazpenaren egun horretan, Epaitegiaren inguruetan dekanoari elkartasuna agertzeko konzentrazio bat egin zela eta bertara Gipuzkoako Abokatuen elkargoko kide bat joan zela. Elkartasuna adierazteko ote? Zer nolako elkartasuna, Gipuzkoako elkargoak berak, kasu berberen aurrean, ofizioko txandako abokatuak izendatzeko inolako erreparorik edukitzeaz gain, ofizioko abokatu horiek behartu egin dituenean itzulpena erabiltzera? Eta kasu zehatz batean, aipatu bezala, inoiz egin ez den Batzarkideen agerpen ofizial togadun eta guzti, isunak ezarri zituzten epaileei erabateko adostasuna eta konplizidadea adierazi zitzaienean, presentziaz zein beste moduaz?
Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren jarrera gaia honetan, itsua, zinikoa eta hipokrita da. Itsua, sakoneko arazoa behar den argitasunarekin aztertzen ez duelako, epaitegietan euskaraz egin nahi izateak dakarrena, alegia eta horretan ausart jokatzen ez duelako. Zinikoa, bere kideei babesa ez eskeintzeaz gain, beraien aurka eta epaitegiaren aldeko frakdun kobratzailearen rola hartu duelako. Hipokrita, Escribano dekanoaren jarrerari babesa publikoki adierazi diolako, Gobernuko Batzarkide bat esandako egunean Bilboratuz, etxeko arazoetan oso desberdin jokatzen duenean.
Zehaztasunak nahi izanez gero, lasai eskatu. Norberak, meniarik gabe, juzga beza

LUIX BARINAGARREMENTERIA
DONOSTIA

Urte berri on, irakurle

Urtea amaitzera doa eta Eguberrietako jaiak direla eta, urtero bezala aste beteko «jauzia» eginen dugu astekariaren plazaratzean. Horregatik, urtarrilaren 9ko data eramango du hurrengo ARGIAk. Urte berri on, irakurle, eta urtarrila arte.

ARGIA

hemeroteka

1742. zenbakia | 1999-12-19
1741. zenbakia | 1999-12-12
1740. zenbakia | 1999-12-05
1739. zenbakia | 1999-11-28
1738. zenbakia | 1999-11-21
1737. zenbakia | 1999-11-14
1736. zenbakia | 1999-11-07
1735. zenbakia | 1999-10-31
1734. zenbakia | 1999-10-24
1733. zenbakia | 1999-10-17

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan