Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-12-26 -- 1743.zenb

Galindo generala: «Bayo Leal eta Dorado Villalobos moduko beste dozena erdi pertsonekin Hego Amerika osoa konkista zitekeen».

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakaria: «EHren proposamena, legebiltzar nazionalarena, faxista eta totalitaroa da».

Juan Carlos Rodriguez Ibarra Extremadurako Juntako lehendakari sozialista Galindo eta abarrei buruz: «Akusazioak egiazkoak balira, nik ere erruduntzat joko nuke nire burua, terroristak hiltzen zirenean nik ere ez bainuen galdetu ez azalpenik eskatu».

Angel Vaquero Guardia Zibilaren kapitain ohia Intxaurrondon: «ZEN plana populazioaren artean hobeto sustraitzeko prestatu zen, bertoko ohiturak eta hizkuntza ikasteko».

Fernando Buesa Arabako sozialisten buruzagia: «Ez nau beldurtzen abertzaleen proposamen bat egiteak, demokratikoki egiten bada».

UAko Pablo Mosquera: «UA herritarren komunitate bakoitzaren autodefinizio eskubidearen alde egon da beti».

Jose Maria Mendiluze
PSOEko eurodiputatua izango da aurrerantzean Nazioarteko Greenpeaceko lehendakari berria datozen hiru urtetarako.

Josu Arkauz
euskal preso arrasatearra Frantziatik egotzi izana gogor salatu zuen NBEko Torturaren aurkako Komiteak, Frantziak bazekielako Espainian torturatua izan zitekeela, gero gertatu zen moduan. Arkauz 97ko urtarrilean entregatu zuen Frantziako poliziak.

Victoria Cinto
Gipuzkoako Auzitegiko Lehendakari berria hautatu du Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak 19 botorekin (21etik). Luis Blanquez epailea ere hautagaietakoa zen baina ez zuen boto bakarra ere jaso.

Jakoba Errekondo

zuhaitza, nahiz eta berez Txina, Taiwan eta Japonian hazten den.
guztia irakurri

Jabier Agirre

Zientzi Ikerketarako Kontseilu Goreneko Eduardo Rial doktorearen ekipoak eta Bouillaud doktore frantziarraren taldeak frogatu dute posible dela UCP2 proteinaren funtzio desakoplatzaile bat aktibatzea, eta horrek janeurriarekin ahoratutako gehiegizko kaloriak eliminatuko lituzke.
UCP2 proteina helduen ehun askotan aurkitzen da eta horien artean daude adipozitoak, hau da, gantz-erreserbak pilatzeaz arduratzen diren zelulak. Azken bi urteotan gero eta froga gehiago zeuden proteina horrek gorputz-pisuaren kontrolean zerikusia zuela esateko, baina erregulazioaren faktorea mugatzeko zegoen oraindik, hau da, zein den energia barreiatzeko bidea aktibatzen duen molekula.
Gaur egun obesitatearen tratamendu farmakologikoa apetitua inhibitzen saiatzen diren botikekin egiten da. Horren alternatiba izango litzateke, hain zuzen ere, gehiegizko kaloriak eliminatzea ekarriko luketen mekanismoak estimulatzea. Pisua irabaztea edo galtzea, janariak ahoratu ondoren asimilatzen den energiaren eta gorputza mantentzeko eta jarduera fisikoaren bidez gastatutako energiaren arteko balantzearen emaitza da, eta noski, balantzearen emaitzak negatiboa izan behar du argaldu nahi bada. Kiloen galera bi bidetatik lor daiteke bakarrik: ahoratutako kaloriak gutxituz edota kalorien gastua (edo galera) gehituz


DIRULAGUNTZA BERRIAK

SABIN Intxaurragak zuzentzen duen Justizia Sailak Senideak erakundeari 8 milioi pezetako dirulaguntza (320.000 bat libera) eman dio aurtengoan lehenbiziz (eskatutakoaren erdia). Bakea eta giza eskubideen aldeko ekimenetan dihardutenei emandako 81 milioi pezetako kopurutik ateratako dirulaguntza da. Elkarri da diru gehien jaso duen elkartea —10 milioi pezeta—, ondoren Terrorismoaren Biktimen elkartea (6 milioi) eta Gernika Gogoratuz elkartea (3,5 milioi pezeta).


TREBIŃOKO ISPILUA

TREBIŃOK bizi duen auzi historikoa gero eta egoera kaxkarragoan geratzen ari zaio Espainiako PPri, Gasteizko PPk ere onartu baitu —enmendakinarekin baina onartu— Espainiako Gobernuari erreferendum eskaera egiten zaion mozioa. Anakronismo gordinenari hala eusten dionean, Trebińo inguratzen duen itsaso zabaleko urak nola kudeatu gura dituen imaginatzeak berak beldurra ematen du.


PRESOEN ALDEKO MOBILIZAZIOAK

GABON guztietan bezala, ugaldu egin da presoen aldeko herritarren mobilizazioa. Oraingoan gainera, indar bereziarekin, bai presoen gose grebagatik eta baita ekitaldiak, besteak beste, Batera plataforma bateratuak deitzen dituelako. Deialdi hauen guztien artean, 1.000 lagunen gose greba eta abenduaren 31an Euskal Herriko auzo eta herri guztietan egingo direnak nabarmenduko dira. Orain arte, dena den, Batera plataformak ez du lortu mugimendu honen guztiaren erreferentzia bihurtzerik, eta honek modu bateratuan indarrez gizarteratu nahi den mezua ahultzen du egungo gizarte mediatikoan.


AURREKONTUAK ONARTUTA

AURREIKUSI bezala EAJ, EA eta EHk akordioa lortu dute Eusko Jaurlaritzaren 2000ko aurrekontuekiko. Gipuzkoa eta Bizkaiko Diputazioetako aurrekontuek, ordea, zintzilik jarraitzen dute, Eusko Legebiltzarrean ez bezala, EHk osoko zuzenketak aurkeztu baititu. Azkenean, ordea, Gasteizen bezala eta zenbait ukitu negoziatu ondoren, EHk bi lurralde historikoetako diputazioen aurrekontuek onartuko bide ditu.


EHE-REN KRITIKA EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLANARI

Iragan astean Eusko Legebiltzarrak EAJ, EA eta EHren botuekin onartutako Euskara Biziberritzeko Plana «hizkuntz politika mugatu baten kume» dela eta hartutako erabakiak «adierazpen hutsaren mailan geratzen direla», iritzi dio Euskal Herrian Euskarazek. Bere alde positiboak ere ikusten dizkio, ostera, batez ere «Nafarroa eta Ipar Euskal Herriarekiko lankidetza bultzatzea, Administrazioan euskara lan hizkuntza bihurtzea, teknologia berriak euskaratzea, eta transmisioa bermatzea», besteak beste. Ezker abertzaleko Ekin erakunde berriak, euskararen azterketari eskainitako agerkari batean, «inposaketatzat» jotzen du plangintza hau.


JOSPINEN AHO BIKO EZPATA

KORTSIKARREKIN negoziatzera esertzean urrats historikoa eman du Lionel Jospin lehen ministroak; FLNC (Historikoa) ere Kortsikara behin-betiko bakea ekarriko lukeen erabakia hartzeko prest agertu da. Goiz da oraindik negoziaziook nondik nora jo dezaketen esateko, baina urrats bat aurrera egin du Jospinen Gobernuak. Euskal Herria eta Bretainian, ordea, atzera jarraitzen du, iragan astean Landetan eta Bretainian egindako atxiloketek erakusten duten legez. Landetan Patxi Gimon eta Aitzol Gogorza ustezko etakideak atxilotu zituen. Bretainian, aldiz, ARMko (Bretainiako Armada Iraultzalea) adierazpen politikotzat jotzen den Emgann alderdiaren zuzendaritza politiko ia osoa atxilotu dute. Euskal Herriari dagokionez, Iparretarrak erakunde armatuak ere bere jardueraren etena iragarri zuen iazko irailean eta, oraindik ez du ezer aditzera eman ETAk su-etenaren amaiera iragarri ondoren.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan