Garai egokia da Eguberritakoa
artisauek euren lanak kalera atera
ditzaten eta horregatik egunotan
hainbat artisau azoka da bisitagai
Euskal Herrian. Bilbon, esaterako,
iragan larunbatean, hilak 18, abiatu
zen XVII Artisau Azoka, Biartea
elkarteak antolatuta. Orotara 48
erakusmahai dira ikusgai bertan.
Egun berean, abenduaren 18an,
eman zitzaion hasiera Donostiako
XXVI. Artisau Azokari. Lur artisauen
kolektiboak antolatu du azoka eta
42 mahai izango ditu urtarrilaren
5era bitartean. Eta tankerako azokak
ez dira soilik hiriburuetan antolatu.
Irunen, kasu, abenduaren 2an
zabaldu zen bigarrengoz Artisau
Azoka Gabiltza Artisau Elkartearen
eta bertako udalaren eskutik.
Euskadiko Gazte Orkestra.
Bilboko Arte Ederretako Museoa.
HIRU DISKO IPARRALDETIK
DURANGOKO Liburu eta Disko Azoka inguruko egunak liburu eta disko argitalpenen uholde egunak izan ohi dira gurean. Eta gutxi dira euren produkzioak azoka amaituta aurkezten dituztenak. Agian, Iparraldeak Durangorekiko horrenbesteko dependentziarik ez duelako izango da, baina azken egunotan hiru disko berri etorri zaizkigu handik. Horietako bi Agorila etxearen eskutik argitaratu dira: Aritzak taldeak Mixel Labegerieren kantuz osatutakoa eta Erramun Martikorenaren «Elorrietan loreak». Gainera, Elkarlanean etxearekin Jean Bordaxar zuberoarrak bere lehen diskoa, «Adiskideer» izenekoa, kaleratu du Niko Etxart, Itxaro Borda eta Jean-Louis Davanten laguntzaz.
GAZTE ORKESTRAREN NEGUKO LANA
IGANDE honetan, hilak 26, emango dio hasiera Euskadiko Gazte Orkestrak neguko denboraldiari. Ordurarte EGOko 92 kideak Zestoako Bainuetxean izan dira datorren kontzertu sorta prestatzen. Igandean Bilboko Euskalduna Jauregian estreinatuko dute denboraldia, gero Getxon, Tolosan, Donostian eta Gasteizen arituko direlarik. Sibelius, Mozart eta Mussorgskiren lanekin osatu dute kontzertuetan entzungai izango den programa sinfonikoa.
IKASTOLEN SORTZAILE SARITUA
IRAGAN ostiralean, hilak 17, Gipuzkoako Foru Aldundiak Anton Abadia saria eman zuen Donostian. Aurtengoan saria Karmele Esnal irakasle ohiarentzat izan da, frankismoaren urte zailetan ikastolen alde egindako lanagatik. Esnalek 40 urte baino gehiago eman ditu irakasle lanetan.
ZARAUZKO KANPANDORREA MUSEO
HORIXE da Zarauzko Udalak duen asmoa; bertako Parrokiako kanpandorrean berriki egindako aurkikuntzak gorde eta museo bilakatzea. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek X. eta XI. mendeko hilerria topatu zuten kanpandorreko berritze lanak hasi zirenean. Aurkikuntza garrantzitsua da honakoa Erdi Aroan kostaldean inor gutxi bizi zeneko teoria bertan behera uzten duelako. Museoaren ateak Aste Santu aldera edo, beranduenez, uda aldean irekiko dira.
GUGGENHEIM 2000
JUAN Ignacio Bidart zuzendariak Guggenheim Bilbao Museoko 2000. urterako plana aurkeztu du. Hamabi erakusketa antolatuko dira orotara datorren urtean. David Salle-n lanek osatuko dute urteko lehen erakusketa eta amaierako erakusketa, berriz, Panza bildumako lanek osatuko dute. Tartean euskal artista garaikideen lanak ere izango dira ikusgai. Aurrekontua ere jakinarazi zuen Bidartek eta 3.800 milioi pezetakoa (152 milioi libera inguru) izango da. Autofinantzaketak gora egingo du datorren urtean % 70 iritsiz eta horretarako tarifen igoera iragarri dute.
217 MILIOI ARTE EDERRENTZAT
EUSKO Jaurlaritzak Bilboko Arte Ederretako Museoaren berrikuntza lanetarako 217 milioi pezetako dirulaguntza onartu du berriki. Kopuru hau iazko 200 milioiei gehitu behar zaie. Guztira 1.250 milioi pezetako aurrekontua dute egokitze lanek eta Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak ere laguntza eskainiko dute. Erakusketa gune berriak zabaltzea, barruko zirkulazioa hobetzea eta zerbitzu eskaintza osatzea dute helburu lanok.
Mikel Saezek honela zioen «Euskaldunon Egunkaria»n: «Gizarte arabarrak aspaldi lortutako adostasuna apurtu eta alferrikako polemika sortzea besterik ez du nahi (haur eskoletan hizkuntza eredu bakarra ezartzeak). (...) Gurasoen nahiak zein askatasuna ez errespetatzeaz gainera, ez du inolako oinarri pedagogikorik(...)».
Gerardo Luzuriagak Euskal Herriko Liburutegi Nazionalaren beharraz hausnartu zuen «Gara»n:«(...) Ez genuke ahantzi behar Liburutegi Nazionala kultura komunitate baten erreferentzia bibliotekario zuzena eta nagusia dela, herri baten memoria, finean (...)».
Tere Irastorza honela mintzo zen «Euskaldunon Egunkaria»n: «Idazten hasi nintzenean, jendeak normalean hizkuntza behartua zerabilelako inpresioa daukat. Orain hizkuntza hori malgotu da, (...) Hizkuntzak berak ere eramaten zaitu beste modu batean idaztera».
Besteak beste, Donostiako irudi turistikoa, eta batez ere Kursaalarena, sustatzeko Convention Bureauk hilero kaleratzen duen agerkariak enpresaren egitekoak, eraikin berrian izango diren ekitaldiak, albiste laburrak... azaltzen ditu, guztiak argazki koloredunez lagunduta. Euskararen presentzia horratik, testigantzazkoa, eskasa, hutsaren hurrengoa da.
SINPATIKO
GEHIEGITXO
Xabier Gurrutxaga honela mintzatu zen Durangoko Azoka eta euskal kulturaren inguruan «Zabalik»en:
«Amaitu da aurten ere Durangoko euskal liburu eta diskoen azoka. (...) Nahiz eta bisitari gutxigo izan, salmentek ordea gora egin dute (...). Azoka honek kulturgintzaren arloan erakusten duen bizitasuna ikaragarria da. (...) Esan genezake euskaraz eginiko kulturaren bidea bide segurua dela eta etorkizunaz kezkati egoteko motibo handirik ez legokeela. Paradisuaren bidean bageunde bezala, alegia.
(...) Ez dakit, euskal letren eremura etorriz, azokak erakusten duen bizkortasun hori eguneroko errealitatean erakusten ditugun joera eta portaerekin bat datorren ala ez. Ezetz esango nuke. Alegia, azokako ispiluak erakusten digun paradisuaren eta urtean zehar geure kultur egarria (...) asetzeko erabiltzen ditugun iturri klaseen artean badela, noski, diferentzia nabarmenik. (...) Uste dut kasu honetan ere ederki aplika daitekeela Bernardo Atxagak duela gutxi Donostian emandako hitzaldi batean aurreratu zigun sailkapen hura. Alegia, azokaren inguruan (euskarazko kulturarenean) ere ez ote dagoen «sinpatiko» gehiegitxo «patetiko»en benetako kopuruaren kaltetan ».
Cristina Iglesias eskultore donostiarrak irabazi du Espainiako arte Plastikoen sari Nazionala, Pablo Palazuelorekin batera. Cristina Iglesiasek Euskal Herrian azken erakusketa Guggenheimen egin zuen. Kimika ikasketak egin zituen arren, Londresko Chelsea arte eskolara joan zen berehala kimika utzita. Veneziako 46. Bienalean parte hartu zuenez geroztik etengabe aritu da lanean.
Jean Haritxelharri eskainitako laugarren alea aurkeztu zuen Baionan «Lapurdum» ikerketa aldizkariak. Hilaren 11n eginiko ekitaldi honetan euskaltzainburua omendu zuten.
Martin Ugalde «honoris causa» doktore izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak. EHUk «honoris causa» doktore izendatzen duen lehen kazetaria da Martin Ugalde.
PASTEL DIGITALA JOKOAN FRANTZIAN
Telebistako erregeak, TF1, France TV, M6 eta Canal+ aiduru daude, Hain zuzen, gobernuak oraindik deus erabaki ez badu ere, litekeena da kate digital berrien diru iturri nagusia publizitate edo abonamendu bidez izan beharrean, doan izatea. Britainia Handian aldiz, abonamenduaren aldeko apustua egin dute, 500.000 etxebizitzetara helduz
TELE 5EKO EGOITZA BERRIA MARTXORAKOMugimendua nabari da telebista pribatuetan. Lurraldekako deskonexioak indartzeko asmoz, Atlas Pais Vasco Galdakaoko K2000 estudioak utzi eta Correo taldea Bilboko erdigunean eraikitzen ari den egoitzan kokatuko da. Antza, Tele 5eko akzioduna den Correo taldeak telebista lokal bat sortzeko asmoa ere badu
«BARREBUS» URTARRILEAN HASIKO DAIxiar Oreja izango da ume nahiz gurasoei begira egindako saio honen aurkezlea. Itxura batean, tiradizoa du haurren artean. Halaxe, Kike Amonarriz zuzendari lanetan dela, igandero Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak «Barrebus»era igo eta herriz herri ibiliko dira, lehiaketa eta jokoen bitartez herrikoen parte hartzea bultzatuz