1999-12-19 -- 1742.zenb
Egun «Euskaldunon Egunkaria»ko lehendakari Iñaki Uriak euskarazko egunkarien gaia jorratu zuen 1990eko ekainaren 7an ARGIAn, «Hobe bi egunkari bat zapuztea baino» izenburupean, kaleratutako artikuluan. Hona hemen artikulu horretako pasarte batzuk:
«Euskaldunon Egunkaria kalean jartzeko herriz herri gero eta indar handiagoz aurrera doan ekimenaren barruan bati baino gehiagori entzun diot egunkari `bakarra' behar dugula euskaldunok. Bat ezinbestekotzat jotzen dudalarik, neronek nahiago nituzke bi egunkari bakar bat baino. Joseba Arregik esana duen moduan diru arazorik ez badago —eta biak maila berean laguntzen baldin badira— irakurle gehiagorengana iritsiko lirateke bi egunkari bakar bat baino. (...) Nork esango luke `Egunkari bakarra' behar dela erdaraz? Nork esango luke `egunkari publikoa' behar duela erdarak? (...) Gizarte aske bat egituratzeko orduan ez da batere osasuntsua komunikabideak gobernuaren kontrolpean izatea. (...) Ez dezagun esan aurrena `bi proiektu daude' eta ondoren `egunkari bakarra behar dugu' egunkari gubernamentala justifikatzeko eta bestea zapuzteko. (...) Jaurlaritzak ezin du irakurlegoaren kontrako egunkari `bakarra' argitaratu. Egin dezake, baina horixe genuke egunkaria porrotean amiltzeko biderik zuzenena»
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa