Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-12-19 -- 1742.zenb

LAB: HAZTEN JARRAITZEN DUEN SINDIKATU GAZTEA

Daniel Udalaitz

Datorren apirilean bere 5. Biltzarra burutuko du Donostian. Bestalde, ELAk ere Sindikatu Libreen Nazioarteko Konfederakuntzaren 50. urteurrenean eskuhartuko du.

Duela 25 urteko udazkenean, 1974an, sortu zen LAB sindikatua. Gallartan, Ezkerraldearen bihotzean. Hain zuzen ere, iragan mendean Euskal Herriko langile mugimendua sortu zen ingurune berean, meatzarien artean —horietako gehienak Espainiako Estatuko beste lurralde batzuetatik etorriak—. Bertan, betidanik, alderdi politiko eta sindikatu estatalistek —PSOE, PCE, UGT, CCOO— izan dute gehiengoa. Ordura arte, mugimendu abertzalea ez zen ia ageri ere egiten inguru horretan. ELA bezalako sindikatu historikoak berak ere ez zuen inolako indarrik bertan. Hantxe sortu zen LAB, euskal langile mugimenduan izan behar zuen zeregin garrantzitsuaz jabeturik.
Ziurraski, garai hartan, ez zuen pentsatu ere egingo gaur egunera bitartean izan duen garapena eta bilakaera. Bistan da —azken hauteskunde sindikaletako datuei erreparatzea besterik ez dago— bera izan dela gehien hazi den sindikatua, afiliazio nahiz ordezkaritzan. Egunetik egunera gora ari da egiten, gaur egun CCOO eta UGT gaindituz nazio mailan. Euskal Herrian indar gehien duen ELA sindikatuarekin batera, erabateko gehiengoa osatzen du. Klase ikuspegiarekin eta nazio ikuspegiarekin sortu zen. Hain zuzen ere, bere bi ezaugarri horien ondorioz izan dira bere ibilbidean zehar krisialdiak, batzuetan bat eta besteetan bestea gehiago bultzatzeagatik. Gaur egun desagerturik dagoen Euskadiko Ezkerra (EE) esparru politikoan sartu izanak —HB sortu aurretik— asko baldintzatu zuen LAB sindikatuaren lehen urteetako ibilbidea.


INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA.

Urteurren hau dela-eta, sindikatu abertzaleak hainbat ekitaldi antolatu du azken asteotan, Iruñean hasiz eta gainerako herrialdeetara zabalduz. Lehen ekitaldi publikoan, besteak beste, Jon Idigoras (LABen sortzailetakoa), gaur egungo idazkari nagusi Rafa Diez Usabiaga, ELAko idazkari nagusi Jose Elorrieta eta Euskal Herritarrokeko bozeramaile Arnaldo Otegi egon ziren.
Gaur egun, sortu zenetik 25 urte igaro ondoren, LABek «Independentzia eta Sozialismoa» aldarrikatuz jarraitzen du, Gallartako frontoian sortu zeneko nortasun ezaugarriei eutsiz. Hala adierazten du bere 5. Biltzarrerako kartelaren leloak. Kartelaren atzealdeko kolore gorriak eta gora begira dagoen geziak ikurrin erdia islatzen dute. Gainera, LABen adierazgarri diren ikus-osagaiak dauzka. Geziak, arduradunen hitzetan, aurrera eta etengabeko hazkundean doan sindikatua irudikatzen du; ikurrina erdiak sindikatu honen izaera nazionala; eta hondo gorriak bere nortasun ezkertiarra, gizarte eredu zehatz baten aldekoa.
Sindikatu honek emandako urrats garrantzitsuenetakoa, inolako zalantzarik gabe, duela urte batzuk, 1995ean, ELA sindikatuarekin sinatutako akordioa izan zen, guztiz erabakigarria gertatu baita Euskal Herriak bizi duen prozesu politikoari ateak zabaltzeko. Urrats horrek esparru politikoan izan duen eraginaz gainera, aipatzekoa da arlo sindikalean izan duen garrantzia, elkarren «aurkako» sindikatuak izatetik elkarren lankide izatera igaro baitira Euskal Herriko eraikuntza sozial eta nazionalean. Lan-harremanetarako euskal esparru berria ahalbidetuko duen esparru juridiko-politiko berriaren aldarrikapena izan da ekintza sindikal bateratuaren ardatz nagusietakoa.
Testuinguru honetan kokatu behar dira Diez Usabiagak sindikatuaren 25. urteurrenaren ospakizuna dela-eta egin adierazpenak, hots, LAB etorkizunari begira dagoela eta sindikatu abertzaleak gainerako sindikatuekin bat eginda borrokan jarraituko duela «

Euskal Herriaren eraikuntza nazional eta sozialaren alde
». Baina urrutirago ere joan zen. Bere sindikalgintza soziopolitikoaren ikuspegitik, garbi adierazi zuen sindikatuek, garai historiko honetan, ezin dutela besterik gabe alderdi politikoekin batera joate hutsean geratu. Sindikatuek zuzendaritza politikoan eta prozesu politikoaren aginte gelan egon behar dutela aldarrikatu zuen Rafa Diezek, «

horixe delako gaur egungo geldialdi egoera honen arrazoietako bat
». Diez Usabiagaren gogoeta hauetatik egun batzuetara ETAk su-etenaren amaiera iragarri zuen

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan