Astekaria

 Albisteak 

JOALDUNAK EUROPA ZAHARREAN

Irudia


1742. alea
1999-12-19
alde 0    kontra 0

JOALDUNAK EUROPA ZAHARREAN

Europako mundu zaharrean zehar

barreiaturik dago joalduna. Ez da

soilik euskalduna. Eihartzea Kultura

etxeak burututako ikerketak toki

bakoitzak era ezberdinetako joaldunak

dituela ondorioztatu du. Thierry Truffaut etnologoak egindako ikerketa euskaldunak

duela bizpahiru mila urte zeuden lurraldetatik hasi zen. Ondoren, Kantabrian eta Biarnoan —garai batean euskaldunak ziren lurretan— ohitura berdintsuak aurkitu zituen. Eta azkenik, Portugalen, Bulgarian eta Grezian ere topatu ditu Truffautek joaldunak. Aurkitutako ńabardurak erakusketa ibiltari batean ikusi ahal izango dira orain. «Txilin» izeneko erakusketari otsailaren bukaeran emango zaio hasiera Hazparnen. Ondoren Euskal Herri guztian aurkeztuko

delarik. Internet gune bat ere jarriko dute informazio guztia bilduz. Horrez gain,

kaleko animazio bat sortuko dute

inauterietako pertsonaia nagusiekin.

«Putz» eta «Bazka» aldizkari berriak.

EOSek lan berria egin du Carlos Alvarezekin.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1741
 
azala1740

1742 zenbakia.
1999ko abenduaren 19a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza