Isilka-misilka eta promozio gutxi eginda ere, gazteen ahotan dugu «Kate mundiala» magazina. Nerea Garmendia eta Xabier Aldanondok zuzenean gidaturik, 14 eta 20 urte bitarteko gazteen kezken topaleku eta erakusleiho bihurtu da, tribu guztiei nahiz beren kasa doazenei leku eginez.
Parker Lewisek ez du sekula galtzen» telesail haren izpiritutik edaten du «KTM»k. Gazteen mundua islatu erritmo biziko hari narratiboa jarraiki, tarte luzeena ez da 6 minututik pasatzen.
«Harrigarria da `KTM' bezalako saio bat ETBn egotea»
RGU ekoiztetxeak 1.000 saiotik gorako eskarmentua du, hala nola, «Tele txip», «Galaktika» edota 120.000 bazkide lortu zituen «Superbat» saioa. Nerabezaroan hain ohikoa den «artalde» giro inozotik aldentzen saiatzen dira. Saioko 7 erredaktorek bazterrak harrotzen dituzte zer kontatua duten gazte ezezagunak aurkitzeko; okupak, abenturazaleak, musikariak...
«Magazinaren lehen zatia zuriagoa izaten da, 16 urte artekoei zuzendua gehiago; gero, hortik aurrerakoei begira bideratzen dugu. Izan ere, marrazki bizidunen ondotik etorrita, jakina, ezin dituzu gai batzuk segidan plazaratu»
«Piercing-ak baino ez direla ikusten eta beti sexuaz ari garela leporatzen digute. Ea lehenengo aldian minik egiten ote duen edo nire neskalaguna nola masturbatu behar ote dudan; lehengoan ere, psikologoak kondoi bat nola jarri behar den azaldu zuen, kondoian behera bi hatzak erabiliz. Ba, horiek dira hain zuzen, gazteen kezkak. Zer nahi dute galdetzea ba, gazte batek aitarekin duen hartu-emana txarra dela eta horren inguruan aritu? Gehienek bere gurasoez paso egiten dute-eta».
![]() |
|
||||
1742 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa