Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-12-19 -- 1742.zenb

artikulu nagusira itzuli
LAXOK: DANTZARI BIDE BERRIAK IREKIZ
argazkia


Noiz edo noiz norbaitek galdetu izan du ea Laxok dantzari txapeldunak biltzeko taldea den. Baina, egia esan, Laxoken zentzua askoz ere urrutirago doa. Jon, Iban, Oier eta Kimetzek adiskidetasunak eta lanerako gogoak bultzatuta egin dute topo; bestela, ezinezkoa litzateke horrenbeste lan egitea eta ikuskizuna aurrera ateratzeko horrelako ilusioa izatea.

Laurak oso ohituta daude txapelketa edo ohiko dantza taldeetan parte hartzera, eta gustura daude guztiak bertan egiten duten lanarekin, baina euskal dantzari eta euren dantzari jardunari bide berriak ireki nahi izan dizkiote. Saiakera lotsatiekin hasi ziren lanean; Alaitz eta Maider bikotearen «Inshala» diskoaren aurkezpenean eta Alboka folk taldearekin kolaborazio batzuk egiten, baina segituan ohartu ziren eurak laurak elkartuta ikuskizun bat sortzeko gai zirela. Ideia bururatu, gauzatzeko baliabideak bilatu, gainontzeko partehartzaileekin hitz egin, eskulana, promozioa, koreografia, eszenografia... Ez dira ez lan gutxi laukote honek hartu dituenak, baina gogoa dagoenean, ezer gutxi geratzen da saiakerarik gabe. Laxoken proiektua hasi da pixkanaka-pixkanaka oinez, nahiz eta euren sortzaile eta laguntzaileen gertuko jarraipena behar duen oraindik. Jon, Iban, Oier eta Kimetz gehien alaitzen dituena ikuskizunak jendearengan sortzen duen harrera ona eta entzuten ari diren kritika atsegin guztiak dira: «


Onena dantza, trikiti edo bertso munduko jendeari gustatzen ari zaiola da, eta herriko jende arruntarengana ere oso ondo heltzen da ikuskizuna, sortzen den giro eta inplikazioagatik

».

Euskal dantzari bultzada bat ematea eta testuinguru berrietara egokitzea bilatu du Laxokek hasieratik. Urte beteko jardun laburra du taldeak, baina jada hasia da helburu horien funtsa eskuratzen: dantza publiko berri batera helduarazten ari da «Upeletan erronka»rekin, eta bertsolaritza eta trikitixarekin uztartuta testuinguru berri bat sortu du dantzarentzat. Euskal dantzaren sustraiak eta urratsak beti oinarri izanda, sormen lan berria ere bilatzen du Laxokek. Batzuetan musika jakin baten gainean dantza berriak sortu, eta beste batzuetan ohiko dantzak pixka bat eraldatu. Horretan saiatu dira dantzariak. Ez tradizioarekin hausteagatik, bere taldean lantzen baitu alor hori, baina bai «


zerbait berria

» egiteko gogoak bultzatuta.

Partehartzaile bikain hauen laguntzaz, lau dantzariak ohikoa ez duten lekuan ikusten ari dira euren burua: aurkezpen ekitaldiak, prentsa, saioak barra-barra... Hori zen bilatzen zutena eta topatzen ari direna. Inoiz, beste dantzari batzuk eta oro har euskal dantzak, lau gazte hauek irekitako bidea erabili eta eskertuko dutela espero dute


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan