1999-12-19 -- 1742.zenb
Dantzarien ekimena izan zen eta dantzarien ideia. Bertsolariak endredatzen utzi ginen, ez besterik, «Upeletan erronka» izeneko ikuskizun honetan. Dantzariak dira ikuskizunaren mami eta ardatz. Bertsolariok, Peñak eta biok, ahotsa jartzen diogu haien norgehiagokari.
Egitura finkoa du saioak, baina bertsolarien presentziak bat-batekotasuna bermatzen du, non ari garen eta zer gertatzen den oso garrantzitsuak baitira erronka era batera edo bestera burutzerakoan.
Jendaurreko pare bat saio egin ditugun honetan konturatu naiz, ikuskizun honek balio dezakeela bertsozaleak dantzazaletzeko eta dantzazaleak bertsoari arreta eskein diezaioten. Folkloreari lotuagoa seguru aski dantza. Bide berrien egarri bertsolaritza.
Bata eta bestea uztartzen ahalegindu gara. Eta aitortu beharrean nago, dantzazaletik oso gutxi zuen honek gozatu egin duela entsaioetan Iban, Jon, Kimetz eta Oierri begira. Uste dut beraiek ere une politak pasa dituztela gurekin. Ikusentzuleei ere holatsu opa diegu
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa