Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-12-12 -- 1741.zenb


Goian bego! (eta II)

Telekomunikazioetan urte gutxitara (ustel usaina botatzeraino) aberastuko den Euskal Herriko enpresa bat izango dugu.
Badaude ordea, beste diktadura ekonomiko batzuk. Izaera ideologikoagoak hartzen dituzten diktadurak.
Euskal Herria ezkerraldetik eraiki nahi duten batzuena esaterako. Eredu izatetik urrun.
Egin-en militantziaz lan egin zuten 200 langileetatik erdiak baino gehiago kale gorrian gelditu zirelarik, inork gutxik esan zuen ezer. Mila milioi behar ziren hasieran eta 300 milioi gehiago lortu arren (zergarik ordaindu ez duen fundazio baten bidez) bertan lanean ari direnen lan baldintzak zalantzazkoak dira. Zaku berean sartzen ditugu bere burua ezker abertzalekotzat jo eta langileen kontura aberastu den oro. Nagusia beti nagusi, ezkerrekoa izan edo eskuinekoa izan. Zoritxarrez.
Tira, eskerrak orain Udalbiltza badaukagun! Ari gara ari herria eraikitzen. Zoriontzekoa da hori: poliki baina ari gara. NATOko kide izango gara baina berdin dio; herria harresiz itxiko dugu beltz madarikatu horiek lana ken ez diezaguten, baina aske izango gara; gutxi aberastuko dira eta asko miserian itoko.
Goian bego Euskal Herri hori!

IMANOL EPELDE
RAMON TELLETXEA
ZARAUTZ (GIPUZKOA)

Alokairu zaharren argi-ilunak

Jakin badakigu zer nolako arazoak dauden gaur egun etxebizitzen inguruan, ze zailtasun izaten duten gazteek pisu bat topatzeko, nolako prezioak ordaindu behar izaten diren pisu bat erosi edo alokatzeko orduan.
Badira, ordea, zorionez (eurentzako behintzat) arazo hau ez duten hiritarrak. Alokairu zaharretan bizi direnetaz ari naiz. Duela urte mordoa lortutako kontratu babestuaz baliatzen direnetaz. Hilabetean ordaindu beharreko kopuru ridikulo batzuen truke —mila pezeta ingurukoak badira— etxea dutenentzat.
Horiek etxetik botatzea ere ez da erraza izaten. Praktikan ia ezinezkoa dela esango nuke. Hori bai, etxeak berrikuntzaren bat behar izanez gero —teilatua berritu behar dela, instalazioak zaharkituak geratu direla...— gastu guztiak jabeak ordaindu behar ditu.
Alokairu merkeak babestearen aurka ez nago. Alokairuek orokorrean behera egin beharko luketela pentsatzen dut. Baina, kontratu zahar baten bidez pisua alokairuan dugun jabe pribatu txikiek ere babes bat beharko genukeela uste dut.

MARIAN ETXEBARRIA
ALGORTA (BIZKAIA)

hemeroteka

1740. zenbakia | 1999-12-05
1739. zenbakia | 1999-11-28
1738. zenbakia | 1999-11-21
1737. zenbakia | 1999-11-14
1736. zenbakia | 1999-11-07
1735. zenbakia | 1999-10-31
1734. zenbakia | 1999-10-24
1733. zenbakia | 1999-10-17
1732. zenbakia | 1999-10-10
1731. zenbakia | 1999-10-03

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan