Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-12-12 -- 1741.zenb


OINARRIAK-EN KANPAINA

Euskalgintzako hainbat talde biltzen dituen Oinarriak erakundeak 25.000 sinadura lortu nahi ditu Nafarroan euskararen lege berria Parlamentuan eztabaidatzeko. Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna lortzeko xedez, apirila bitartean iraungo duen kanpaina abiatu du. Lege proposamen berrirako urtebete lanean daraman erakundeak Nafarroako populazioaren % 10en atxikimendua lortzea du helburu.


"BAI EUSKARARI" WEBGUNEA

«Bai euskarari» akordioaren Plan Estrategikoa azken faseko bileratan da, gizarte eragileek hartu beharreko konpromiso zehatzak finkatzen. Prozesu honen berri zehatza izateko webgune berria jarri du Kontseiluak: www.baieuskarariakor- dioa.org. Orain arte lanerako erabili diren txosten guztiak bertan aurki daitezke eta ekarpenak egin ahal izateko aukera eskaintzen du.


13.774 IKASLE AEK-N

1999-2000 ikasturteko matrikulazio datuak jakinarazi ditu AEK-k. Horien arabera, aurten 13.774 lagun ari dira euskara ikasten Euskal Herri osoko AEK-ko gau-eskola eta euskaltegietan; 1998-99ko datuekin alderatzen badugu, 97 ikasle gutxiago, % 0,7 aldea, alegia. Lurraldeei erreparatuz, joera desberdina antzematen da: Araban dezente egin du gora, Gipuzkoan eta Bizkaian ere apur bat gora, eta Nafarroan eta Iparraldean behera egin dute ikasleek.


ANOETA UEMA-N

Igande honetan, hilak 12, Anoetako Udalak aho batez onartuko du ezohiko plenoan Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartzea. Erabakiaren karietara ospakizuna izango da herriko pilotalekuan, bai bezperan kontzertu batekin, bai egunean bertan dantzari, trikitilari eta abarrekin.

Entzule zozoena ere zuzpertzen da Iñigo hernaniarra entzunda. Duela 6 urte hasi zen Herri Irratian; gero, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin aritu zen eta, duela urtebete, bere etxe kuttunera itzuli zen, «Musutruk»en esku hartzeko. «Gara» eta «Zabalik»en ere musika kritikak idazten ditu. «Musutruk»en indargunea entzulea beti buruan dutela da.

«Ia gidoirik gabe aritzen gara, gauzak bat-batean botaz. Askotan bertigoa sentitzen dut. Baina aldi berean, autokritika egiteko gaitasuna eduki behar duzu»
. Jendearengandik hain gertu egonik, opariak oso maiz iristen zaizkie, bonboiak, pastelak, pintxoak, edo loreak direla.

«Batzuetan ahotsarengatik bakarrik ezagutzen nau jendeak. Lehengoan, ogitara nihoala, `zu irratiko Iñigo zara' bota zidan emakume batek»

KAHFA TALDEA MAKETA LEHIAKETAN GARAILE
Euskadi Gazteako 9. maketa lehiaketak badu irabazlea: Kahfa talde eibartarra, 500.000 pezetako saria eskuratuko duena, gaur egungo doinuak hain nortasun bereziz eginiko proposamen indartsuagatik. Entzuleek halaber, Asgarth, Harlax (heavy) eta Eguzkian (pop kutsua) taldeak hautatu dituzte ekainean plazaratuko den CD bilduman parte har dezaten. Era berean, Euskadi Gazteak bere esker ona azaldu nahi die maketa aurkeztu duten ia 200 taldeei. Bestalde, epaimahaiak aukeratu maketak Interneten entzun ahal izango dira, honako helbidean: Canal 21.com/egaztea

JAIALDI JAIOBERRIA BILBON
Bilboko Udalaren ekimenez
sortu da Bilboko I. Antzerki eta
Dantza Jaialdia. Abenduaren 11tik
19ra bitartean, 16 talde arituko dira
Bilbon, hauetatik zortzi euskaldunak
direlarik. Antzerki eta Dantza Jaialdiak lau eszenatoki izango ditu: Bilborock aretoa, non haurrentzako emanaldiak egingo diren;
dantza garaikidea berriz, La Fundicion
aretoan ikusi ahal izango da; Barrainkua
kultur etxean formato txikiko antzerkia
egingo da; eta Ayala antzokian berriz,
egitarauko ekitaldi nagusiak eskainiko dira. Bertan izango dira, besteak beste, Hika
taldea, Ados Teatroa, Leandre eta Teatro
El Cruce. Jaialdi hau Arriaga Antzokiak urtean zehar eskaintzen dituen ekitaldien osagarria izango da. Bide batez, orainarte instituzioen aldetik laguntza gutxi izan duten antzerkia
eta dantza alorrak sustatu nahi dira.

Sagastizabalek bi pasarte berri idatzi ditu.

Euskadi Literatur Sarien irabazleetako batzuk.


EUSKARAZKO ANTZERKIA SUSTATUZ

LAU antzezlan taularatuko dira guztira azaroaren 25ean hasi eta martxoaren 30ean amaituko den «Antzerki Garaia»n: «Dama eta Kardinala» izan zen lehenengoa, baina urtarrilean Hikaren «EuskalOFF 2050», otsailean Tanttakaren «Ozeanoko piano-jotzailea» eta martxoan Maskaradaren «Ikaro» lanak ikusi ahal izango dira. Donostiako Kultur Patronatuak, Euskara Patronatuak eta Euskal Aktoreen Batasunak antolatu duten egitasmo honek Donostian euskarazko antzerki profesionala maiztasunez eskaini eta ikusleak antzokietara erakarri nahi ditu.


BASERRIKO EUSKARA CD-ROMEAN

JOXEAN Sagastizabalen «Kutsidazu bidea, Ixabel» liburuak arrakasta handia izan du 1994an kaleratu zenetik. Oraingoan liburu horren istorioa erabiliz CD-ROM interaktibo bat sortu du Aurten Bai Fundazioak. Horretarako, Sagastizabalek bi pasarte berri idatzi ditu. Baserrira euskara ikastera doan kalekume baten gorabeherak kontatzen ditu liburuak . «Ixabel multimendiala» CD-ROMaren erabiltzaileak hiru ordu beharko ditu istorioko zirrikituak miatzeko. CD-ROMaren salneurria 2.500 pezetakoa (100 libera inguru) izango da. Liburuarekin batera erosiz gero, 3.000 pezeta.


GAZTEEN ARTELANAK ERAKUSGAI

IRUÑEKO Udalak antolatutako Artista Gazteen Lehiaketara aurkeztu ziren 82 lanetatik, 50 daude erakusgai Iruñeko Gotorlekuko Mistoen Aretoan. Erakusketak azaroaren 25ean ireki zituen ateak eta urtarrilaren 16an itxiko ditu. Erakusketan estilo anitzetako lanak bildu dira. Ignacio Ardanaz Ruiz gazte intsumitua eta lehiaketaren irabazlea izan zen erakusketaren inaugurazioan.


PANTAILAN «IRAKURRI ETA IDATZI»

ORDENADOREAREN bitartez, ikasleen irakurtzeko eta idazteko grina piztu nahi ditu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuak. Horretarako, «Irakurri eta idatzi» CD-ROMa kaleratu du, Valentziako Edi5 enpresarekin batera. Lan honek 40 ipuin eta 1.300 irudi baino gehiago biltzen ditu. Eta gainera, gazte bakoitzak bere istorioa asmatzeko aukera izango du. CD-ROMa doan banatuko da lehen hezkuntzako nafar ikastoki guztietan.


«CARAVAGGIO» BISITAN

MICHELANGELO Merisi, «Caravaggio»ren 15 lan Bilboko Arte Ederretako Museoan ikusgai izango dira urtarrilaren 23a arte. Lehenengo aldiz daude Euskal Herrian «Caravaggio»ren lanak eta Madrildik, New Yorketik eta Italiako hainbat galeriatik ekarri dituzte.


EUSKADI SARIAK BANATU DIRA

JAURLARITZAKO Kultura Sailak antolatutako Euskadi literatur sarien banaketa azaroaren 30ean egin zen Lehendakaritzaren egoitzan. Bertan izan ziren Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Mari Karmen Garmendia Kultura sailburua eta Imanol Agote Kultura sailburuordea. Euskarazko Euskadi Literatur Saria Anjel Lertxundik jaso zuen, «Argizariaren egunak» lanagatik; gaztelaniazko Euskadi Literatur Saria Bernardo Atxagak eta Juan Kruz Igerabidek haur eta gazte literaturako Euskadi Saria. EITBk zuzenean eskaini zuen ekitaldi guztia.

Iñaki Orbegozok zera esan zuen ikastolei buruz «Gara»n: «(...) Alderdi abertzale guztiek babesten duten gobernu batek ikastolentzako laguntza 600 milioitik 500etara jaisten badu non dago Partaideren gaitasun negoziatzailea?».

«Euskaldunon Egunkaria»n Ramon Saizarbitoriak euskararen inguruan hausnartu zuen: «(...) Uste dut nazionalismorik gabe euskarak ez zuela iraungo, eta fabulatze historikoengatik ez balitz agian ez genukeela euskararik».

Erramun Baxok honela mintzatu zen «Zabalik»en: «(...) Izan ditugu euskararen aldeko lege zenbait, Deixonne legea, Jospin, Savary ala Bayrouren neurriak, baina beti lege horiek jin dira militantismoaren ondotik, ez dira sekula aintzindari izan (...)».

Soldadutzan sartzeko espainolez jasotako agindua itzuli eta euskaraz bidal ziezaioten eskatu zuen duela gutxi gazte batek. Idatzi horri «declaración de insumisión» deitu zioten, edukiari erreparatu gabe, antza, euskaraz bidaltze soilagatik «erruduntzat» jo baitzuten. Euskara erabili nahi izateagatik, gaztea insumisoa ote den ikusteko eta erabakitzeko dago.

BERTSO ESKOLEN EKARPENAK
Iñaki Muruak honela zioen bertso eskolei buruz «Euskonews & Media»n:
«
(...) Oraindik urte asko ez dela, transmisioa ia kasu guztietan ahoz gauzatzen zen; (...) memorian gordetzen zituzten gehienek ez baitzekiten irakurtzen eta idazten. (...) lana errazteko era bat zen (eta da) errimatuz eta neurtuz jasotzea. (...) Orain ordea, idazten eta irakurtzen ez dakienik ez dago (...). Hemen ikasten dute txokorik urruneneko haurrek ere bertsoaren berri, eskolako gaien artean. (...) Talde handian bertsoa lantzen ari garenean sentsibilitate handiz jokatu behar dugula. Gertatu da behin baino gehiagotan nik ez dakit zenbat bertso buruz ikasi, kantarazi, sortu,... eta gero, bertsoa entzun orduko tripako minez jartzen zen jendea bihurtzea. (...) Hainbesteraino aspertu ziren, orduan behintzat beren interesekoa ez zen gaia lantzen! (...) Zertan lagunduko dio ikasleari bertso eskolako ihardunak? (...) kantatzen trebatuko da (...). Hiztegia aberastu (...). Memoria landu (...). Komunikatzeko gaitasunaz oinarrizko taktika eta teknikak barneratuko ditu (...). Pentsatzeko ohitura bereganatzen lagunduko dio (...). Gainera, umorea, alaitasuna, ironia... ahalik eta gehien erabiltzeko ohitura sustatuko du ikaslearengan(...)».

Elias Amezaga
k «Apurtutako bizitzak» liburua aurkeztu du, Bidebarrieta Kulturgunearen eskutik. Nikolas Atxukarro doktorea, Juan Krisostomo Arriaga musikagilea, Sabino Arana eta Tomas Meabe politikariak, Nemesio Mogrobejo eskultorea eta Ramon Basterra zein Jaime Delclaux poetak dira liburuaren pertsonaia nagusiak.

Maixa eta Ixiar
taldeak agur esango dio hil honen amaieran hamar urteko ibilbideari. Dena den, proiektu berriei ekiteko asmoa ere agertu dute. Talde moduan bederen, abenduaren 30ean eskainiko dute azken kontzertua Andoainen.

Ruper Ordorika
k disko berria grabatu zuen Bilboko Kafe Antzokian emandako kontzertuetan. Zuzenean grabatutako lana udaberrian kaleratuko da.

«PETRA DELICADO»REN KASU ARRAROA
Kantitatea ez da kalitatea. Hori da bederen, Tele 5ean deritzotena, ostegun gauetako «Petra Delicado» saioak antenan segitzen baitu, audientzia baxua izan arren. Zergatik? Tartean doazen iragarkiak oso errentagarriak direlako. Telesaila ikusten duen jende gehiena 54 urtetik beherakoa da, eta % 65 berriz, klase ertainekoa eta goi klasekoa

PAILAZOEN ITZULERA «BARREBUS»EN
Iaz 25 urte bete zituztelarik, eta aspaldiko partez saio finko bat eduki gabe egon eta gero, indarberriturik etorriko zaizkigu Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak. Ikuskinek ekoiztuko duen saioak «Barrebus» du izena eta astero grabatuko dute Miramongo estudioetan, Kike Amonarriz zuzendari lanetan dela

MIKEL LEJARZA FUTBOL EMANALDIEN KONTURA
Mikel Lejarza Tele 5eko zuzendari nagusiak datu argigarri bat bota du berriki: Espainian iaz 37.500 milioi pezeta xahutu ziren 700 futbol emanalditan. Ba, horren erdia bakarrik eman izan balute, gainontzeko aurrekontuaz 13 telesail, 175 telefilm eta 350 milioiko 300 film egingo ziratekeen, bidenabar ehundaka lanpostu sortuz

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan